Txina: 5.000 urte
Eskulturaren atala. Estela; Liang dinastia
Eskulturaren atala. Vajrasattva ren gorputz-enborra; Tang dinastia
Iruzkinak
Eskulturaren atala. Bodhisattva baten gorputz-enborra; Liang dinastia
- Izenburua:
- Eskulturaren atala. Bodhisattva baten gorputz-enborra; Liang dinastia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Giza gorputza | Arte orientala | Budismoa | Liang aldia | Tang aldia | Txina | Avalokiteshvara
- Artelan motak:
- Eskultura
VI. mendearen erdi aldean, Txinako eskultura budista aldatu egin zen. Indiako Gupta aldiko forma haragikoien eragina heldu zen, eta ondorioz eskultoreak gorputzak zabaltzen hasi ziren, jantziei inguru haragikoiak ezartzen eta haragia nabarmentzen. Lehengo tolesdura zuzen eta diseinu jakinekoak alde batera utzita, jantziak gorputzari itsasten hasi ziren, azpiko haragi-kurbak azalarazten.
VII. mendeko bodhisattva baten gorputz-enbor hau, Tang dinastiakoa, erakusketa honetako pieza bikainenetakoa da. Seguruenik, bodhisattva guztietan ezagunenetakoa zen Avalokitesvararen irudia da; Errukiaren Jainko hau, Indiatik Txinara lekualdatuta, txinatarrek antzinako beren ama-jainkoarekin identifikatu zuten. Ohartu ere egin gabe, mendeetan zehar emakume bilakatu zen; prozesua erabat burututa zegoen X. menderako.