Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

katalogoa

Arrue - Estropadak

Kosme de Barañano

Izenburua:
Arrue - Estropadak
Egilea:
Kosme de Barañano
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2021
Neurriak:
30 x 23
Orrialdeak:
218
ISBN:
978-84-09-27019-4
Lege gordailua:
BI-00129-2021
Erakusketa:
Bilbo eta pintura
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Erretratua eta autorretratua | Talde-erretratuak | Gizarte-kronika | Hiri-eszenak | Itsas paisaia | Sociedad Bilbaína | Hiria | Kirola | Bilbo | Bizkaia | Pertsonak | Espainiako Alfontso XIII erregea | Burgesia | Itsasontziak
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Modernismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Arrue Valle, José

 

Bilboko hiribilduko pertsona itzaltsu ia guztiek izan dute beren erretratua —pintura-lana edo eskultura-lana—, Juan de Barroeta eta Antonio de Lecuona artistek —esate baterako— moldatuak, edo, aurrerago, Losadak (Enrique Areiltzaren erretratua), Zuloagak (Ramón de la Sotarena) edo Artetak (Indalecio Prietorena) eginak. Batzuk irudizko erretratuak dira, hala nola Udaletxeko fatxadako bost bilbotar ospetsuren bustoak, edo Foru Aldundiko bizkaitar historikoen erretratuak, Alcalá-Galianok 1923an egindakoak; baina kutsu klasikoko erretratuak dira guztiak, generoaren tradizioan oso errotuta zegoen estiloan burutuak, eta nolabaiteko oroigarritasun solemnekoak.

José Arruek oroigarritasunetik harago doazen bi talde-erretratu utzi dizkigu, une jakin baten kronika bizia direnak: Estropadak Abran Bilboko gizartea osatzen zuten pertsonaia horien bi talde-erretratu dira, bi une ludiko edo kirol-jarduera erakusten dituztenak: bata, Britainia Handitik ekarritako footballa; eta bestea, sailinga edo bela-estropadak, tokiko tradizioari lotuagoak, baina lehiaketa-arauak eta -moduak inportatu zituena.

Oso margolan orijinalak dira biak: bietako bat, gainera, Bilboko futbolaren historiaren ikur bat da ia, eta bertan irudikatuta ageri diren pertsonaiak aztertuta hiribilduaren barne-historia sozialaren erradiografia bat ikusiko dugu; bestean, pertsonaiek Espainiako une hartako soziologia politikoa erakusten digute, baina baita estropadalarien jarrera ekintzaile eta lehiakorra ere. Mendeko Bilbo hartan sortutako pertsonaien erakusgarri bikaina dira bi margolanak.

1908ko abuztuan, Sporting Klubeko zuzendaritzak estropada baten margolan bat eskatu zion José Arrueri, Alfontso XIII.aren Giralda yatean jartzeko. Horrela sortu zen Estropadak Abran triptikoa, non Alfontso XIII.a Algortako kontra-moilan agertzen baita, klubeko zenbait bazkiderekin eta garaiko beste nabigatzaile batzuekin batera, atzean Serantes mendia, Galea lurmuturra eta Algortako herriadituztela1.

Ez zen hura José Arrueri eskatutako lehen itsas gaiko margolana. Aurreko urtean, Sporting Klubak oroitzapenezko lan bat eskatu zion, eta urte batzuk geroago, 1919an, Bilboko Klub Nautikoak friso bat eskatu zion, bost ataletan banatuta, Arriaga antzokiko lehen solairuan zegoen areto batean apaingarri jartzeko2.

  •  

Azter ditzagun lehenik Itsas Klubeko bi pieza horiek eta haietan ageri diren pertsonaiak.

1907ko irailaren 7an, Rafael eta José María Yohn anaiek Sonderklasse nazioarteko estropada irabazi zuten, Abran, Enrique Careaga-ren Princesa de Asturias bailandra gidatuz3. Bilboko Sporting Klubek, bere aste nautikoaren barruan, “Bilbo-Castro joan-etorriko gurutzaontzi-estropada” programatu zuen 1907ko irailaren 4rako4. Garaileak “Erregearen Kopa” jasoko zuen sari gisa, Eladio Laredo arkitektoak diseinatua eta Castroko dirudunen harpidetza bidez ordaindua5.

Itsas Klubeko margolan horretako protagonistak —Yohn Zayas anaiak, estropada irabazleak— erregearen albo banatan ageri dira, José Ferrándiz Itsas Ministroaren eta Alberto Aznarren begiraden artean; atzean, kopetilun eta bakarrik, Benigno Chávarri dago, gaizki jantzia (esaten zen ez zuela inoiz probatu ura bere egoera naturalean); eta aulki batean igota, eszenaren zaindari, Enrique Careaga, erregearen maiordomoa, haren ontzien komodoroa eta finantza- gizona izan zena. Careaga bera ere Kielgo Bela Astean parte hartua zen, nabigatzaile gisa. Haien atzean, hiru pertsonako taldetxo bat dago, janzkeragatik kazetariak diruditenak: bizkarrez dagoena Indalecio Prieto da; aurpegia erdi estalita duena Manuel Torcida argazkilaria izan daiteke; eta La Vida Marítima aldizkariko argazkian agertzen den hirugarrena, Leopoldo Alonso, Madrilgo erreportari grafikoa. Beste irudian, murru gainean eserita dagoen marinelaz gain, epaimahaiko presidentearen ondoan Federico Ugalde arkitektoa ageri da, zigarreta bat eskuan eta itsasoari begira; haren atzean bizkarrez dagoena Heredia-Spínolako kondea izan daiteke, Alfonso Martos “Zabalburu” jauna, bere diskrezioagatik ezaguna; edo William Ll. Dyer ingelesa, edota estropadako epaimahaiko beste kideren bat6. Atzean irribarrez ageri diren bi pertsonaiak Luis Ocharan eta Eduardo Ubao dira. Eta lehen planoan, beren artean hitz eginez, Borboi-Bi Siziliak etxeko bi infanteak eta Tomás Zubiría.

Algortako kontra-moilako itsasargiaren inguruan bilduta daude denak, atzean Algortako herria bera dutela7; diptikoaren beste aldean, Galea lurmuturreko itsaslabar osoa ikusten da, eta, uretan, 15-metroko ontzi bat, bere lau haize-oihalak zabalduta. Bi panelen artean, erdi moztuta ageri da itsas seinaleen nazioarteko kodearen banderak jasotzeko erabiltzen den semaforo- zutoina (globo gorria deritzona).

