Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

A. R. Penck

Galder Reguera

Izenburua:
A. R. Penck
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Akuarela | Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg | Kirkeby, Per | Lüpertz, Markus | Penck, A. R.

Dresde (Alemania), 1939 | Dublin, Londres eta Berlin artean bizi da

1939 Urriaren 5ean jaioa, Dresden, Ralf Winkler izenez
1945 Haur zela II. Mundu Gerran Dresden izandako bonbardaketa bizi izan zuen
1956 Dresdeko eta Ekialdeko Berlineko arte-akademietan onartu ez zutenez, autodidakta gisa hasi zen sorkuntzaren munduan
1957 Baselitz ezagutu zuen
1965 Erakusketa batean parte hartu zuen, Puschkin-Hausen, Dresden
1968 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen, Hake galerian, Kolonian
1969 A. R. Penck goitizena hartu zuen, Albert R. Penck (1858–1945) geologoarengandik hartua
1971 “Lücke” taldea sortu zuen beste kide batzuekin batera
1972 Documenta 5-en parte hartu zuen, Kasselen
1974 Europäische Sonette poema-liburua argitaratu zuen
1975 Bere lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa handia egin zuten Bernako Kunsthalle-n, Suitzan. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhovenen
1976 Will-Grohmann saria jaso zuen, Berlingo Akademie der Künste-k emana. Ich bin ein Buch - kaufe mich jetzt argitaratu zuen
1977 Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1978 Erakusketa bat egin zuen Koloniako Museum Ludwig-en
1979 Erakusketa bat egin zuen Rotterdameko Museum Boijmans van Beuninen-en, A.R. Penck – Konzept- Konzeptraum izenburupean. Bere lehenengo diskoa kaleratu zuen: Gostritzer 92 eta Sanfte Theorie über Arsch, Asche und Vegetation liburua argitaratu zuen
1980 Lörsfeld/Kerpen-era joan zen bizitzera, Kolonia inguruan, Alemaniako Errepublika Demokratikoa atzean utziz. Bere marrazkien eta akuarelen erakusketa bat egin zuen Schloß Morsbroich-en, Städtisches Museum Leverkusen-en. Markus Lüpertz-en eta Per Kirkeby-ren lagun egin zen. Rembrandt saria jaso zuen, Basilean, Suitzan
1981 Erakusketa bana egin zuen Basileako Kunstmuseumen eta Bernako Kunsthalle-n
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen. Erakusketa bat egin zuen Bonngo Kunstmuseum-en. Krater und Wolke editatu zuen
1983 Londresa joan zen bizitzera, eta ondoren Irlandara. Bere lana ikusgai egon zen New Art at the Tate erakusketan, Tate GalIery-n, Londresen. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1984 Veneziako Bienalean parte hartu zuen. Erakusketa bat egin zuen Tate Gallery-n, Londresen
1985 Kunstpreises saria eman zion Aachen hiriak, eta bertan hirurogeita hamar eskultura eta koadro bat jarri zituen ikusgai Ludwig-Forum für Internationale Kunst-en. Erakusketa bat egin zuen Städtisches Museum Abteibergen, Möchengladbachen
1986 Erakusketa bat egin zuen Cabinet des Estampes del Musée d’Art et d’Histoire-n, Genevan
1987 Bere lan grafikoaren erakusketa inauguratu zen Museum Abteiberg-en, Mönchengladbachen, eta ondoren Ulmer Museum-en, Ulmen, eta Edinburgh College of Arten, Edinburgon, ikusi ahal izan zen. Erakusketa bat egin zuen Musée de la Ville de Strasbourg-en
1988 Atzera begirako erakusketa handia egin zioten Berlinen, Neue Nationalgalerie-n, Staatliche Museen zu Berlin-Preußischer Kulturbesitz-en, ondoren Kunsthaus Zürich-en ikusi ahal izan zena
1989 Irakasle gisa hasi zen lanean Düsseldorfeko Kunstakademie-n. A. R. Penck – Holzschnitte 1966–198 atzera begirako erakusketa inauguratu zen Museum für Kunst und Kulturgeschichte-n, Hansestadt Lübeck-en, eta Sankt-Annen-Museum-en, Hansestadt Lübeck-en
1990 Erakusketa inauguratu zuen Museum von Hedendaags Kunst-en, Genten, Museum für Gegenwartskunst, Öffentliche Kunstsammlung-en, Basilean, eta Museum Boijmans Van Beuningen-en, Rotterdamen
1992 Documenta 9-n parte hartu zuen, Kasselen. A. R. Penck – Analyse einer Situation atzera begirako erakusketa inauguratu zen Staatliche Kunstsammlungen-en, Dresden
1993 Delphi helitroph lana instalatu zuen Deutsche Banken egoitzan, Luxenburgon. Erakusketa bat egin zuen Brandenburgische Kunstsammlungen-en, Cottbusen
1994 Erakusketa bana egin zuen Museum Junge Kunst-en, Frankfurten, eta Centro Cultural Sao Lourenco-n, Algarven
1995 Erakusketa bat egin zuen Museum Ostdeutsche Kunst-en, Regensburgen
1996 Erakusketa bat egin zuen Mannheimeko Kunstverein-en, Alemanian
1997 Bere lanaren erakusketa ibiltaria inauguratu zen Setagaya Art Museum-en, Tokion, ondoren Hiroshima Museum of Art-en, Hiroshiman, eta Museum of Art-en, Kochin ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Erfurreko Kunsthalle-n, Alemanian
1998 Bakarkako erakusketak egin zituen Fundación Caja Madrid-en, Madrilen, eta Kunstverein Salzgitter-en
1999 Berlingo Georg-Kolbe Museum-ek A.R. Penck – der Künstler als Bildhauer erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Städtische Museen-en, Heilbronnen, Städtische Kunsthalle-n, Museen der Stadt-en, Recklinghausenen, eta Wäinö Aaltonen Museo-n, Turkun
2001 Erakusketa bat inauguratu zuen Kunstkabinett-en, Regensburgen
2002 Erakusketa bat egin zuen Ludwig-Forum für Internationale Kunst-en, Aachenen
2003 A.R. Penck 1968–2002 atzera begirako erakusketa inauguratu zen Museum voor Moderne Kunst-en, Oostenden, Belgikan. Erakusketa bat egin zuen Städtisches Kunstmuseum Spendhaus-en, Reutlingenen
2005 Erakusketa bat egin zuen Gerhard Richter-ekin batera Frissiras Museum-en, Atenasen. Bere lana ikusgai egon zen Genevako Art & Public galerian, Suitzan, eta Koloniako Michel Werner galerian, Alemanian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]