Txina: 5.000 urte
Wang Zhen, Patua
Gao Jianfu, Iztupa baten hondakinak Birmanian
Iruzkinak
Gao Jianfu, Lau urtaroetako loreak
- Izenburua:
- Gao Jianfu, Lau urtaroetako loreak
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Artea eta gizarte iraultza | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Paisaia | Lingnan Eskola | Txina
- Teknikak:
- Mogu
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Gao, Jianfu
Lau erroilu zintzilikariok Gao Jianfuk egin zituen. “Lau urtaroetako loreak” bezela izenpeturik.
Gao Jianfuk bere hasierako heziketa lorategi batean lore eta landareak lantzen zituen maisu batengandik jaso zuen haiek aztertzeko asmoz. Horren ondorioz, natur ingurutikoak margotzen ikasi zuen, eta bertan ikus daitezke hark begiratu beharrekoei zehatz-mehatz behatzearen emaitzak.
Txinako pinturaren tradizioko bitartekoak ¾tinta, pintzela eta papera¾ eta “hezurrik gabe” esan gura duen mogu izeneko teknika erabili zituen artista honek. Teknika hori hautsetako pintura eta ura paperaren gainean zuzenean aplikatzean datza. Tamainurik handieneko loreen petaloei begiratuz, ikusi ahal izango dugu, urak koloreak paperaren azalaren gainean nola nahastarazi dituen. Eta arreta handiagoz begiratuz gero, hauts zuria ikusi ahal izango dugu arrosa-koloreko petaloetako batzuen gainean.
Baina, era berean, artistak argi eta itzalak erabili ditu xehetasun batzuk mendebaldeko estiloan irudikatzeko, hau loreak sortzen diren adarretan ikus daiteko. Itzaleztaketa finak hiru dimentsioko itxura nabarmena ematen die. Itxura hori tradizioko estiloko tinta-pintzelkadengandik oso ezberdina da.
Gao Jianfu “Lingnan eskola” izeneko mugimendu baten kiderik abangoardistena izan zen. Lingnan-ek “mendikatearen hegoaldean” esan gura du eta Gao Jianfu sortu zen hegoaldeko probintziaren izen zaharra zen. Shangain bezala, haren Guangdong jaioterrian bazegoen portua, atzerriarekiko merkataritzarako eta berarekin zetozen ideia eta eragin berrietarako zabalik.
Hark berak azaldu zuenez, “eginbeharra pintura txinatarrak zuen bikainenari eustea zen, munduko arte-eskolek eskain zitzaketen metodorik onenak aldi berean hartuz, ekialdea eta mendebaldea harmoniazko osotasunean uztartuz”.
Gao Jianfuk, artearen munduan buru iraultzailea izateaz gain, eginkizun handia izan zuen hogeigarren mendearen hasieran Txinan aginte politikoa hartzearren sortu zen borrokan. Zhina Ansha Tuan delakoa ¾“Hilketarako Talde Txinatarra¾ antolatu zuen. Talde horrek gobernuaren goiko funtzionariak izan zituen jomuga, eta 1912an azken inperio-dinastia agintetik kendu zuen armada iraultzailearentzako bonbagintza ikuskatu zuen.
Jarduera bortitz horrek natur inguruaren azterketa horien edertasun finetik oso urrunekoa eman lezake. Alabaina, biok Txinan mundu aldakorraren parean jartzearren egondako borrokaren nabaritasunak dira. Horrelako pertsonifikazioa burutu zuen artistak berak.