Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Pablo Palazuelo

Galder Reguera

Izenburua:
Pablo Palazuelo
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Gouache | Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Palazuelo, Pablo

Madril, 1916 | Galapagarren bizi da, Madrilen

1916 Urriaren 6an jaio zen, Madrilen
1933 Ingalaterrara joan zen, eta Oxfordeko Royal Institute of British Architects-en eta Londresko School of Arts and Crafts-en ikasi zuen
1936 Espainiara itzuli zen
1948 Beka bat jaso zuen Frantziako gobernutik eta Parisen ezarri zen. Eduardo Chillida ezagutu zuen
1949 I. Maiatzeko Azokan parte hartu zuen, Parisen, eta bertan pintura abstraktu bat aurkeztu zuen lehen aldiz
1950 Villaines-sous-Boisen ezarri zen, Parisko iparraldean. II. Maiatzeko Azokan parte hartu zuen, Parisen
1952 Kandinsky saria jaso zuen. Oraingo pintoreak Parisen erakusketan parte hartu zuen, Zuricheko Kunsthaus-en
1954 Bere lana ikusgai egon zen Younger european painters erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, eta Tendences actuelles de l’école de Paris erakusketan, Bernako Kunsthalle-en
1955 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Maeght galerian, Parisen, eta galeria horrekin erakusketa ugari egin zituen hurrengo urteetan. Carnegie International-en parte hartu zuen, Pittsburghen
1958 V. Carnegie saria eman zioten, Pittsburghen
1964 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Espainian, Juana Mordó galerian, Madrilen. Mentoneko Bienalean parte hartu zuen
1969 Espainiara itzuli zen, eta Monroyn ezarri zen, Caceresen
1970 Erakusketa bat egin zuen Chaux de Fonds Museoan, Suitzan
1981 Erakusketa bat egin zuen Pol Buryen-ekin batera, Danimarkako Kunst Museum-en
1982 Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen. Caceresko Eskultura-Bienalean parte hartu zuen
1984 ARCOn parte hartu zuen, Madrilen
1986 FIACen parte hartu zuen, Parisen, eta ARCOn, Madrilen
1987 Bere lana ikusgai egon zen Espacios urbanos erakusketan, Fundación Miró-n, Bartzelonan
1988 FIACen parte hartu zuen, Parisen, eta ARCOn, Madrilen
1992 Pasajes erakusketan parte hartu zuen, Espainiako Pabilioian, Sevillako EXPO’92an
1993 Bilboko Arte Eder Museoak paper gaineko bere lanaren erakusketa bat egin zuen
1994 Madrilgo Erkidegoaren Plastika-Arteen Saria jaso zuen. La Visión bere erakusketa inauguratu zen, Palacio Daralhorra-n eta Palacio de los Condes de Gabia-n, Granadan. Bere lana ikusgai egon zen Artistas españoles años 80–90 erakusketan, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, eta Madrid, el arte de los setenta-n, Sala de Exposiciones de la Comunidad de Madrid-en, Madrilen
1995 Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuen
1996 Madrilgo Casa de la Moneda Fundazioak Tomás Francisco Prieto saria eman zion. Erakusketa bat egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian. Indret erakusketa inauguratu zuten Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA)
1997 Bere lana ikusgai egon zen Arte contemporáneo español erakusketan, Palacio de Bellas Artes-en, Mexiko DFn
1998 Escritos, conversaciones liburua argitaratu zuen
1999 Plastika-Arteen Saridun Nazionala izendatu zuten. Azken bost urteetako eskulturak, marrazkiak eta gouacheak ikusgai jarri zituen Museo Casa de la Moneda-n, Madrilen
2000 Force Fields: Phases of the Kinetic erakusketan parte hartu zuen, Museu d´Art Contemporani de Barcelona-n, eta ondoren Londresko Hayward Gallery-n ikusi ahal izan zen
2003 Plastika Arteen Velázquez saria jaso zuen. Azkenaldiko lanak ikusgai jarri zituen Joan Prats galerian, Bartzelonan. Bere lana ikusgai egon zen De Picasso a Barceló. Los artistas españoles erakusketan, Pierre Gianadda Fundazioan, Martignyn, Suitzan
2005 Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k Pablo Palazuelo 1995–2005 erakusketa inauguratu zuen, hamar urte lehenago eskaini zion atzera begirakoa osatuz
2006 Museu d’Art Contemporani de Barcelona (MACBA) bere lanaren atzera begirako erakusketa handia prestatzen ari da

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]