Pertsonaia horietako asko Sociedad Bilbaina elkartearen triptikoan ere ageri dira. 1907an irabazle izan ziren bi kirolariak lausotuta geratzen dira ia, eta talde-erretratua ez da jada estropadalarien erretratu bat, estropada bateko giroa erakusten duen erretratu bat baizik, Errenazimentuko pertsonaien kabalgata haietako bat (Benozzo Gozzoli-renak bezalakoak) gogorarazten diguna: kasu honetan, baina, tropelak jomuga duen aldarea eskuineko panel osoa hartzen duten sei itsasontziak dira; ezkerreko panelean, itsasargiaren horma biribilaren ondoan, Torcida argazkilaria ageri da (Florentziako margolan askotan artista irudiaren txoko batean agertzen zen bezala), bonbillak diruditen begiekin ikusleari begira.

Aldi berean, askotariko pertsonaiez osaturiko conversation piece baten eszena-itxitura bihurtzen du Arruek Serantes mendiaren eta Galea lurmuturraren arteko paisaia (Abra). Sei Sonderklasse belaontziek osatutako panel koloretsuak Algortako herria du atze-oihal gisa, etxeak portu zaharraren gaineko muinoko aldapan mailakatuta. Panel hori Paul Signacen Portua ilunsentian, Opus 236 (Saint-Tropez) [Le Port au soleil couchant, Opus 236 (Saint-Tropez)lanarekinkonpara daiteke (1892an, Paristik itsasontziz bidaiatu ondoren, margotu zuen lan hau Paul Signacek)8. Margolan horren konposizioaren erdian, bi mutiloiren artean angelu zuzena osatuz zabaltzen den kai batetik ikusita, arrantzarako txalupa bat agertzen da, haize- oihalak ilunabarreko brisaz beteak; eguzkia mendien atzean sartua da eta portuko ura masten, oihalen eta bokaleko dorrearen itzalen joko puntillista zoragarria da. Eguzkiak bizantziar mosaiko bat bihurtua du ur-azala. Moneti zuzendutako gutun batean azaldu zuenez, “zure lana soilik eredutzat hartuta eta gu guztiontzat ireki duzun bideari jarraituz” margotu zuen Signacek koadro hori9. Margolan sinplea da —konposizio geometriko indartsukoa—, baina pinturaren historian bere lekua izan nahi duen estilo baten irakaspen bikaina. Arrueren lanak ere sinplea dirudi lehen begiratuan.

Ikus dezagun nor den nor argazki historiko horretan, eta nola identifikatzen dituen Arruek pertsonaiak jantzien bidez, gizarte- bizitzako maila desberdinei dagozkien sinbolo gisa hartuta. Arruek hogeita hamaika pertsonaia aurkezten dizkigu, batzuk bizkarrez, baina ezagutzeko modukoak hala ere. Horietako hiru ezin ditugu identifikatu: bi kazetariak izango dira, ziur asko; eta hirugarrena, marinel bat, Joaquin Barrie-ren eskifaiako kidea. Margolana garaiko janzkeren erretratu soziologiko eta historikoa da. Ia guztiek galtza zuriak daramatzate, eta zapata beltz edo marroiak, baina kazetariek udako kapelak daramatzate marinel- txanoen ordez. Erregeak eta haren hurbilekoek —hau da, bi infanteak, Mellado ministro ohia eta Comillaseko markes jauna— traje marroi berdina daramate, botoi-ilara bikoitzeko jaka batekin. Eta hiru militarrak, jeneralak edo almiranteak, traje urdinez jantzita daude: bik lebita eta ros txanoa daramate, eta besteak, txarolezko bisera duen txano bat. Bilboko itsas klubetako presidente guztiak, idazkariak eta presidenteorderen bat ere bertan daude. Itsas Kluben Espainiako Federazioan (1906an sortua), hiru bilbotar zeuden: Eduardo Ubao, Enrique Careaga eta Heredia Spínola kondea; eta handik gutxira, beste bat gehitu zitzaien, José Antonio de Arana.

Erregearekin zeuden lau militarretatik hiru Bilbon izan ziren Bigarren Karlistaldian, liberalak defendatzen: Agirre, Barriere eta Pacheco; gainera, José Ferrándiz Itsas ministroa dago, Espainiako Armadaren —eta, batez ere, ontzigintzaren— eraberritzailea izan zena. Lau multzotan bana dezakegu taldea:

  1. Informazioaren berri ematen duten kazetariak: Manuel Torcida argazkilaria, margolariaren laguna, eszenaren albo batean ageri da, Errenazimentuko artistak ageri ziren bezala, ikusleari begira.
  2. Militarrak: Itsas Armadako ministroa, beste zenbait almirante, erregearen nabigatzaile leiala zen Joaquin Barriere fragata- kapitaina, eta marinel zahar bat.
  3. Erregea bere gortearekin: Borboi-Bi Siziliak etxeko bi infanteak (frantsesak ziren nazionalitatez, baina Espainiako Armadan zerbitzatzen zuten), Comillaseko markesa eta Mellado ministro ohia, erregea bezala jantzita denak.
  4. Abrako klubetako nabigatzaileak: ia guztiak galtza zuriz eta klubeko uniformez jantziak.

Ezkerretik eskuinera (1etik 31era zenbakituta), hauek ditugu10:

1. Manuel Torcida, argazkilaria.

2 eta 8: kazetariak izango dira ziur asko, Itsas Klubeko erretratukoak bezala, ez baitaramate marinel txanorik, udako kapela baizik, eta ez dira solasaldietan parte hartzen ari.

4 eta 6: Federico de Moyúa legegizona (Bilboko alkate izango zena) eta José María Olabarri elkarrekin hizketan. Haien atzean, kaiko murrutik gertu, elkarri begira daude…

3 eta 5: Venancio Echeverría eta Alberto Aznar, Itsas Klubeko presidentea.

7–9 eta 10: Claudio López Bru Comillaseko markesa Juan Tomás Gandariasekin eta Juan Pacheco almirantearekin solasean.

11 eta 12: marinel zahar bat erregearen yateen patroiarekin, Joaquín Barriere itsasgizon zailduarekin.

13 eta 14: Benigno Chávarri eta Luisón Arana, Athleticeko atezaina izandakoa, elkarrekin solasean.

15: Rainiero infantea (erregearekin nahastu ohi zuten).

16: Luis Salazar Bizkaiko Foru Aldundiko lehendakaria eta Rainiero infantea erregearen inguruko lagun-taldetxoari begira.

17: Patricio Aguirre, Errege Armadako jenerala, erregearen idazkari pertsonala.

19: Tomás de Zubiría, konde izendatu berria, eta Sporting Klubeko eta Itsas Klubeko presidente izandakoa.

21: Alfontso XIII.a erregea.

23: José Antonio Arana, Sporting Klubeko presidentea (Bostongo estropadetan parte hartu nahi zuen).

