Txina: 5.000 urte
Shen Jiawei, Gure Aberri Ama handia zaintzen
Zhou Changjiang, Zuhaitz genealogikoa
Iruzkinak
Luo Zhongli, Aita
- Izenburua:
- Luo Zhongli, Aita
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Kritika | Komunismoa | Txina | Mao Zedong
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Luo, Zhongli
Pintura hau, Txinako jendearen aurrera 1980an lehenengo aldiz agertu zenean, ia heresiatzat jo zen. Lanaren neurri handiek --lanak hiru metro gora eta bi metro zabal ditu-- Maoren erretratu itzelak ekartzen zituzten gogora, Aita izenburuak bezala. Baina irudia ez zen lider handiarena, haren aberkiderik apalenarena baizik.
Maok artistei herriari jarraitzeko eskatu zien, baina, nahi al zuen hain errealismo gordineko erretraturik? Artistak, Luo Zhonglik, fotorrealismoaren estilo amerikarraren eraginpean, lehen planoan agurearen aurpegiko zimur guztiak eta eskuetako benda irudikatu ditu, baita azkazalen azpiko zikinkeria ere. Lana oraintsuko historiaren kritika inplizitua da: sozialismoaren aro loriatsuan, nola izan zezakeen nekazariak pobre- eta zapaldu-itxura hori?
Alabaina, bisitaririk gazteenek oso ongi hartu zuten lana. Kultur Iraultzan gazte asko sorora lan egitera bidaliak izan ziren. Lan-sail ilunetan hurbiletik ezagutu zuten landako txiroen erabateko lazeriazko bizimodua. Pintura honek haiek ikusi eta bizi izandakoaren errealitatea irudikatzen du.