Txina: 5.000 urte
Brontzearen atala. Mokoan arraina duen antzararen itxurako lanpara; mendebaldeko Han dinastia
Brontzearen atala. Urreztutako brontzezko dragoia
Iruzkinak
Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak
- Izenburua:
- Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Artisautza | Arte orientala | Espiritualtasuna | Han aldia | Txina | Brontzea | Teknika eta materialak
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
Hainbat belaunalditan, Txinako muin-lurraldeetako biztanleek “Han jendea” esan izan diote beren buruari, Han dinastia handiaz geroztik. Baina muga-lurraldeetan, Han ez ziren nazionalitateak kortearen eraginpetik aske garatu ziren, eta herrialdearen tradizio artistikoa beren estilo eta estetika bereziekin aberastu zuten.
Irudi bizi-eiteko hauek K.a. I. mende inguruan sortu zituen Txinako hegomendebaldeko Dian herriak —herri hau ez da Han leinukoa eta mendi garaiko lurraldean bizi da, nekazaritzari eta abeltzaintzari loturik. Beraien artean nabaritzen den sentsibilitatea erabat ezberdina da orain arte ikusi ditugun piezetakoaren aldean. Aipagarriak dira dantzarien lasotasunaren mugimenduen askatasuna eta gradazioa... bai eta lantza puntetan urkaturiko gatibuen errealismo gordina ere. Ohartu, adibidez, zein ankerki erasotzen dion tigreak zezenari seguruenik sakrifizio eta errituetarako aldare-mahaia izan zen objektu miresgarri horretan. Eguzkitakoa duen gizonaren sudurra eta ahoa oso handiak dira ohikoen aldean. Halaber, irudiaren azala leuna eta ongi akabatua da, pieza horietan guztietan bezala; hegomendebaldeko mendietan bakarturik bizi izan den Dian herriko artisten trebezia eta teknika bereizgarrien adierazgarria da.