18 eta 20: erdi ezkutatuta dauden edo despistatuta dabiltzan bi pertsonaia dira, klubetako idazkariak eta itsas gaietarako abokatuak biak, Eduardo Ubao eta Pedro Laiseca.

22 eta 24: Yohn anaiak dira, nabigatzaileen elastiko zuria jantzita, gorbatarik gabe, baina clubman jaka urdina soinean dutela.

25–26 eta 27: solasean ari den hiruko bat osatzen dute: 25: Itsas ministroa, José Ferrándiz almirantea.

26: Plácido Allende, Itsas Klubeko presidentea.

27: Borboi-Bi Siziliak etxeko Genaro infantea, Rainieroren anaia. 28–29: Perico MacMahon eta Luis Ocharan elkarrekin solasean.

30: Enrique Careaga, ohi bezala bere kabutan, elkarrizketetan parte hartu gabe.

31: Andrés Mellado, prismatikoak hartuta eta murruaren kontra jarrita, kontra-moilara edo

Ereagako hondartzara begira. Instrukzio Publikoko eta Arte Ederretako ministroa izan zen (1903–05), El Imparcial egunkariko zuzendaria, eta bela-zale handia; Biarritzen hil zen.

Ferrándiz almirantea —Marinako ministroa— eta Pacheco jenerala —Alabardarien burua— lebita itsas urdinez jantzita agertzen dira: ministroak quepi edo ros zuri bat darama buruan, eta txarratelak eta urre harizko galoiak mahukaburuetan; eta jeneralak, plater-txapela. Ferrándizen urrezko txarratelak entseina militar batekin lotzen dira besaburuan, eta hari edo lits batzuk (kaneloiak deituak) ditu handik zintzilik, bereizgarri eta apaingarri gisa aldi berean. Beste militar uniformeduna Patricio Aguirre da, Andinoko kondea: armadako jantzia, botoidun kasaka, alkandora zuria, galtza urdinak eta zapata beltzak daramatza. Gainerakoen artean, hiru motatakoak bereiz daitezke: erregea eta haren gortea; klubetako bilbotarrak; eta kanpoko langileak, hala nola argazkilaria edo kazetaria.

Erregeak, Rainiero eta Genaro infanteek, Comillasko markesak eta Melladok goitik beherako traje marroia daramate: jaka gurutzatua urrezko hiruna botoiko bi ilararekin; erregeak zorro zuriko txano bat darama, txarolezko biserarekin, alkandora zuria, gorbata, eta zapata eta galtzerdi beltzak.

Klubeko kideek oihal urdin iluneko jaka daramate, neurrira egokitua, bizkarraren beheko ertzean punta txiki bat duena, urrezko hiruna botoiko bi ilararekin; elkarrekin gurutzatutako bi aingura eta, haien gainean, errege-koroa bat dute apaingarri, eta jakakoen antzeko beste bost botoi, txikiagoak, mahukaburu bakoitzean; galtza zuriak, tolesturarekin; alkandora zuria; gorbata; batzuek txalekoa ere bai, jakaren mahukaburukoen antzeko botoiekin; galtzerdi eta zapata beltz edo marroiak; eta plater-txapela (batzuek zorro zuri batez estalia), txarolezko biserarekin. Eta kazetariak ematen duten beste hirurak, zein bere udako kapela mota desberdinarekin.

Gure historiari buruzko hainbat topikori aurre egiteko ere balio diezagukete Arrueren bi talde-erretratu hauek. José Arruek bi talde-erretratu utzi dizkigu, oso orijinalak, kalitate tekniko handikoak, eta, batez ere, gure jendeari buruzko ikuspegi berezia eskaintzen digutenak. Artearen Historiako margolanik originalenetako bat ere utzi digu: San Mames zelaia. Esan dudan bezala, L. S. Lowryk Manchesterren estadioaz egindako margolana agertu arte (1949), ez dugu parekorik ikusiko. Lehenik eta behin, erretratu horiek ez direlako gure jendearen karikatura bat, bi talde-erretratu soil eta bikain baizik; Bilboko jendearen ikonografia dira, jendea aisialdian, kirola egiteko unean erakusten digutenak. Eta, gainera, kanpotik ekarritako bi kirolez ari gara: futbola eta bela, artean ingelesezko deitura zutenak, football eta sailing11.

Bi galdera sortzen zaizkigu horren harira, aurreiritzien ondorio direnak: Athleticeko jokalarien erretratuan inork ez badu karikatura bat ikusten, bizitasun handiko marrazki bat baizik, zergatik ikusten da karikatura bat erregea dagoen estropada- eguneko triptiko horretan? Bigarrena, Athleticen erretratua taldearen ikono bat bada berez, zergatik kritikatzen da beste kirola, bela? Bi kasuetan, bi erretratuen analisiak aurreiritziz beteta egon dira. Athleticeko orduko jokalariei buruz esan izan da burgesia dirudunekoak zirela denak, eta hori gezurra da, aurkeztu ditudan haiei buruzko datu biografikoak errepasatuz egiazta daitekeen bezala. Abrako estropadak erretratuari buruz idatzi direnak aztertzen baditugu, baieztapen harrigarriak topatuko ditu, hala nola belaren kirola Neguriko oligarkiaren kirol esklusiboa zela dioena. Hori ere gezurra da. Abrako estropadak Neguri auzoa sortu aurrekoak dira, eta Aurreiritziak: oligarkiari eskainitako atalean zehaztu dudan bezala, ezin da elitista izan hasi eta berehala 400 kide berenagatu zituen klub bat.

Athletic gizarte multzo bat izan zen, Zazpikaleetako Bilbo den bezalaxe: merkatariez, ingeniariez, zurginez, lantegi- langileez, noblezia lurjabeko kideez eta Ameriketatik itzulitako indianoez osatutako gizarte multzo bat. Horixe bera da Abrako estropadak triptikoko mundu izoztua ere. Arruek estropadez hitz egiten digu, erregeak Getxora egindako bisitaz, eta, aldi berean, XX. mende hasierako Bilbo horren irudi izoztua eskaintzen digu. Eta ikerketa historiko guztiek baino hobeto azaltzen digu errealitatea: ez da erregea triptikoko pertsonaia nagusia; estropada eta kirola dira gaia, eta estropadaren irabazleak, Yohn anaiak, burdindegi bateko bi saltzaile, lehertuta egindako ahaleginagatik. Une horretan ez dago klase sozialik, gizakiak gizakiaren aurka egiten duen apustua baizik.

