Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Tony Cragg

Galder Reguera

Izenburua:
Tony Cragg
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Cragg, Tony

Liverpool (Ingalaterra), 1949 | Wuppertalen bizi da (Alemania)

1949 Apirilaren 9an jaioa, Liverpoolen, Ingalaterran
1966–68 Laborategiko Teknikari gisa lan egin zuen National Rubber Producers Research Association-en 1968ra arte
1969–70 Gloucestershire College of Art-en ikasi zuen
1970–73 Wimbledon School of Art-en ikasi zuen
1973–77 Londresko Royal College of Art-en jarraitu zituen ikasketak
1976 Metzeko École des Beaux-Arts-eko katedradun izendatu zuten
1977 Wuppertalen (Alemania) ezarri zen eta bertan bizi da orain ere
1978 Irakasle gisa sartu zen Düsseldorfeko Kunstakademie-n
1979 Bakarkako lehen erakusketak egin zituen Berlin eta Hanburgoko galerietan
1981 Erakusketa bat egin zuen Wuppertaleko Von der Heydt-Museum-en, Alemanian
1982 Erakusketa bat egin zuen Otterloko Rijksmuseum Kröller-Müller-en, Holandan
1983 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen. Erakusketa bat inauguratu zuen Bernako Kunsthalle-n, Suitzan
1984 Erakusketa bat egin zuen Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaeken, Danimarkan
1985 Erakusketa bat inauguratu zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en
1986 Veneziako Bienalean parte hartu zuen. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Brooklyn Museum of Art-en eta La Jolla Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen, Kalifornian
1988 Erakusketa bat egin zuen Britainia Handiko Pabilioian, Veneziako 43. Bienalean. Düsseldorfeko Kunstakademie-ko katedradun izendatu zuten, 2001era arte bete izan duen kargua. Turner saria eman zion Tate Gallery-k
1989 Erakusketa bat egin zuen Tate Gallery-n, Londresen. Eduard von der Heydt saria jaso zuen, Wuppertalen, Alemanian
1991 Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en, Eindhovenen, Holandan
1992 Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Estatuak. Marrazki erakusketa bat inauguratu zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian
1994 Londresko Royal Academy of Arts-ek akademikide izendatu zuen
1995 Erakusketa Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen
1996 Bere lan-sorta bat ikusgai jarri zuen Ends and means izenburupean Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1997 Erakusketak egin zituen Asian: Toyota Municipal Museum of Art-en, Toyota hirian, Japonian, eta Seuleko National Museum of Contemporary Art-en, Hego Korean. Ekialdeko Europan ere zenbait erakusketa egin zituen: Poloniako Galeria Nazionalean, Ujazdowskie gazteluan, Varsovian, eta Bunkier Sztuki-n, Kracovian; Mazedoniako Galeria Nazionalean, Skopjen, eta Eslovakiako Galeria Nazionalean, Bratislavan
1999 Erakusketa bat egin zuen Sara Hildenin Taidemuseon, Tamperen, Finlandian
2000 Erakusketa bat egin zuen Liverpooleko Tate Galleryn. Erakusketa bat inauguratu zuen Museum van Heedendaagse Kunst-en, Anberesen
2001 Shakespeare saria jaso zuen, Hanburgon. Katedradun gisa sartu zen Universität der Künste-n, Berlinen. Erakusketa bat egin zuen Malmö Konsthall-en, Suedian
2002 Commander of the British Empire izendatu zuten. Piepenbrock Eskultura Saria jaso zuen, Berlinen, Alemanian
2003 Erakusketa bat egin zuen Museo d`Arte Conteporanea-n, Erroman, eta Bibliothèque Nationale-n, Parisen. Hamazazpi eskultura jarri zituen ikusgai Malagako Centro de Arte Contemporáneo-n (CAC), Espainian
2005 Azkenaldiko lanen erakusketa egin zuen Mario Mauroner galerian, Vienan. Erakusketa bat egin zuen II. International Art Biennale-n, Pekinen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]