Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Manolo Valdés

Galder Reguera

Izenburua:
Manolo Valdés
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Grabatua | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Valdés, Manolo

Valentzia, 1942 | New Yorken bizi da

1957 Martxoaren 8an jaioa, Valentzian
1957 Arte Eder ikasketak hasi zituen Valentziako San Carlos Eskolan. Bi urte geroago eskola utzi eta bere ibilbide profesionalari ekin zion
1964 España libre erakusketa ibiltarian parte hartu zuen Italian. Manolo Valdések eta Rafael Solbes-ek bakoitzak bere aldetik egin zituzten erakusketak beste artista espainol batzuekin batera. Urtearen amaieran, Joan Antonio Toledo, Rafael Solbes eta Manolo Valdések Equipo Crónica sortu zuten. Toledok handik gutxira utzi zuen taldea. Gainerako biek 1981era arte mantendu zuten Equipo Crónica, Rafael Solbes hil zen arte
1965 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen II Centro galerian, Turinen. Lissone saria jaso zuen, Milanen, Italian
1967 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Valentzian Val i 30 galerian. Bere lana Le Monde en Question erakusketan egon zen ikusgai, Musée d’Art Moderne-n, Parisen
1969 Bilboko Grises galerian, Guernica 69 sail osoa jarri zuen ikusgai
1970 II Bienale de l’Estampe-n parte hartu zuen, Musée d’Art Moderne-n, Parisen
1971 Salon de Mai-n parte hartu zuen, Parisen
1973 Parisko Bienalean parte hartu zuen
1974 Zenbait erakusketa egin zituen Frantziako zentro desberdinetan, besteak beste, Pauko Musée d’Art Modernen, Parisko Musée d’Art Moderne-n, ARCn, Saint-Etienneko Maison de la Culture-n edo Reimseko Maison de la Culture-n
1976 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1977 Zenbait erakusketa egin zituen Alemanian, besteak beste Frankfurter Kunstverein-en, Badischer Kunstvereinen, Karlsruhe-n, edo Kunstverein-en, Hannover-en. Bere lana Mitologies Quotidiennes II erakusketan egon zen ikusgai, Musée d’Art Moderne-n, Parisen
1978 Parisko FIACen eta Boloniako Azokan parte hartu zuen
1979 Lehenengo Grabatu-Saria jaso zuen Tokioko Grabatu-Bienalean
1980 Bere lana Vanguardia Española del Siglo XX erakusketan barne hartu zuten Monterreyko Arte Eder Museoan, Mexikon
1981 Equipo Crónica desegin zen Rafael Solbes hil ondoren. Valdések bukatu gabe utzi zuen Equipo Crónicaren lana eta bere irudiak formulatzen hasi zen
1982 Bakarkako erakusketak egin zituen Valentzian eta Bartzelonan
1983 Art contre/Against Apartheid taldeko erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Frantzian, Espainian, Italian, AEB-n eta Alemanian ikusi ahal izan zena
1984 Valentziako Alfons Roig Saria eta Arte Ederretako Sari Nazionala jaso zituen
1985 Espainiako Pintura-Domina Nazionala eman zioten
1986 Irakeko Bienaleko Domina jaso zuen Bagdadeko Plastika-Arteen Nazioarteko Azokan (Irak)
1989 Equipo Crónica, 1965–1981 atzera begirako erakusketa egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía-n
1991 Chicago International Art Exhibition, 1992 erakusketan parte hartu zuen
1993 Venezuelako Errepublikaren Condecoración de la Orden de Andrés Bello saria jaso zuen Ohorezko Banda kategorian. Art Miami-n parte hartu zuen
1996 Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) Valdésen lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Parisko FIACen parte hartu zuen
1998 Spanische Kunst am Ende des Jahr-hunderts taldeko erakusketan parte hartu zuen, Museum Würth-en, Alemanian. Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen
1999 Erakusketa bat egin zuen San Franciscoko museoan. Espainiako ordezkari aukeratu zuten, Esther Ferrer-ekin batera, Veneziako 48. Bienalean
2000 Menina izenburua duen eskultura instalatu zuten Alcobendasko Chopera pasealekuan, Madrilen. Erakusketa bat egin zuen BilbaoArte Fundazioan, Bilbon. Madrilgo ARCOn parte hartu zuen, eta bertan Arte-Kritikarien Espainiako Elkartearen saria jaso zuen
2001 Valentziako I. Arte Bienalean eta Parisko FIACen parte hartu zuen
2002 Guggenheim Bilbao Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen, azkeneko hamar urteetan egindako hirurogeita hamar artelan bilduz, Manolo Valdés. Pintura eta Eskultura erakusketan. Bere marrazkien lehenengo erakusketa egin zuten, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioan, Bilbon. Bere lan grafikoaren erakusketa ibiltaria ikusgai egon zen Jordaniako, Siriako, Turkiako, Libanoko eta Marokoko hainbat hiritan. Art Basel-en parte hartu zuen
2004 Koloniako Azokan parte hartu zuen. Premios Valencianos del siglo XXI saria jaso zuen, Valentzian
2005 Erakusketa bat egin zuen Beelden aan Zee Museoan, Hayan, Holandan. Meninas erakusketa inauguratu zuten Parisko Jardins du Palais Royal-en, ondoren Zurichen eta Oviedon ikusi ahal izan zena

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]