Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Miquel Barceló

Galder Reguera

Izenburua:
Miquel Barceló
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Akuarela
Artelan motak:
Eskultura | Ilustrazioa | Pintura
Aipatutako artistak:
Barceló, Miquel

Felanitx, Mallorca, 1957 | Mallorca, Paris eta Mali artean bizi da

1957 Urtarrilaren 8an jaioa, Felanitxen
1974 Palmako Arte Eder eta Lanbide-Eskolan sartu zen. Bakarkako lehenengo erakusketa Galería d’Art Picarol-en, Cala d’Orren, Mallorcan
1976 Taller Lunatic taldera elkartu zen. Cadaverina 15 erakusketa egin zuen Mallorcako Museoan
1977 Erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Mec Mec galerian
1981 Bere lana ikusgai egon zen São Pauloko XVI. Bienalean, Espainiako Pabilioian
1982 Bakarkako lehenengo erakusketa Espainiatik kanpo, Toulouseko Axe Art Actuel galerian. Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1984 Harremanetan hasi zen Zuricheko Bruno Bischofberger galeriarekin. Bere lana ikusgai egon zen An International Survey of Recent Painting and Sculpture erakusketan, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA)
1985 Erakusketa bat egin zuen Bostongo Institute of Contemporary Art-en
1986 Plastika Arteen Sari Nazionala jaso zuen Kultura-Ministeriotik
1988 Lehen aldiz joan zen Afrikara, eta Malin ezarri zen. Erakusketa bat egin zuen Montrealgo Musée d’Art Contemporain-en
1989 Bere lana ikusgai egon zen Primera Trienal de dibuix erakusketan, Bartzelonako Joan Miró Fundazioan. Bere lana ikusgai egon zen Karuizawako Museum of Modern Art-en, Japonian, Spain Art Today erakusketan
1991 Erakusketa bat egin zuen Nîmesko Musée d’Art Contemporain-en, Frantzian, eta Laussaneko Musée Cantonal des Beaux-Arts-en
1993 Erakusketa bat egin zuen Rotterdameko Kunsthal-en eta bere lana ikusgai egon zen Copier, créer. De Turner à Picasso erakusketan, Musée du Louvre-n
1994 Londresko Whitechapel Art Gallery-k Miquel Barceló: 1984–1994 atzera begirako erakusketa egin zuen, urte hartan bertan Centre del Carme, IVAMen ikusi ahal izan zena, Valentzian
1995 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1996 Erakusketa bana egin zuen Centre Georges Pompidou-n eta Galerie nationale du Jeu de Paume-n, Parisen
1997 Erakusketak egin zituen Ostendeneko Museum voor Moderne Kunst-en, Belgikan, eta Buenos Airesko Centro Cultural Recoleta-n
1998 Miquel Barceló, 1987–1997 erakusketaren inaugurazioa Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA)
1999 Paper gaineko lanen erakusketa inauguratu zuen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, ondoren Granadan, São Paulon, Montevideon eta Tel Aviven ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Palmako Museu d’Art Contemporani – Fundació Joan March-en eta Oviedoko Arte Eder Museoan
2000 Erakusketa bat egin zuen Parisko Musée d’Arts Décoratifs-en
2001 Erakusketa bat egin zuen Londresko Timothy Taylor galerian
2002 Mapamundi erakusketa egin zuen Foundation Maeght-en, Saint-Paul de Vencen. Bere lana ikusgai egon zen Santo Domingo de Silosko abadian, Burgosen. L’atelier di Miquel Barceló erakusketa inauguratu zen Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n, Erroman. Dante Alighieriren La Divina Comedia-rako, Círculo de Lectores-en ediziorako ilustrazioak egin zituen. Dagozkion liburukiak hurrengo bi urteetan aurkeztu zituzten.
2003 Príncipe de Asturias Arteen Saria jaso zuen. 1988 eta 2000 urte bitartean Afrikan egin zituen koaderno-sorta bat argitaratu zuen, Le Promeneur-Gallimard argitaletxearekin, Carnets d’Afrique izenburupean. Bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Pinacoteca do Estado-n, São Paulon
2004 Erakusketa bat egin zuen Pinacoteca do Estado-n, São Paulon, ondoren Hannoverreko Kestner-Museum-en eta 2005ean Monterreyko Museo de Arte Contemporáneo-n (MARCO) eta Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayo-n ikusi ahal izan zena. Bere lana ikusgai egon zen Parisko Musée du Louvre-k egindako bi erakusketatan
2005 Pintura-, akuarela- eta eskultura-erakusketa bat egin zuen Kursaal Jauregiaren Kubo aretoan, Donostian. Bere lana ikusgai egon zen Monterreyko Museo de Arte Contemporáneo-n eta Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayo-n

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]