Txina: 5.000 urte
Brontzearen atala. Oin karratuko ontzia, loto-petaloko koroa eta kurriloa; ekialdeko Zhou aldia
Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak
Iruzkinak
Brontzearen atala. Mokoan arraina duen antzararen itxurako lanpara; mendebaldeko Han dinastia
- Izenburua:
- Brontzearen atala. Mokoan arraina duen antzararen itxurako lanpara; mendebaldeko Han dinastia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Diseinua | Luxua | Han aldia | Txina | Brontzea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
Han inperio oparo eta kosmopolitaren garaian, Txinan erabat ugaritu zen luxuzko ondasun bikainen eskaria. Ugazaba ahaltsuen arreta erakartzeko, artistak geroago eta sarriago erabiltzen hasi ziren brontzea objektu sekularrak egiteko, erritu-objektuak baztertuta.
Mokoan arraina duen antzararen taxua emanez bikain eraikita, brontzezko lanpara hau etxeko altzari miresgarria da. Diseinua trebezia handikoa ezezik osasunerako ona ere bada. Arraina lanpararen olioaren edukiontzia da, eta panel mugikorrak ditu, barruan irazekita dagoen metxaren argia noranahi zuzentzeko. Garrak sortzen duen kea arrainean gora igotzen da, antzararen lepo luzean gora igaro eta haren gorputzera heltzen da; han ura dago, kea disolbitzeko. Hala, sabaia ez zen kedarrez zikintzen eta, gainera, brontzezko antzarak xarma ematen zion gelari.