Mendearen erdialdeko jendea itsasoaz gozatzen duen jendea da jada. Cosme Echevarrieta, itsasontzi kapitaina zena, eta Jose Martinez de las Rivas, Ingalaterran ikasten ibilitakoa, itsasoan ibiliz lasaitzen ziren. Francisco Martínez de Rodas, Bilbora teniente soil gisa etorria, Ontzi-jabeen Elkarteko presidente eta nabigatzaile bihurtu zen; inguruko dendarien eta kanpotik etorritako merkatarien seme-alaba asko ere —Yohn Zayas anaiak kasu— belara zaletu ziren. Baita elizateetako zenbait jende ere, hala nola Constantino Zabala, merkataritza-nabigazioko kapitaina eta Agirre Lehendakariaren aitaginarreba izan zena.

Francisco Monasterio ere, Sporting Klubeko presidente izandakoa, merkatari-lanetan ibilia zen; baita Portugaleteko Bernabe Mendizabal ere, indianoen seme eta hegazkinlarien aita izan zena12. Bilboko hiru klubek jendarte osora zabaldu zuten belarako zaletasuna, eta bitartekorik ez zutenak lagundu zituzten: 1913ko abuztuan, adibidez, Pichín bailandra zozketatu zuten Itsas Klubean, Ingalaterrako estropadara joateko, eta Francisco Monasteriok eskuratu zuen saria13. Urte horretan bertan, irailean, honela mintzatu zen Alfontso XIII.a erregea Bela Kluben Federazio Nazionalaren bileran: “Sportingek itsasontzi horiek eraikitzeko jarraitutako metodoari erreparatu behar diozue; izan ere, metodo horri esker, gehiegizko kostuagatik bailandrak eraikitzeko modurik ez dutenek nahiko prezio onean eskura ditzakete ontziak, yatearen zozketan parte hartzeko aukera ematen dieten akzioak erosiz”14.

Belaontzien mundu horrek Bilboko bizitza industrialaren eta komertzialaren bihotzera eramaten gaitu, lehiaketa barruko aisiaz duen ulerbidera:

Bilboko merkataritza hasieratik zabaldu da itsasoan zehar, ontzi-konpainiei, belaontziei eta ontziolei esker. Bestetik, belaren munduak lotura estua izan du Britainia Handiarekin eta Alemania iparraldearekin, gure merkatari eta marineletako asko hara joan baitziren ikastera XIX. mendearen hasieratik. Izan ere, estropaden mundu horrek —hain errotuta hiribilduaren itsas esentzian eta joko tradizionalen lehian, traineru-estropadetan, kasu— gure mugetatik harago zabaldu zuen gure irudia, Bilboko 1907–1914 bitarteko estropada-giro hura Europako ontzigintzaren garapen teknologiko garrantzitsuenaren erakusleiho eta topaleku izan zen neurrian.

Kontra-moila berriak eta olatu-hormak (Evaristo Churrucaren belaunaldiak aurreikusi eta gauzatuak)15 Abrari eman zioten baretasunak, itsasadarrean lasai nabigatzeko eta arazorik gabe porturatzeko aukera eman zuenak, bela-kirolaren eta mota guztietako estropaden, gizarte klase eta herritarren arrago gisa funtzionatu zuen. Hiru bela-klub horiek (1881, 1898 eta 1902koak), lehenago Sociedad Bilbaina (1839) eta Sociedad Filarmonica (1896) bezala —edo une hartan bertan Athletic football kluba (1903) eta, aurrerago, Hermes aldizkaria (1917) bezala—, ideologia ezberdineko jenderen biltoki izan ziren, baina helburu berak gidatuta: aisialdia bultzatzea kirolean eta kulturan.

[Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak S.L. eta Guggenheim Bilbao Museoa]

 

