Txina: 5.000 urte
Shi Lu, Borrokan iparraldeko Shuanxin
Lin Yong, Lan bikaina! (Hunango nekazarien mugimendua ikertzen)
Iruzkinak
Pan Tianshou, Ateri, euriaren ondoren
- Izenburua:
- Pan Tianshou, Ateri, euriaren ondoren
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Tamaina | Txina | Tradizioa
- Teknikak:
- Tinta txinatarra
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Pan, Tianshou
Berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran kontrol ideologikoa aldi baterako lasaitu zen. Intelektualak Alderdiaren abusuak salatzera animatuak izan ziren. “Ehun lore”en kanpaina izeneko epealdi horretan zehar, Pan Tianshou artista tradizioko pintura txinatarraren balioen bozeramaile ahaltsu bihurtu zen. Egin-eginean ere, pintura horretan hezia izan zen.
Ateri, euriaren ondoren izenburuko pintura honetan tinta eta tradizioko pintzelak erabili ditu naturaren gai klasikoa irudikatzeko. Baina lanaren tamainu harrigarriak eta formatu horizontalak, nahita, iraultza goresten zuten ohiturazko pintura historikoen eskala izugarria gogoratzen dute. Lan honetan, artistak tradizioko arteak, olioko pinturarekin publikoarentzako arte moduan lehian jardun zezakeela frogatzen saiatu zen.
Esperimentu hau ausarta bezain egokia da. Konposizioaren indarra eta pintzelkaden edertasuna oso gutxitan erabiliak izan dira maila honetan eta honen kementsu. Pan Tianshou estilo heldu eta minimalistara heldu da. Ikus ditzagun adarren lerro indartsuetako pintzelkaden indarra eta tinta-tonu joriak. Artistak bertan erabilitako teknika artistek 1940ko hamarkadaz geroztik hobetu izan dute. Teknika hori patxadaz aztertuz gero, gozamena hartu ahal izango dugu pintura honetan ikusten diren xehetasunen joritasunarekin.
Lan itzel hau sortzeko, Pan Tianshouk papera hoteleko sarrerako lurraren gainean zabaldu eta oinutsik pintatu zuen.