Txina: 5.000 urte
Lin Yong, Lan bikaina! (Hunango nekazarien mugimendua ikertzen)
Luo Zhongli, Aita
Iruzkinak
Shen Jiawei, Gure Aberri Ama handia zaintzen
- Izenburua:
- Shen Jiawei, Gure Aberri Ama handia zaintzen
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta politika | Kolorea | Komunismoa | Txina | Mao Zedong
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo sozialista
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Shen, Jiawei
Koadro hau 1970eko hamarkadaren erdialdean pintatu zen, Kultur Iraultzaren bukaeran, arteak Maoren emazte Jiang Qingek hertsiki ikuskatuak zirenean. Haren gustu bereziek eta administrazio larderiatsuak geroago “gorri, leun eta distiratsu” bezala maiseatuko zen pintura-estiloa ekarri zuten. Izan ere, estilo horri jarraitzen zioten margoetako irudien begitartea distira gorrailak estalia zen. Kolore horretako distira heroi iraultzailearen landa-osasunaren erakusgarri zen.
Shen Jiaweiren pintura honek Gure Aberri Ama handia zaintzen du izenburu. Estilo aberkoi horren adibide duintzat hartua izan zen, zaindarien masailak Jiang Qingen arte-batzordeak tonu zuzena iritsi arte leundu eta gorrituak izan ondoren.
Logikoa denez, oraindik zor handia dio pinturaren estiloak berrogeita hamarreko hamarkadako Sobietar Errealismoari. Horrek gaiaren aukeraketari halako ironia bat ematen dio. Heroi gisako mugako zaindariek, beren zaintzeko dorreetan tinko, kopetilun begiratzen dute iparralderantz, SESBeko mugaren beste aldera. Beraien masailak Errusiako haize hotzengandik gorrituta daude. Egia esan, haize horiek oso hotzak dira. Izan ere, bi indarren arteko harremanak egunotan askoz hotzagoak ziren pintore txinatarrak pintura-estilo hori ikastera Moskura joaten zirenekoak baino.