OHARRAK

  1. Sociedad Bilbaina elkarteak erosi zuen triptikoa, 1980ko hasieran, eta gaur egun hango atari nagusian ikus daiteke. [itzuli]
  2. 1914ko abenduaren 22an izandako sutearen ondoren, Arriaga antzokia (han zuen bere egoitza Klub Nautikoak) 1919ko ekainaren 5ean inauguratu zuten berriro, behin berrikuntza-lanak amaituta. Nautikoak friso bat eskatu zion Arrueri, areto berrirako (Iberdrola Fundazioaren Bilduman dago gaur egun). [itzuli]
  3. Thames Measurement delakoa (Thames Tonnage izenez ere ezaguna) itsasontziak neurtzeko sistema bat da, Royal Thames Yacht Clubek yateentzako portu-kuotak kalkulatzeko 1855ean sortua; estropadatarako kalkulu-sistema batzuetan ere erabili zen formula. 1907tik aurrera, nazioarteko estropadak jada ez ziren itsasontzien tonajearen (edukieraren) arabera egiten, serieen arabera baizik (6, 8, 9 eta 10 metroko yateak), nazioarteko formula bati jarraituz, eta klase mugatuko yateentzat (Sonderklasse). [itzuli]
  4. Estropada-eguna irailaren 4rako finkatu zen; azkenean, hilaren 7an egin zen. Alfontso XIII.ak Tomas Zubiríaren Sogalinda II ontziarekin egin zuen estropada. Agindu bezala, Castroko Eguilior kaian lehorreratu zen, milaka lagunen aurrean. Gertaera gogoratzeko, Bilboko Sporting Klubeko zuzendaritzak bi obra eskatu zizkion José Arrueri, gaur Abrako Itsas Klubaren lokaletan, Areetan, ikusgai daudenak. Bilboko Sporting Klubak lehen Errege Kopa antolatu zuen 1905ean (ikus Nuevo Mundo, 1905/VIII/17). 1907an, Kantauriko Kluben Federazioak (FCC) estropaden araudiak International Yatch Racing Unionek ezarritako araudiaren arabera bateratu zituen urtean, Santander-Santoña eta Castro-Getxo arteko lehen gurutzaldi-estropadak egiten hasi ziren. 1908koan Alfontso XIII.ak berak hartu zuen parte. El Imparcial egunkari liberalak (Eduardo Gasset y Artimek sortua) honela eman zuen horren berri, 1907ko irailaren 8an, bere 14.538. zenbakian: “Goizeko bederatzi eta erdietan, epaimahaia, olatu-hormaren muturrean eratua, irteera ematen hasi zaie bailandrei, bost minutuko tarteekin eta serieetan. Bailandrak lerro-lerro jarrita zeuden. Azkena abiatu denean, epaimahaia ‘Osado’ destruktorera igo da, Itsas ministroarekin batera, Castro Urdialesera joateko. ‘Mac-Mahón’ kanoiontzian, norabide berean abiatu da Boado jenerala, erregearen laguntzaile eta Itsas Eskolako irakaslearen aita dena. Erregeak Zubiríaren Sogalinda II.arekin parte hartu du, Barrierek eta Paco Monsteriok lagunduta. Estropadalarien familiakoak ‘Leo’, ‘Rodas’, ‘Perico’ eta ‘Yaf’ atoiontzietan joan dira. Castrora iristean, lehorreratzeko tokia prestatzeko lanak amaituta zeuden, Rucabado arkitekto jaunaren zuzendaritzapean. Oholtza bat eraiki da txalupa batzuen gainean, eskailera alfonbradun zabal batek kaiarekin lotzen duena. Kaian, tenplete moduko bat eraiki da, kolore nazionaleko oihalez apaindutako lau zutabek eutsita, eta lorez beteriko lorontziz inguratuta. On Alfontso datorren bailandra ‘Mac-Mahón’ ontziaren aldamenean gelditu da, eta bere maiestatea ontzi horretara igo da arropa aldatzera: estropadalari trajearen ordez Sporting Klubeko uniformea jantzita lehorreratu da ordu laurden geroago. Autoan iritsi dura, halaber, Carlos infante jauna, Kalabriako dukea (Fernando Borboi-Bi Sizilietakoa) eta Jenaro Borboi printze jauna”. (ABC, Madril, abuztuak 13, 1907). [itzuli]
  5. Eladio Laredok —Luis Ocharanen arkitektoak— diseinatutako kopa Bilboko Anduiza etxeko tailerretan egin zen, eta 1.400 pezetako balioa zuen. [itzuli]
  6. Epaimahaia honela zegoen osatua: “Alberto Aznar, Federico Moyua, Sporting Klubeko presidentea, Federico Ugalde klubeko idazkaria, Fernando Zabálburu eta William Llewellyn Dyer”. Zabalburu horrek Alfonso Martos Arizcun izan behar du. Izan ere, Fernando hila zen ordurako, eta jendeak “Zabalburu” deitzen zion Martosi, Carmen Zabalbururekin ezkonduta zegoelako. William Llewellyn Dyerrek burdina eta ikatza kargatzeko negozio bat zuen Bilbon, eta ospe bikaina zuen kirolari bezala. Athleticen sortzaile eta jokalarietako bat izan zen 1901 eta 1905 artean, eta Kopa birritan irabazi zuen taldean jokatu zuen. Cricket eta tenis jokalaria eta boxeolaria izan zen, eta Unión Ciclista Bilbaína sortu zuen. Eguidazu batekin ezkondua, bere ere estropadalari handia izan zen. Haren seme Pat Dyerrek (1936) espioi-lanak egin zituen Gerra Zibilaren ondoren. Horretarako, ikus Iñaki Anasagasti eta Koldo San Sebastián, Nuestro hombre en Bilbao: los nacionalistas vascos que espiaron para los Aliados en la Segunda Guerra Mundial y en los comienzos de la guerra fría (1939–1960), Los Libros de la Catarata, 2016. [itzuli]
  7. Errege-familiak harrera beroa jaso zuen Castron, eta Sporting Klubak ohorezko bazkide izendatu zituen haien semeak, Asturiasko Printzea eta Jaime infante jauna. 1908ko abuztuaren 21ean, aurreko urteko irudi liluragarri berberak gertatu ziren castrotarren begien aurrean: Alfontso XIII.a Corzo ontzia gobernatuz sartu zen badian, baina Castro Koparen irabazlea Ilse II ontzia izan zen. Oturuntza handi bat antolatu zen berriro, erregearen ohoretan, Brazomarreko zuhaiztian, “Murgako baratzean”. Han hotel bat eraikitzeko asmoa zuen Joaquín Rucabadok, baina, azkenean, asmoa ezin izan zen gauzatu. Nazioarteko estropada Carmen ontziak irabazi zuen, Heredia-Spínola markesaren eta haren emazte Carmen Zabálbururen ontziak; bigarren tokian Corzo ontzia iritsi zen, erregeak pilotatuta, eta hirugarren tokian, Bartzelonako Wertheim-en Ilse II ontzia. Sporting Kluben egin zen sari-banaketarako, abuztuaren 23an, Maria Cristina ama-erregina etorri zen Donostiatik. Otordura, ama-erreginaz eta erregeaz gainera, hauek bildura ziren: Luis Fernando de Orléans infantea, Antonio Maura Ministroen Kontseiluko presidentea, Bilbora iritsi berria zena, eta Jose Sporting Klubeko presidente Antonio de Arana eta haren emaztea. [itzuli]
  8. Paul Signac (1863–1935), Le Port au soleil couchant, Opus 236 (Saint-Tropez), 1892, olio-pintura mihise gainean, 65 x 81,3 cm, Hasso Plattner bilduma, Museum Berberini, Potsdam, Berlin. Ikus, horri buruz, Impressionists on the Water erakusketa, Fine Arts Museum Legion of Honor, San Francisco, 2013ko ekaina, komisarioak Christopher Lloyd, Daniel Charles eta Phillip Dennis Cate zirela. [itzuli]
  9. Claude Monetek ontzi batean jarri zuen bere estudioa, Argenteuil-en bizi zela, Sena ibaian. Izan ere. 1851n inauguratutako trenbideari esker, oso gertu zeukan herria, Saint-Germain-en- Laye bezala. Lagun batzuk gonbidatu zituen Sena ibaiak han eratzen duen bassin-eko ur-azaleko argi-islak behatzera, errealitatearen formek argiarekin zer tankera hartzen duten eta argitan nola desegiten diren ikustera. Monetek bere txalupatik behatzen eta aztertzen zuen fenomeno hori, ibaiko ura gainazal urdin bat bezala ez, baizik eta bertan islatzen den guztiaren multzo bat bezala ikusarazten digun kolorezko puntuzko konformazio hori. Monetek begiratu egiten du, eta Turnerrek, berriz, imajinatu: hark ere forma kolorean desegin nahian dihardu lanean, baina bere buruaren barrutik, nabigatzera irten gabe. [itzuli]
  10. Abrako pertsona ospetsuak: garaiko prentsatik eta argazkietatik atera ditugu haien izenak. Besteak beste, ABC, El Liberal, La Gaceta del Norte, El Nervión eta La Vanguardia egunkarietatik eta Blanco y Negro, La Hormiga de Oro, Mundo Grgráfico, Novedades, Nuevo Mundo eta La Vida Marítima aldizkarietatik.

