Txina: 5.000 urte
Zeramikaren atala. Pitxarra, animali maskaren diseinuak zulatuz irudikatuta dituena; Shang aldia
Zeramikaren atala. Lorontzia, aranondo, banbu eta pinuarekin; Ming dinastia; Yongle aldia; Pitxar estalkiduna, lore-diseinuko metalezko saretoarekin; Hilargi flaskoa dragoiekin
Iruzkinak
Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia
- Izenburua:
- Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Artisautza | Arte orientala | Luxua | Tang aldia | Txina | Zeramika | Boterea
- Artelan motak:
- Artisautza
Brontzearen galdaketa-lanetarako behar ziren teknika sofistikatuek tenperatuta handiko zeramika fina garatu zuten, are portzelanagintza. Brontze Aldiaren hasieran, tenperatura nahikoa baxuan egositako buztinezko ondasunek nagusitasuna galdu zuten kontrolatutako tenperatu oso handian egindako zeramikazko ondasunen mesedean. K.o. VI. mendearen inguruan, buztin eta beira finagoak lortu ziren eta eltzegintza eta labe-teknikak asko hobetu ziren; horiei esker, txinatarrek beira berde distiratsuz apaindutako ondasun sendoak ekoiztu ahal izan zituzten, honako botila oktogonal eta katilu hauek lekuko. Ondasunok hegoaldean egin ziren, Yue labeetan... Mendebaldean portzelana garatu baino mila urte lehenago.
VIII. mendeko testu batek dioenaren arabera, Yue katiluak tea edateko erabiltzen ziren; testu berean jadearekin erkatzen dira ontziok, hots, orduan preziatuena zen materialarekin. Beira berdez jantzitako pieza hauek, Mendebaldean celadon esan ohi zaienak, oraintsu deskrubritu dira Tang hiriburutik gertu dagoen Famen tenpluaren pagodaren azpian. Hango biltegian, zeinetan Budaren atzamar-hezurra dagoela uste baitute, urrezko, zilarrezko, haitz-kristalezko eta beirazko gauzakiak aurkitu dira, eta 7.000tik gora zeta-atal... denak ere Inperioko korteak tenplueari oparituak. Portzelanazko lanok, hegoalde urrunean sortuak, ondasun oso bakan eta sakratuekin batera gorde izana haien balioaren seinale agerikoa da.