Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Georg Baselitz

Galder Reguera

Izenburua:
Georg Baselitz
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg

Deutschbaselitz, Lusazia garaia, 1938 | Derneburgen (Alemania) eta Imperian (Italia) bizi da

1938 Urtarrilaren 23an jaio zen Deutschbaselitzen, Hans- Georg Kern izenez
1955 Dresdeko Kunstakademie-n sartzeko eskabidea egin zuen, baina ez zuten onartu. Hurrengo urtean Ekialdeko Berlineko Hochschule für bildende und angewandte Kunsten matrikulatu zen, eta bi hilabeteren ondoren bota egin zuten bertatik “heldutasun soziopolitiko faltagatik”
1957 Mendebaldeko Berlineko Hochschule der Bildenden Künste-n sartu zen
1961 Georg Baselitz izena hartu zuen bere jaioterriaren omenez. Schönebeckekin batera 1. Pandämonisches Manifest idatzi zuen
1962 Ikasketak amaitu zituen Akademie-n. 2. Pandämonisches Manifest idatzi zuen
1963 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Berlingo Galerie Werner & Katz-en. Ikusgai zeuden bi koadro agintaritza judizialak konfiskatu zituen eskandalu publikotzat hartu zituztelako. W jaun hori manifestua idatzi zuen
1965 Beka bat jaso zuen urte erdiz Florentziako Erromatar Villan bizitzeko
1970 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Galerie Heiner Friedrich-en, Munichen. Basileako Kuntsmuseum-ek Baselitzen atzera begirako lehenengo marrazki-erakusketa egin zuen
1972 Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Goethe Institut-en. Kasselgo Documenta-n parte hartu zuen
1975 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1976 Bernako Kunsthalle-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1977 Staatliche Akademie der Bildenden Künste-k kontratatu zuen, Karlsruhen. Markus Lüpertzekin batera kendu egin zituen bere koadroak Kasselgo Documenta-tik, Alemaniako Errepublika Demokratikoak A. R. Penck kanpoan utzi zuelako
1979 Erakusketa bat egin zuen Eindhoveneko Stedelijk van Abbemuseum-en eta Koloniako Kunsthalle-n
1980 Bere lehenengo eskultura ikusgai jarri zuen Veneziako Bienalean, Alemaniaren pabilioian
1981 Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1983 Bere katedra Berlingo Hochschule der Bildenden Künste-ra aldatu zuen. Erakusketa bat egin zuen Julian Schnabelekin batera Akron Art Museum-en, Akronen (Ohio). Bere lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa Bordeleko Musée d’Art Contemporain-en, Frantzian
1984 Bere marrazkien atzera begirako erakusketa Basileako Kunstmuseum-en, ondoren Eindhoven, Bonn, Nuremberg, Hannover eta Karlsruhen ere ikusi ahal izan zena. Bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa Municheko Neue Pinakothek-eko Estanpa Sailean, eta Genevako Museo D’art et d’Histoire-ko Gabinet des Estampes-en
1985 Bere lan grafikoa eta eskultura-lana Parisko Bibliothèque Nationale-n egon ziren ikusgai. Erakusketa bana egin zuen Bielefeldeko Kunsthalle-n eta Winterthurreko Kunstmuseum-en
1986 Goslar hiriak Kaiserring saria eman zion bere ibilbidearen errekonozimendu gisa
1987 Bere eskulturen atzera begirako erakusketa Kestner Gesellschaft-en, Hannoverren. Erakusketa bat egin zuen Museum Ludwig-en, Kolonian
1988 Berlingo Hochschule der Bildenden Künste-n zuen irakasle kargua utzi zuen. Florentziako Palazzo Vecchio-n bere lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuten, ondoren Hanburgoko Kunsthalle-n ikusi ahal izan zena
1989 Chevalier dans l’Ordre des Arts et des Lettres titulua eman zion Frantziako Estatuak. Atzera begirako erakusketa Bielefeldeko Kunsthalle-n
1990 Erakusketa bat egin zuen Fundació Caixa de Pensions-en, Bartzelonan eta Madrilen. Berlingo Nationalgalerie im Alten Museum-ek Baselitzen erakusketa handiena antolatu zuen Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Zuricheko Kunsthalle-k ordura arte bere pintura-lanaren inguruan egindako erakusketa zabalena aurkeztu zuen, ondoren Dusseldorfeko Kunsthalle-n ikusi ahal izan zena
1991 Grabatuen atzera begirako erakusketa Genevako Cabinet des Estampes-en, ondoren Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Londresko Tate Gallery-n eta Malmö Kunsthall-en ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Museum of Mordern Art-en
1992 Atzera begirako erakusketa Berlingo Akademie der Künste-n, ondoren Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en ikusi ahal izan zena
1993 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Nazioarteko Pabilioian
1994 Zigilu bat diseinatu zuen Frantziako Posta Zerbitzuarentzat
1995 Atzera begirako erakusketa New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, ondoren Los Angeles, Washington eta, azkenik, Berlingo Nationalgalerie-n ikusi ahal izan zena
1996 Atzera begirako erakusketa zabala inauguratu zen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en. Bere eskultura bat instalatu zuten Frankfurteko Deutsche Bibliothek eraikinean
1998 Atzera begirako erakusketa Museo Rufino Tamayo-n, Mexiko DFn. Pintura-sail bat sortu zuen Berlingo Reichstag-erako
1999 Atzera begirako erakusketa Genevako Musée Rathen, Suitzan. Erakusketa, batez ere Holandako fondoetako lanena, Amsterdameko Stedelijk Museum-en. Lehenengo Rhenus Arte Saria eman zioten
2000 Erakusketa bat egin zuen Bostongo Museum of Fine Arts-en
2001 Julio González Eskultura-Saria jaso zuen, Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) emana. Bere lana ikusgai egon zen Alemaniako pintura II. Mundu Gerraren ondoren bilduma iraunkorraren aurkezpenean, Guggenheim Bilbao Museoan
2002 Atzera begirako erakusketa Bernako Kusntmuseum Bern-en, Suitzan
2004 Marrazkien eta eskulturen atzera begirako erakusketa handia Bonneko Kunst und Ausstellungshalle der Bundesrepublik-en. “Praemium Imperiale” saria jaso zuen pintura sailean, Japan Art Association-ek emana, Japonia
2005 Bere lana ikusgai egon zen Fünfundzwanzig Jahre Sammlung Deutsche Bank erakusketan, Berlingo Deutsche Guggenheim-en

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]