Manuel 1864–Bilbo, 1928). Argazkilaria. Kimika eta Farmaziako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean, eta Barandiarán y Cia. pintura bernizen fabrikako zuzendaria gisa etorrizenBilbora.Lumièreanaiekberen errebelatzeko paperaren eman zioten Espainiarako, eta, 1893an, Laboratorios Lux ireki zuen, Bilboko Korreo kalean aurrena, Kale Nagusiko 20. zenbakian geroago (bai eta lantegi bat ere, hamabost langilerekin, Errekalde zumardiko zenbakian). errebelatzaileak eta finkatzaileak egiteko formula propioak asmatu zituen. Sociedad El Sitio elkarteko bazkide izan zen (165. zenbakiduna), eta Club Deportivo de Bilbao elkarteko bazkide sortzailea, nonmendi-sailabultzatzenjardunzuen bereziki. Harreman estua izan zuen Arruerekin, eta koloretan argitaratu zituenharenpostalak.Laboratorioshura Arruek diseinatutako marrazki batekiniragartzenzen,etaKale askotan, haren lanak egoten ziren erakusgai. Torcidak Euskal Herri osoa korritu zuen, eta argazki asko eta hala nola Dario de Regoyosena Durangon, kalean margotzen, haurrez inguratuta. 1910eko Bruselako Heredia upeltegiko standa apaintzeko egindako hamabi argazkiak ere Torcidarenak ziren. Manuel Torcidaren argazki-albumak Bizkaiko Aldundiaren Artxiboan gordetzen dira. Torcidari buruz gehiago jakiteko, ikus Javier Madariaga Atekak 1996ko apirilean Bilbao aldizkariaren 93. zenbakian

  •  

Venancio de Echeverría Careaga (Bilbo, 1879–Bilbo, 1943). Balmasedan jaioa, industria-munduarekin lotutako abokatu baten semea izan zen. Terminus hotelaren, Echevarría Bono upelategiaren eta Olimpia zinemaren administrazioa eraman zuen. Banco Vizcaya banketxean sartu zen 1915ean, eta Enrique Ocharani (1902–23) jarraitu zion zuzendaritzan, 1923tik 1943ra. Nabigatzaile handia izan zen, eta Ignacio Zuloagak erretratu bat egin zion. Haren belaontzia, Amelita, 6 metroko belaontzi bat zen.

Federico de Moyúa Salazar (1873–1939). Abokatua eta Bilboko alkatea.Harenaitaketaamarenaitonak, Ramón Salazar Mazarredok, Bilboren defentsan borrokatu 1873ko abendutik aurrera, karlisten setioan.1910eanaukeratuzutenalkate, lehen aldiz, 1913ra arte. eskuratu zuen berriro alkatetza, Primo de Riveraren diktaduran, eta diktadura amaituarte(1930)eutsizionkarguari. Azpiegituren bultzatzaile handia izan zen, eta Bilbo modernoaren sortzaileetako bat. Alkate gisa egin zituen lorpen handienen artean, hauek aipadaitezke,besteakbeste:Ordunteko urtegia, Deustuko eta Udaletxeko zubi mugikorrak, Erriberako Merkatua

Alberto Aznar Abrako Itsas Klubeko BizkaikoInstitutuanikasizuen.1893an, ingeniari industrial titulua lortu zuen, Bartzelonan. Eduardo Aznar de la Sota enpresaburuaren (1830–1902) zazpi seme-alabetan laugarrena izan zen. 1906 eta 1908 artean SportingKlubeko presidente izan zen, eta 1910–1911 bitartean, Itsas Klubekoa. 1920an, AlfontsoXIII.akZuiakomarkesizendatu zuen. Era berean, Neguriko Golf Klubekolehenpresidenteaizanzen,hilartemantenduzuenkargua.

José María Olabarri Massino (Bilbo, 1849–Bilbo, 1924). Bizkaiko Olabarri Boluetako Santa enpresaren sortzaileetako baten semea izan zen. Manuela Zubiría Ybarrarekin (1855–1921) —Zubiría kondearen arrebarekin— ezkondu zen, bi aldeko oinordetza aberatsa jaso zuena. 1894tik etxea izan zuen arkitektoak diseinatua, gaur egun BilbokoPortuAutonomoarenegoitza dena), eta, 1903tik, AreetakoHaren belaontzia, Puchongui, 7 metroko belaontzi bat zen.

  •  
  •  

Juan Gandarias(Portugalete, 1870–Portugalete, 1940). Bizkaiko Institutuan ikasi zuen. Gero, Madrilen, zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta doktoretza-titulua lortu zuen, 1896an. Horacio Echevarrieta eta Paco Durrioren ikasketa-laguna izan zen. “La Piña” Batasun Liberalaren (Bizkaiko industrialari monarkiko kontserbadoreen batasun politikoa) eta Liga Monarkikoaren (1897) kide sortzailea izan zen. Amorebieta-Bermeo trenbidea egiteko lanetan parte hartu zuen; 1888an Gernikara iritsi zen trena, eta 1893an, Sukarrietara. Gandarias jauna Txatxarramendi uhartearen jabea zen, eta, 1896an, “Hotel Chacharramendi” bainuetxe dotorea ireki zuen bertan. Bilboko El Nervión egunkariaren jabea izan zen 1891 eta 1937 bitartean. Indalezio Prietoren laguna izan zen, eta uko egin zion, beste hainbatekin batera, Alfontso XIII.ak eskaini zion noblezia- tituluari.

Juan Pacheco Rodrigo 1835–Madril, 1917). Alabardarien jeneral buru zela, Somorrostroko guduan parte hartu zuen, 1874an, Bilboren defentsan. Luisa Salamanca La Granjako markesa alargunarekin ezkondu zen. Erreginaordeak lekuko izendatu zuen Asturiasko printzesaren eta Karlos Borboikoa infantearen arteko ezkontzarako. Ondoren, Alabardarien jeneral buru izendatu zuten, eta erregeari lagundu zion haren bidaietan: Donostia, Bilbo, Galizia, Santander. 1903an, Pachecoko markes titulua eman zioten, eta ganberako aitoren seme izendatu zuten.

