Txina: 5.000 urte
Eskulturaren atala. Estela, Sakyamuni eta bodhisattvekin, iparraldeko Wei dinastia
Eskulturaren atala. Bodhisattva baten gorputz-enborra; Liang dinastia
Iruzkinak
Eskulturaren atala. Estela; Liang dinastia
- Izenburua:
- Eskulturaren atala. Estela; Liang dinastia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Perspektiba | Liang aldia | Txina
- Artelan motak:
- Eskultura
Estela honen atzealdea erakusketa-atal honetako piezarik interesgarrienetakoa da.
Hemen, baxuerliebean emanik, bi paisaia korapilotsu ageri dira, bata bestearen gainean. Gainekoan patio bat ageri da; bertako lau hormak ortzemugaren erdiko puntu bati begira daude, eta hala sakontasun efektua sortzen dute. Mendebaldeko artistek ez zuten espazioaren hiru dimentsioak irudikatzeko teknika hori jorratu mila urte geroago arte, Italiako Errenazimendua piztu arte, alegia.
Beheko eszenan, haitzen, zuhaitzen eta muinoen inguru-lerroak bilbaturik daude; horren xedea, lehen bezala, sakontasun sentsazioa sortaraztea da, baina beste era batera. Gela moduko atalak sortu eta irudiak eta gainerako osagaiak haietan sartuta, ikuslearen soa paisaiaren hondora lerratzen da, eta denboran eta espazioan ari delako sentsazioa sortzen zaio.
Gaur egun ez dago K.o. VI. mendeko pintura-bilkaririk. Hala ere, estela honek erakusten duen bezala, garai hartarako eskultoreak hasita zeuden jada espazioa eta sakonera irudikatzeko arazoez hausnartzen; efektu horiek sortzeko pintura narriatzea bezalako teknika sofistikatuak erabiltzen zituztenez, pentsatzekoa da aurreko garaietako pintoreen ezagutzaz baliatzen zirela.