Txina: 5.000 urte
Hilobi ondasunen atala. Danbor-jolea, kokoriko jarria; buztinezkoa; Danbor-jolea, zutik; buztinezkoa; Ispilua duen emakumea, belauniko jarria; buztinezkoa
Zeramikaren atala. Hontza irudikatzen duen ontzia; Neolitoa; Yangshao kultura; Miaodigou
Iruzkinak
Hilobi ondasunen atala. Gamelua eta zaldia; Tang dinastia; buztin egosia eta sancai beira
- Izenburua:
- Hilobi ondasunen atala. Gamelua eta zaldia; Tang dinastia; buztin egosia eta sancai beira
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Heriotza | Arte orientala | Artea eta historia | Luxua | Merkataritza | Tang aldia | Zetaren Bidea | Txina | Boterea
- Artelan motak:
- Hilobi ondasunak
Tang dinastiako hilobietan txinatarrek hobesten zituzten bi abereen irudiak ziren nagusi: gamelu fidagarriak eta zaldi ederrak.
Irudiko gamelua Baktrianako gamelu deritzon bi konkordun espeziekoa da. Gamelu espezie hau zen, hain zuzen, Zetaren Bidean zamari gisa erabiltzen zena, hau da, Asiako Mendebaldeko merkatuen eta Chang’an hiriburu oparoen artean ondasun exotikoen merkataritzan erabiltzen zen garraio-aberea. Merkatariek gamelu honek usnaz ura aurki zezakeela uste zuten, bai eta harea-ekaitzei aldez aurretik antzematen ziela ere. Dirudienez, ekaitza zekarrenean, gameluek muturra ezkutatzen zuten hareapean, eta horrela karabana buruek astia izaten zuten zama babesteko.
Zaldietariko bat leinu turkuek hazten zituzten zaldi preziatu haietakoa da. Zaldiok Txinako zeten trukean saltzen zituzten leinu haiek; oso preziatuak ziren txinatarren artean beraien gogortasun, azkartasun eta edertasunagatik: uztai taxuko lepo luzea du eta gorputz sendo eta zolia. VIII. mendearen inguruan, Tang dinastian, horrelako zaldi baten ohiko prezioa berrogei bilkari zeta zen, kopuru oso handia ordurako.
Gamelua sancai izeneko hiru koloreko beiradun uhalez apainduta dago; artistek Tang adian perfekzionatu zuten apaingai hau. Enperadorean familiakoek eta aristokratek soilik eduki zitzaketen sancai irudiak beren hilobietan.