  •  

Joaquín Barriere Perez (Cádiz, 1849–Madril, 1920). Itsasgizon zaildua. Erregearen irakasle izan zen, eta Giralda yatearen buru. 1874an, Bilboren defentsan lagundu zuen, karlistek porturako sarrera eragozteko jarritako kateak moztuz. Nautilus korbeta eta eskola-ontziko bigarren komandantea izan zen abendutik 1894ko abuztura bitarteko zirkumnabigazioan; ikus Fernando Villaamil, Viaje de circunnavegación de la corbeta Nautilus 1895. Barrierrek erregearen hainbat yate gobernatu zituen, bai harekin berarekin, Giraldaren bigarren komandantearekin (Claudio Alvargonzález), bai Enrique

Benigno Chávarri Ingeniaria. Banco del Comercio (1891) banketxearen sortzaileetako batizanzen,etahangoAdministrazio Kontseiluanjardunzuenlanean,harik eta,1901ekomaiatzean,banketxeak BancodeBilbaorekinbateginzuenarte. 1914an, noblezia-titulu bat eman (Chávarriko markesa titulua), bai onartuere,anaiaVíctorrekezbezala. Haren Narria balandroa 7 metroko ontzi bat zen (narria, euskaraz, gurpilik gabeko gurdi moduko bat da, gauza pisuak herrestan eramateko erabiltzen zena,eta,oraindikere,portubatzuetan, sareak edo arrainak

Luis de Arana Uriguen 1951).“Luison”deitzezioten,osoaltua zelako. Oso beltzarana zen eta handi bat zuen, eta oso pertsonaia deigarria zen horregatik. Alfontso XIII. arenlagunpertsonalaizanzen.Athletic Clubeko goalkeeper izan zen, 1902ko maiatzaren 13an egin zuen debuta, Bizkaia taldearekin. AmsterdamekoOlinpiarJokoetanhartu eta Bizkaiko Atletismo Federazioaren aitzindaria izan zen. Golfean ere aritu zen, eta Espainiako zenbait txapelketa irabazi zituen. 1936tik izan zen, eta Francok Itsas Merituaren GurutzeHandiaemanzion.

Raniero Borboi-Bi Sizilietako infantea (Cannes, 1883–Lacombe, 1973).Italiarjatorrikomilitarhispano-frantses bat izan zen, Alfontso Bi SizilietakoetaCasertakokondearenMariaAntoniaBiSizilietakosemea, Berorren Gorentasun tratamendua zuena. 1923an, Poloniako aristokrata batekin ezkondu zen, AlfontsoXIII.arenantzhandiazuen,eta, ezkonduartean,harekinbateraibili

Luis Salazar Zubia Aldundiko lehendakaria izan (1907–11). Familia-lotura estua zuen Chávarritarrekin. Lope García de Salazar leinuaren ondorengoa zen, etaPortugaletekoSalazardorretxeko jauna,bainaZazpikaleetanjaioazen. Batxilergoa Bergaran egin ondoren (1875),zuzenbide-ikasketakeginZaragozan,etaMadrilendoktoratuzen. LaRoblakotrenbidearenAdministrazio eta Sociedad Bilbaina elkarteko presidentea izan zen. Liburutegi eta artxibo garrantzitsu bat eraiki zuen Portugaleteko bere dorretxean, baina, zoritxarrez, suak kiskali zuen 1934ko Iraultzan. Luis Salazar izan zen azkena

Patricio de Aguirre y de (Ferrol, 1836–Madril, 1908). Armadako jenerala eta Alfontso XIII. aren tutore izan zen. Haren ikasketa- programaprestatu(1896)etazuzendu zuen, José Sanchés eta Castillorekin batera. Handik aurrera, erregearen idazkari pertsonala izan zen. 1902an, Andinokokondenoblezia-tituluaeman zioten. Estropada hartatik hilabete gutxira hil zen, 1908ko urtarrilaren 1ean,MadrilgoErregeJauregian.

Eduardo Ubao Ycaza 1952). Portugaleten jaio zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, MadrilenetaLondresen,etanazioarteko itsas zuzenbidean espezializatu zen. Sporting Klubaren sortzaileetako izan zen (1889). 1904an, Londresen, Nazioarteko Federazioaren sorreran parte hartu zuen, eta federazioko kide izan zen handik hil arteko guztian. KantaurikoKlubNautikoenFederazioko idazkaria izan zen, eta, 1906an, Espainiako Bela Federazioaren sustatzailea. 1907an, Espainiako ordezkaria izan zen Nazioarteko Bela Federazioa (International Union)sortzekoekimenean.Gizonalaia zen, baina, aldi berean, oso zorrotza: ez zuen zalantzarik izan Alfontso deskalifikatzeko, estropada baten irteeran atzeratzeagatik, eta, 1938an, Sporting Kluba utzi zuen, erregearen erretratuaren ordez Francorena jarri zutelako. Victoria (1880–1970) sevillarrarekin ezkondu zen, eta, beraz, Félix Urcola abeltzainarenkoinatuaizanzen.Haren anaia Enrique (1874–1961) eskultorea izan zenMadrilen.

Tomás Zubiría (1857–1932). Sporting Klubeko eta Abrako Itsas Klubeko presidentea izan zen. 1907an, Zubiríako konde izendatu zuten. 1894an, Bizkaiko Labe Garaien Kontseilura iritsi zen, eta presidente izan zen handik hil arteko guztian. Bilboko Elkarte Filarmonikoaren sortzailea izan zen (1896), eta Jesús Guridiren mezenas (Guridik, gasteiztarra jaiotzez, Bilbokoa zuen amaren aldeko familia-adar bat, Nicolás Ledesma aragoitar musikariaren ondorengoa) hark 1904an Europan zehar egindako ikasketa-bidaian. Belarekiko zaletasun handia zuen, eta Abrako Itsas Klubeko presidentea izan zen 1904tik 1906ra, eta Bilboko Sporting Errege Klubekoa 1906tik 1907ra. Itsasontziak: Sogalinda II (10 metro) eta Sogalinda III (6 metro).

Pedro Laiseca AranaItsas gaietarako abokatua. izan zen, Itsas Armadako diruzaina eta Bilboko Klub Nautikoko presidentea. 1900ean, Long Islanden (New York) eraikitako yate dotore bat ekarri zuen AEBetatik. Aurrena, Bordeleraino eraman zuten, bapore batean (ikus, horri buruz, 1900eko urriaren 10eko Mundo Naval Ilustrado aldizkaria), eta, handik Bilbora, Laisecak berak ekarri zuen gero.

Alfonso XIII.aerregea.

Yohn anaiak: José María Yohn Zayas (Bilbo, 1878) eta Rafael Yohn Zayas (Bilbo, 1882). Haien aitona, Leandro Yohn (1805–1818), 1813an iritsi zen Bilbora, Bohemiatik, (garai hartan, austrohungariar inperioaren barruan zegoen Bohemia) etorritako lagun Alemaniar baten burdindegian lan egitera. Urigüen familiako emakume batekin ezkondu zen, eta Sociedad Bilbaina elkarteko eta Klub Nautikoko kide egin zen. Yohn familiak hainbat laguntza eman zituen hiribilduko hobekuntza proiektuetarako: 1884an, esate baterako, Nerbioi ibaiaren barran naufragoak salbatzeko estazio bat eta Portugaleten helburu bererako local bat eraikitzeko laguntza eman zuen. 1887ko irailean, Evaristo Churruca jaunaren omenaldian parte hartu zuten, diru-laguntza eskainiz. 1907ko irailaren 7an, Rafael eta Jose John anaiek Abrako Sonderklasse nazioarteko estropada irabazi zuten, Enrique Careagaren Asturiasko Printzesa bailandrarekin (Gabnoo izeneko ingeles bat izan zen eskifaiako hirugarren kidea). Alfontso XIII.a erregeak zuzenean zoriondu zituen, eta Arruek bere lagun Torcida kazetariaren argazkia baliatu zuen bere margolanerako. Yohn anaiak nabigatzaile arropatan jantzita agertzen dira oraindik argazkian (elastiko zuria, gorbatarik gabe), baina clubman jaka urdina daramate soinean.

