Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Jaume Plensa

Galder Reguera

Izenburua:
Jaume Plensa
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Plensa, Jaume

Bartzelona, 1955 | Bartzelonan bizi da

1955 Bartzelonan jaioa
1980 Bakarkako lehenengo erakusketa Fundació Joan Miró-ren Espai 10-ean egin zuen, Bartzelonan
1981 Tres noms nous erakusketa inauguratu zuen Galeria 13-n, Bartzelonan
1984 Berlinera joan zen bi urtez. Lehenengo erakusketak egin zituen atzerrian Toulouseko Galerie Axe Actuel-en eta Berlingo Galerie Folker Skulima-n
1985 Bere lana ikusgai egon zen Synonyme für Skulptur erakusketan, Neue Galerie am Landesmuseum Joanneumen, Grazen, Austrian
1986 Personatges lana Bartzelonako Francesc Layret plazan instalatu zuten. Erakusketa bat egin zuen Maeght galerian, Bartzelonan
1987 Bere lana ikusgai egon zen Naturalezas Españolas 1940–1987 erakusketan, Madrilgo Centro Reina Sofía-n
1988 Bakarkako erakusketa egin zuen Lyongo Musée d’Art Contemporain-en
1991 Salón de los 16-en parte hartu zuen, Velázquez Jauregian, Madrilen
1992 Espainiako Irrati Nazionalaren saria jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen Royal Scottish Academy-n, Edinburgon. Bere lana ikusgai egon zen Objets d’Artistes erakusketan, Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1993 Medaille des Chevaliers des Arts et des Lettres eman zion Frantziako Errepublikak
1994 Lehenengo Eskultura-Saria jaso zuen 39ème Salon de Montrouge-n
1995 Point d’interrogation lana instalatu zuen Saint Deniseko Faculté de Droit et Sciènces Économiques-en
1996 Alexander Calder Fundazioaren saria jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan. Urte hartatik eszenografia eta jantzien diseinu-lanak egin izan ditu operarako eta antzerkirako, Erromako Teatro de l’Opera, Teatre Nacional de Catalunya edo Salzburger Festspiele-rako, besteren artean, La Fura dels Baus-ekin lankidetzan egindako lanak nabarmenduz
1997 Premi Nacional d´Arts Plàstiques saria eman zion Generalitat de Catalunya-k. Erakusketak egin zituen Städtische Kunsthalle Mannheim-en, Mannheimen, Malmö Konsthall-en, Malmön, eta Galerie Nationale du Jeu de Paume-n, Parisen
1998 Erakusketa bat egin zuen Palazzo Forti-n, Veronan. Dallas?...Caracas? erakusketa inauguratu zuen The Mckiney Avenue Contemporary Art-en (MAC), Dallasen, ondoren Fundación Museo Jacobo Borges-en, Caracasen, ikusi ahal izan zena. Water erakusketa egin zuen Picardieko Fonds Régional d’Art Contemporain-en, Amiensen. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, eta Arte-Kritikarien Espainiako Elkartearen saria jaso zuen azoka horretan aurkeztutako lan onenagatik. Twins II instalatu zuen Kimpo Sculpture Parken, Seulen
1999 Gold Medal saria jaso zuen, Prague Quadrennial of Stage Design and Theatre Architecture-k emana. Komm mit, komm mit! erakusketa inauguratu zuen Salzburgoko Rupertinum Museum-en eta Wanderers Nachtlied erakusketa, Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig-en, Vienan
2000 Chaos-Saliva erakusketa egin zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen. Malagako Udal Museoak Jaume Plensa. 360º inauguratu zuen
2001 Casa dorada para pájaros instalatu zuen Félix Sáenz plazan, Malagan. Valentziako Bienalean parte hartu zuen
2002 Puente de luz instalatu zuen Jerusalemen. Erakusketak egin zituen The Baltic Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden, Centro per l’Arte Contemporanea Luigi Pecci-n, Florentzian, eta Fondation Européenne pour la Sculpture-n, Parc Tournay-Solvay-n, Bruselan
2003 2002. urteko eskultura-erakusketa onenari emandako Premio Villa de Madrid saria jaso zuen, Madrilen. Hot? Sex? erakusketa egin zuen Sevillako Unibertsitatean
2004 Silent Noise inauguratu zuen The Arts Club of Chicagon, ondoren New Orleanseko Contemporary Arts Center-en eta Massachussets University-n, Amhersten, ikusi ahal izan zena. Erakusketak egin zituen Palazzo delle Papesse-n, Sienan, Fundación César Manrique-n, Lanzaroten, eta Musée des Beaux Arts-en, Caenen. The Crown Fountain lana instalatu zuen Millenium Park-en, Chicagon
2005 Erakusketa bat egin zuen Centro de Arte Contemporáneo-n (CAC), Malagan. Is Art Something in Between? inauguratu zuen Kunsthalle Mannheim-en, eta Glückauf? Lehmbruck Museum-en, Duisburgon. Honoris Causa Doktorea izendatu zuen School of the Art Institute of Chicago-k

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]