Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Sigmar Polke

Galder Reguera

Izenburua:
Sigmar Polke
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia | Horma-pintura | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Polke, Sigmar

Olesnica, Silesia beherea (oraingo Polonia), 1941 |Kolonian bizi da

1941 Otsailaren 13an jaioa, Olesnican, Silesia Beherean, oraingo Polonian, baina orduan Ekialdeko Alemania izandakoan
1953 Familia Alemaniako Errepublika Demokratikoa atzean utzi eta Düsseldorfera joan zen bizitzera
1961 Düsseldorfeko Staatliche Kunstakademie-n sartu zen, eta bertan amaitu zituen ikasketak 1967an
1963 Gerhard Richter-ekin eta Konrad Lueg-ekin batera (ondoren Konrad Fischer izena hartu zuenarekin) Errealismo Kapitalista taldea sortu zuen, eta haien lanak Kasiserstrasse Düsseldorf-eko erakusketa batean ikusgai jarri ziren
1966 Bakarkako lehenengo erakusketa René Block galerian, Berlinen
1970 Hamarkada horretan bere lanak argazkiaren eta pinturaren arteko harremanak aztertu zituen, pinturaren objektibotasuna erlatibizatuz
1974 Bidaia bat egin zuen Pakistanera eta Afganistanera, eta argazki-material ugaria bildu zuen ondoren egin zituen lanetan erabiliko zuena. Erakusketa bat egin zuen Achim Duchow-rekin batera Städtisches Kunstmuseum-en, Bonnen
1975 Pintura-Saria jaso zuen São Pauloko XIII. Bienalean
1976 Atzera begirako lehenengo erakusketa Kunsthalle Tübingen-en, ondoren Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en eta Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhovenen, ikusi ahal izan zena
1977 Irakasle gisa sartu zen Hamburg Hochschule für Bildende Künste-n, Hanburgon, eta 1991ra arte egon zen bertan. Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1978 Koloniara joan zen bizitzera
1980 Urte haietan lan abstraktuak egiten hasi zen produktu kimikoak erabiliz, produktuen artean zoriaren bitartez sortutako erreakzioak aztertzeko, honela artistak bere lanaren gainean duen erabateko kontrola zalantzan jartzeko. Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1981 Bere lana ikusgai egon zen A New Spirit in Painting erakusketan, Royal Academy of Arts-en, Londresen
1983 Erakusketa bat inauguratu zuen Museum Boijmans van Beuningen-en, Rotterdamen, ondoren Städtisches Kunstmuseum-en, Bonnen, ikusi ahal izan zena
1984 Erakusketa bat egin zuen Zuricheko Kunsthaus-en, ondoren Kunsthalle Köln-en ikusi ahal izan zena
1985 Parisko Nouvelle Biennale-n parte hartu zuen
1986 Veneziako 42. Bienalean parte hartu zuen, eta Urrezko Lehoia irabazi zuen pigmentu higroskopikoekin egindako mural batengatik, atmosferako hezetasuna xurgatzen duten pigmentuak izanik. Sidneyko Bienalean parte hartu zuen
1988 Nazioarteko Pintura-Saria jaso zuen Baden- Württembergen. Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en
1990 Argazki-lanak ikusgai jarri zituen Kunsthalle Baden- Badenen. Erakusketa bat inauguratu zuen San Franciscoko Museum of Modern Art-en, hurrengo urtean AEBko beste zenbait hiritan ikusi ahal izan zena, besteak beste, Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en, Washingtonen, Chicagoko Museum of Contemporary Arten, eta The Brooklyn Museum-en, New Yorken
1992 Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Museum-en, Amsterdamen
1994 Erakusketa bat egin zuen Carré d’Art, Musée d’Art Contemporain-en, Nîmesen, eta Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian
1995 Photoworks. When Pictures Vanish erakusketa egin zuen Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen, ondoren Santa Fen eta Washingtonen ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat inauguratu zuen Liverpooleko Tate Gallery-n. Carnegie International-en parte hartu zuen eta “Carnegie Award” jaso zuen, Pittsburghen
1997 Kunst -und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek, Bonnen, bere lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen, bere etapa guztiak adierazten zituzten 200etik gora lan ikusgai jarriz
1998 “Infinity Award” jaso zuen, New Yorkeko International Center of Photography-k emana
1999 New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) paper gaineko bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Hamburger Kunsthalle-n ikusi ahal izan zena
2000 Bere lan grafiko guztia ikusgai jarri zuten Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-en, Bonnen, horrela 1997an eskaini zitzaion atzera begirako erakusketa osatuz. Erakusketa bat egin zuen Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan
2001 Zalantzazko jatorrizko musika inauguratu zen Scottish National Gallery of Modern Art-en, Edinburgon
2002 Azkenaldiko pinturak eta marrazkiak ikusgai jarri zituen Dallas Museum of Art-en, Dallasen. “Praemium Imperiale” saria eman zion, pintura-sailean, Japan Art Association-ek, Japonian
2003 Londresko Tate Modern-ek Sigmar Polke: History of Everything erakusketa egin zuen
2005 Alice in Wonderland erakusketa egin zuen Ueno Royal Museum-en, Tokion 

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]