José Antonio de Arana Urigüen (1872–1909). Sporting Klubeko presidentea. Bostongo Sonderklasse estropadetan parte hartzeko proiektuaren arima izan zen, Kiel Club eta Marbleheadeko bat sinatu zutenean Roosevelt Kopa irabazteko. Irene Churruca Murgarekin ezkondu zen. Sportingeko presidentea zen koadroa margotu zen garaian, baina handik gutxira hil zen. 1910ean, haren anaia Luis Aranak hartu zuen parte estropada horretan, Eduardo AstigarragaetaJuanZavalarekinbatera, Chonta ontziarekin. Anaiaren omenez, ontziari izena aldatu eta Marblehead ipinizioten.

José Ferrándiz y Niño (Sevilla, 1847–Madril, 1918). Espainiako Armadako almirantea izan zen. Estropada hori jokatu zen garaian, Itsas Armadako ministroa zen, bigarren aldiz bere bizitzan. hondamendiaren ondoren, bera izan zenEspainiakoarmadaren—etabatez

Plácido Allende Plágaro 1861–Bilbo, Meatzetako ingeniaria eta politikaria izan zen, eta Klub Nautikoko presidentea. Politikari gisa, Gorteetako diputatuaizanzen,Markinakobarrutitik, 1898tik 1899ra, 1899tik 1901era 1901etik 1903ra; Bizkaiko senataria 1904tik 1911ra, eta Bilbokoalkatea.

  •  

Pedro Mac Mahon Aguirre 1930). Itsas Klubeko presidenteordea. merkatari irlandar baten ondorengoa zen. 1887an ezkondu zen, Sofia Jacquet Lasallerekin. NavalenpresakoetaBancode Vizcaya banketxeko kontseilaria izan zen. 1920an, MacMahoneko markes izendatu zuten. Haren alabetako bat Ramón de la Sota Aburtorekin ezkondu María Mestayer osaba zen Ramón de la

Luis de Ocharan Mazas (1858–1926), meatze-ingeniaria, astronomoa eta argazkilari ezaguna, JoaquíndeMazasenbilobazen,Santa Anaren sortzailea eta Zabalguneko Mazas etxearen sustatzailea; mende aldaketaren Espainiako industriako pertsonaia nabarmena izan zen, Madrilgo Metropolitar Konpainiaren Banco de Vizcaya eta Banco Naviero Minerobanketxeenaholkularia,besteak beste. Castron, bere izena daraman kaia eraikitzeko agindu zuen, Bilbotik egindakojoan-etorrietanbereitsasontzi partikularra bertan Glasgowen eraikitako lurrun-ontzi zuen. Castron zuen etxea, Toki Eder, 1909aneraikizuenEladioLaredok,inspiratua, 1913inguruan.

Enrique González de Careaga Bishop (Mazatlán, 1872–Bilbo, Nabigatzaile bikaina eta finantzaria. eta errege-familiaren itsasontzietako komodoroa izan zen, baita familiako kontuen arduraduna ere. Josefina Urigüenekinezkonduzen.Careagagizon aktiboa izan zen inbertsio kirol mota guztietan, eta oso diskretua. 1903 eta 1906 artean, Athletic Clubeko José, “Morrosco” ezizenez ezaguna, Madrilgo Estremera hegazkin-eskolan pilotu egin zen, eta behin Gerra Zibila hasita, bere anaia Alfonso Altuna-Mendi itsasontzi-presondegian hil zutela jakin zuenean, bere burua eskaini zion Francoren Abiazio Militarrari.

Andrés Mellado (Malaga, 1846– Biarritz, 1913). Abokatu, kazetari politikari liberala izan zen. El Imparcial egunkariko zuzendaria izan hamar urtez, eta Espainiako Akademiako kidea (“K” aulkia bete zuen), 1912tik. Instrukzio Publikoko etaArteEderretakoministroaizan1903 eta 1905 artean, eta eta Malaga hiriaren zale amorratua. Alfontso XIII.ak sarritan gonbidatzen zuen Kantauriko estropadetara, horregatik darama infanteen janzkera bera. Biarritzen hil zen, pneumonia sendatzera hara

 

  1. Erretratu horiek kazetaritza-lanetako beste karikatura batzuekin aldera ditzakegu: Siul Prallezi-ren (palindomoa) liburukoekin, esaterako: Bilbao. Caricaturas de empresarios y personajes ilustres de Neguri, ca. 1925, Jerez-en egindako litografia-edizioa: 28,5 x 35,5 cm-ko koadernaketa-lan batean itsatsitako 20 litografia; 57 x 35,5 cm-ko koadernaketa-lan batean itsatsitako 3 litografia; azal gogorreko koadernaketa- lana. [itzuli]
  2. Bernabé Mendizábal Aldámiz- Echevarría (1870–1938). Jaiotzez Puerto Ricokoa zen. Lanbidez, jabea. Leonor Amezaga santurtziarrarekin ezkondu zen, eta Santurtziko alkatea izan zen, 1914an (urtebete baino ez zuen eman karguan). ‘Bellamar’ etxea eraiki zuen bertan. Bi seme hegazkinlari hil zitzaizkion Gerra Zibilean. Nena itsasontzia (9 metro) izan zuen, gero Luis Salamancak erosiko ziona. [itzuli]
  3. La Monarquía egunkarian, 1913/ VIII/30. [itzuli]
  4. La Vida Marítima aldizkarian, 1913/IX/10. [itzuli]
  5. Portugaleteko Burdinazko kaia Evaristo Churruca ingeniariak diseinatu zuen, nabigazioa errazteko eta istripuak eta naufragioak saihesteko. Eraikuntza-lanak 1881ean hasi ziren, eta 1887an amaitu. 800 metroko luzera du. Lehenengo 600 metroak burdinazko armazoiz eginda daude, eta gainerako 200 metroak, harriz. Algortako kontra- moilan, beste itsasargi bat zegoen, 1903an piztu zena. Olatu-hormak eta kontra-moilak osatzen zuten orduan kanpoko portuaren balizamendua. [itzuli]