Txina: 5.000 urte
Terrakota; Qin dinastia
Jadearen atala. Ontzia, jainko, animalia eta maskarak irudikaturik dituena; mendebaldeko Jin dinastia; Intsentsu-erregailua, hilezinen uharte magikoaren itxurakoa; mendebaldeko Han dinastia
Iruzkinak
Jadearen atala. Tutu prismatikoa; jade nefritikoa; Neolitoa
- Izenburua:
- Jadearen atala. Tutu prismatikoa; jade nefritikoa; Neolitoa
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Artisautza | Heriotza | Artearen historia | Espiritualtasuna | Sinbolismo erijiosoa | Txina | Jadea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
K.a. 7.000 urte inguruan, Txina Neolitoan zegoela, artisauek jadea —harrietan gogorrena eta langaitzena— lantzen zuten eta artelan bikainak sortzen. Urragai gisa ibai-hondarraz edo kuartzitaz (jadea baino gogorrago den gaia) baliatuz eta tresnatzat banbu edo zurezko zulagailua zutela, harria txikitzen zuten apurka-apurka; bitarteko soil haiekin, are urteetan ere arituko ziren, beharbada, harria lantzen, emaitza horretara iristeko.
Material hori lantzea zein zaila den ikusirik, pentsatzekoa da cong deritzen tutu angeluzuzen hauek esanahi berezia zutela garai hartako kulturan; seguruenik ere, errituren baterako erabiltzen zituzten. Hauetako asko aurkitu dira hilobietan, gorpuaren inguruan paraturik, baina oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zertarako ziren. Litekeena da, esaterako, xamanek bene zeremonietan erabiltzea, gizakien munduaren eta izpirituen munduaren arteko bitartekaritzan aritzen zirenean.
Arretaz begiratzen badiozu, azalean poliki zulatutako lerroak ikusiko dituzu, eta ohartuko zara lerrook gizaki itxurako maskarak irudikatzen dituztela: begi biribilak, zirriborro moduko ahoak, eta baxuerliebean zizelatutako sudurra. Lehengoarekin gertatu bezala, ez dakigu zer adierazten duten. Baliteke congen itxura ere zerbaiten adierazgarri izatea. Teoria baten arabera, unibertsoa irudikatzen dute: zirkulua zeruaren sinboloa litzateke, karratua lurrarena. Irudi esanahitsu hauek mende luzez erabili zituzten errituetan.