Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Richard Serra

Galder Reguera

Izenburua:
Richard Serra
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Bideoartea | Eskultura | Obra grafikoa
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | LeWitt, Sol | Rauschenberg, Robert | Serra, Richard

San Francisco, 1939 | New Yorken eta Cape Bretonen bizi da

1939 Azaroaren 2an jaioa, San Franciscon
1957 University of California-n sartu zen, Berkeleyn, eta bertan Ingeles Filologian graduatu zen 1961ean
1961 Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Yale Universityn, eta 1964an amaitu zituen. Urte haietan Philip Guston, Robert Rauschenberg, Ad Reinhardt eta Frank Stella ezagutu zituen
1963 Josef Albers-ekin lan egin zuen The Interaction of Color liburuan
1964 Bi urtez Europan zehar ibili zen. Lehenik Parisen, Yale University-k eman zion bidaia beka batekin, eta ondoren Florentzian, Fulbright bekarekin
1966 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galleria La Salita-n, Erroman. Eskulturan ez ohikoak ziren materialekin hasi zen lanean, kautxuarekin eta beirazuntzarekin. AEBra itzuli zen, eta New Yorken ezarri zen, non maiz egoten zen Carl Andre, Walter De Maria, Eva Hesse, Sol LeWitt, Robert Smithson, Robert Morris edo Bruce Nauman artistekin
1968 Splash saila hasi zuen. Hand Catching Lead 16 mmko filma egin zuen
1969 One-Ton Prop (House of Cards) pieza egin zuen, berunezko lau xafla, elkarren kontra eutsita mantentzen direlarik zutik. Bere lehenengo erakusketa izan zuen AEBn, Leo Castelli Warehouse galerian, New Yorken
1970 Bakarkako erakusketa Pasadena Art Museum-en. John Simon Guggenheim Memorial Foundation-en beka jaso zuen
1972 Documenta 5-en parte hartu zuen, Kasselen
1975 Skowhegan Medal eman zioten. Erakusketa bat egin zuen Portland Center for the Visual Arts-en
1977 Bere marrazkien erakusketa egin zioten Amsterdameko Stedelijk Museum-en. Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1978 Kunsthalle Tübingen-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Staatliche Kunsthalle-n, Baden-Badenen, ikusi ahal izan zena
1980 Erakusketa bana egin zuten Museum Boijmans van Beuningen-en, Rotterdamen, eta Hudson River Museumen, Yonkers-en, New Yorken
1981 Erakusketa bat egin zuen Mönchehaus-en, Museum für Moderne Kunst-en, Goslarren. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1982 Bidaia bat egin zuen Espainian zehar arkitektura mozarabiarra aztertzeko. Saint Louis Art Museum-ek marrazki-erakusketa egin zion, ondoren Carol Taylor Art-en, Dallasen, ikusi ahal izan zena. Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1983 Erakusketa bat izan zuen Musée Nationale d’Art Moderne, Centre Georges Pompidou-n, Parisen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1985 Eskulturak eta marrazkiak jarri zituen ikusgai Museum Haus Lange-n, Krefelden
1986 Eskultura-erakusketa egin zuen Museum of Modern Art-en (MoMA), New Yorken, eta marrazki-erakusketa Louisiana Museum-en, Humlebaeken
1987 Marrazkiak jarri zituen ikusgai Westfälisches Landesmuseum für Kunst und Kulturgeschichte-n, Munsterren. Documenta 8-n parte hartu zuen, Kasselen
1988 Berlineko Neuer Berliner Kunstverein-ek bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen, ondoren Wilhelm - Hack Museum-en, Ludwigshafenen, Ulmer Museum-en, Ulmen, eta azkenik Graphische Sammlung der ETHn, Zurichen, ikusi ahal izan zena. Hamar eskultura jarri zituen ikusgai Stedelijk Van Abbemuseumen, Eindhovenen
1990 Bonnefantenmuseum-ek, Maastrichten, bere marrazkien atzera begirako erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Bordeleko Musée d’Art Contemporain-en eta Kunsthaus Zürich-en
1991 Afangar Icelandic Series sailak jarri ziren ikusgai Museum of Modern Art-en (MoMA), New Yorken. Erakusketa bat egin zuen Malmö Konsthall-en, Malmon. Wilhelm Lehmbruck eskultura-saria jaso zuen, Duisburgon
1992 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Weight and Measure erakusketa inauguratu zen Tate Gallery-n, Londresen. Erakusketa bat egin zuen Kunstsammlung Nordrhein – Westfalen-en, Düsseldorfen, Céreteko Musee d’Art Moderne-n eta Saarlandmuseumen, Saarbrückenen
1993 New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek museoaren bilduma iraunkorreko bere lanen erakusketa egin zuen. Wall to Wall erakusketa egin zuten Naoshima Contemporary Art Museum-en, Kagawan, Japonian. American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten
1994 Richard Serra: Weight and Measure Drawings erakusketa inauguratu zen Drawing Center-en, New Yorken, ondoren St. Louis Art Museum-en, Baltimore Museum of Art-en, eta Gulbenkian Fundazioan, Lisboan, ikusi ahal izan zena. Paper gaineko lanak jarri zituen ikusgai National Museum of Art-en, Osakan. “Praemium Imperiale” saria eman zion, eskultura-kategorian, Japan Art Association-ek, Japonian. Arte Ederretako Honoris Causa Doktorea izendatu zuen California College of Arts and Crafts-ek, Oaklanden
1996 Marrazki-erakusketa egin zuen Musée National d’Histoire et d’Art-en, Luxenburgon
1997 Torqued Ellipses ikusgai jarri zituen Dia Center for the Arts-en, New Yorken. Guggenheim Bilbao Museoak Sugea obra enkargatu zion eta inaugurazioko erakusketan erakutsi zen.
1998 Erakusketa bat egin zuen Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen
1999 Alemaniako Museum Kurhaus Kleve-k bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Alemaniako, Austriako eta Suitzako zenbait museotan ikusi ahal izan zena, azkenik Genteko Stedelijk Museum voor Actuele Kunst-en (SMAK) amaitzeko. Richard Serra erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan artistaren Bihurritu eliptikoak biltzen dituena. New York Times-en aburuz “azken hamarkadan, edo agian atzeragotik ere, egin izan den erakusketarik ikusgarriena”
2001 Espiral sail bat ikusgai jarri zuen Veneziako Bienalean, non Urrezko Lehoia eman zioten bere ibilbide artistikoagatik. Urrezko Domina eman zion, eskultura-sailean, American Academy of Arts and Letters-ek
2002 Orden Pour le Mérite für Wissenschaften und Künste-ko kide izendatu zuten Alemanian
2004 Erakusketa bat egin zuen Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n, Napolesen
2005 Plastika-Arteen Cristóbal Gabarrón Nazioarteko Saria eman zioten. Iraunkorki instalatu zuen zortzi piezaz osatutako eskultura-multzoa, Denboraren materia, Guggenheim Bilbao Museoaren Arcelor 104. aretoan. Instalazio honi buruz zera esan da: “Azken 50 urteotako eskultura-erakusketa garrantzitsuena”. Five Plates Counter Clockwise Pentagon lana instalatu zuten Bilboko Arte Eder Museoaren sarreran, Eduardo Chillidaren Elkartoki IV lanaren ondoan

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]