Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Julião Sarmento

Galder Reguera

Izenburua:
Julião Sarmento
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Bideoartea | Pintura
Aipatutako artistak:
Sarmento, Julião

Lisboa, 1948 | Estorilen bizi da

1948 Azaroaren 4an jaioa, Lisboan
1967 Lisboako Escola Superior de Belas Artes-en sartu zen, eta bertan pintura eta arkitektura ikasi zituen 1974ra arte. Graça de sua Graça lanarekin, orain galdua dagoen 8 mm-ko filmarekin hurbildu zen lehen aldiz bideoaren mundura
1975 1,2,3 egin zuen, kontserbatzen den 8 mm-ko bere film zaharrena
1976 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galeria de Arte Moderna-n, SNBAn, Lisboan
1977 Bere lana ikusgai egon zen Alternativa Zero erakusketan, Galeria Nacional de Arte Moderna-n, Lisboan
1978 Erakusketa bat egin zuen Centro de Arte Contemporânea-n, Museu Nacional de Soares dos Reis-n, Oporton
1979 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen atzerrian, Bernako Galerie Erika + Otto Friedrich-en
1980 Parisko XI. Bienalean eta Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1985 Art 16’85-en parte hartu zuen, Basilean
1986 Erakusketa bat egin zuen Malagako Arte Eder Museoan
1987 Documenta 8-n parte hartu zuen, Kasselen
1991 Erakusketa bat egin zuen Fundación Luis Cernuda-n, Sevillan, eta Witte de With Center for Contemporary Arten, Rotterdamen. New Yorkeko Louver Gallery-k Sarmentoren lehenengo bakarkako erakusketa antolatu zuen hiri horretan
1992 Bakarkako erakusketa egin zuen Fundação de Serralves-en, Oporton. Bere lana ikusgai egon zen Regard Multiple erakusketan, Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1993 Erakusketa bat egin zuen Centro de Arte Moderna-n, Fundação Calouste Gulbenkian-en, Lisboan
1994 The White Paintings erakusketa inauguratu zen Centre des Arts Saidye Bronfman-en, Montrealen. Erakusketa bat egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian
1995 Quatre Mouvements de la Peur erakusketa inauguratu zuen, Edifício das Caldeiras-en, Universidade de Coimbra-n. Erakusketa bat egin zuen Palacio Nacional de Sintra-n
1996 Two Rooms erakusketa egin zuen Van Abbemuseum-en, Eindhovenen. Erakusketa bat egin zuen Galeria da Universidade do Minho-n, Museu Nogueira da Silva-n, Bragan. Arte Garaikideari buruzko 3. jardunaldietan, Porto’96-n, parte hartu zuen
1997 Portugal ordezkatu zuen Veneziako Bienalean. Eskolak eman zituen urte hartan Center for Contemporary Art-en (CCA), Kitakyushun, Japonian. Municheko Haus der Kunst-ek 1981az geroztik egin zuen lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1998 Eskolak eman zituen Municheko Akademie der Bildenden Künste-n ondorengo bi urteetan. Erakusketa bat egin zuen Galleria d’Arte Moderna-n, Bolonian
1999 Julião Sarmento: Fundamental Accuracy erakusketa inauguratu zen Hirshhorn Museum and Sculpture Gardenen, Washington, DCn. Erakusketa bat egin zuen Rio de Janeiroko Paço Imperial-en, Segredos e Mentiras izenburupean. Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia-k Flashback atzera begirako erakusketa inauguratu zuen, ondorengo urtean Centro de Arte Moderna José de Azeredo Perdigão-n, Fundação Calouste Gulbenkian-en ikusi ahal izan zena, Lisboan
2001 Erakusketa bat egin zuen Museu de Arte Contemporânea-n, Fortaleza de S. Tiago-n, Funchalen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
2002 Lisboako Museu do Chiado-k 70eko hamarkadako bere lanaren erakusketa egin zuen. São Pauloko XXV. Bienalean parte hartu zuen, Iconografias Metropolitanas erakusketaren barruan
2003 Bere lana Reel Sculpture: Film into Art erakusketan egon zen ikusgai, San Francisco Museum of Modern Art-en
2004 Eindhoveneko Van Abbemuseum-ek Echo atzera begirako erakusketa antolatu zuen, Sarmentok baliabide desberdinekin egindako lana erakusten zuten hirurogeitik gora obrak osatua. Ghosts erakusketa egin zuen Centro de Artes Visuais-en (CAV), Coimbran. “Video Zone”-ren bigarren edizioan parte hartu zuen, Tel Aviveko Center for Contemporary Art-eko Bideoarte Bienalean
2005 Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Sean Kelly Gallery-n, eta Lisboako Palácio Nacional de Queluz-en

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]