Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Anthony Caro

Galder Reguera

Izenburua:
Anthony Caro
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Caro, Anthony | Chillida Juantegui, Eduardo

New Malden, Surrey (Ingalaterra), 1924 | Londresen bizi da

1924 Martxoaren 8an jaioa, New Maldenen, Surreyn, Londresen
1942 Ingeniaritza-ikasketak egin zituen Cambridgeko Christ College-n
1946 Eskultore izatea erabaki zuen eta Londresko Regent Street Polytechnic-en matrikulatu zen
1947–1952 Londresko Royal Academy Schools-en ikasi zuen
1951 Henry Moore-ren laguntzaile gisa hasi zen lanean
1953 Irakasle gisa hasi zen lanean Londresko St. Martin’s School of Art-en
1956 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeria del Naiglio-n, Milanen
1957 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Londresen, Gimpel Fils Gallery-n
1958 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1959 Antwerpeko Bienalean parte hartu zuen, Belgikan, eta Carrarako Bienalean. Eskultura Saria jaso zuen Artista Gazteentzako Parisko I. Bienalean
1960 Twenty Four Hours egin zuen, bere lehenengo eskultura abstraktua, altzairuz egina
1961 Lehenengo eskultura polikromatua, Sculpture Seven, amaitu zuen
1963 Bakarkako erakusketa egin zuen Whitechapel Art Gallery-n, Londresen. Irakasle gonbidatu izendatu zuten Bennington College-n,Vermonten
1964 Erakusketa bat egin zuen Londresko Tate Gallery-n. Documenta 3-n parte hartu zuen, Kasselen, Alemanian
1965 British Sculpture in the Sixties erakusketan, Londresko Tate Gallery-n, Early in the Morning pieza ikusgai jarri zuen
1966 Erakusketa bat egin zuen Britainia Handiko Pabilioian, Veneziako Bienalean . David E. Bright Foundation saria jaso zuen
1967 Bakarkako erakusketa egin zuen Rijksmuseum Kröler-Müller-en, Otterlon. Bere lana ikusgai egon zen Guggenheim International Exhibition: Sculpture of Twenty Nations erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en
1968 Erakusketa bat egin zuen Metropolitan Museum of Art-en, New Yorken. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1969 Atzera begirako erakusketa, Hayward Gallery-n, Londresen. Nazioarteko Eskultura Saria irabazi zuen São Pauloko Bienalean
1970 Bere lana ikusgai egon zen Londresko Institute of Contemporary Arts-en (ICA), British Sculpture Out of the Sixties erakusketan
1975 New Yorkeko Museum of Modern Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Minneapolisko Walker Art Center-en, Houstongo Museum of Fine Arts-en eta Bostongo Museum of Fine Arts-en ikusgai egon zena
1976 New York Hiriko Giltza jaso zuen
1977 Erakusketa bat egin zuen Londresko National Gallery-n. Artista egoiliar gisa gonbidatu zuten Emma Lakeren tailerrean, University of Saskatchewan-en, Sakastoonen, Kanadan
1978 Writing pieces hasi zituen
1979 Ohorezko Kide izendatu zuen American Academy and Institute of Arts and Letters-ek eta Letretako Honoris Causa Doktorea, Torontoko York University-k
1983 Bere lana ikusgai egon zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, Aspects of British Art erakusketan
1984 Bakarkako erakusketa ibiltaria hirurogei urte bete zituela-eta, Arts Council-ek antolatua. Londresko Serpentine Gallery-n hasi zen eta ondoren Manchesterreko Whitworth Art Gallery-n, Ordrupgaardeko Leeds City Art Gallery-n, Kopenhagen, Dusseldorfeko Kunstmuseum-en eta Bartzelonako Fundación Joan Miró-n ikusi ahal izan zen
1986 Ohorezko Kide izendatu zuen Londresko Royal College of Art-ek
1987 Isabel II.a Erreginak “Sir” izendatu zuen eta Surreyko Unibertsitateak ohorezko titulua eman zion
1988 After Olympia pieza instalatu zuten New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en teilatuko lorategian
1989 Seulgo Walker Hill Art Centre-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen eta Yaleko Unibertsitateak ohorezko titulua eman zion
1990 Calaisko Musée de Beaux-Arts-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1991 Henry Moore Grand Prize jaso zuen, baita First Nobutaka Shikanai Prize ere, Tokioko Hakone aire zabaleko museoaren saria
1992 Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Erromako Trajano Merkatuan. Tower of Discovery pieza ikusgai jarri zuen Sevillako Expo 92an. Ohorezko Kide izendatu zuen Brerako Accademia delle Belle Arte, Milanen
1994 The Trojan War ikusgai jarri zuen Londresko Kenwood House-n eta Wakefieldeko Yorkshire Sculpture Park-en. Londresko Royal College of Arts-ek Honoris Causa Doktore izendatu zuen
1995 Tokioko Museum of Contemporary Art Caroren 114 lanen erakusketarekin inauguratu zen
1996 Erakusketa bat egin zuen Eduardo Chillida-rekin, Robert Jacobsen-ekin eta Bernhard Luginbühl-ekin batera Künzelsauko Museum Würth-en, Alemanian. Erakusketa bat egin zuen Parisko Jardin des Tuilleries-en Frantziak Chevalier des Arts et des Lettres izendatu zuen
1997 Erakusketa bat egin zuen Atenasko Galeria Nazionalean. Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Middlegehim Eskultura Parkean, Antwerpen, Belgikan. Lifetime Achivement Award saria jaso zuen International Sculpture Center-etik, Washington DCn
1998 Londresko National Gallery-k Anthony Caro: Sculpture from Painting erakusketa egin zuen
1999 Veneziako 48. Bienalean parte hartu zuen, Antichi Granai-n. Letretako Ohorezko Doktore izendatu zuen Londresko Westminster Unibertsitateak
2000 Isabel II.a Erreginak Merituaren Ordena eman zion. The last Judgement jarri zuen ikusgai Bilboko Arte Eder Museoaren zabalkuntzan
2001 Erakusketa bat egin zuen Yorkshire Sculpture Parken, Wakefielden
2004 Erakusketa bat egin zuen Tate Britain-en kanpoaldean, Londresen, eta Museum of Arts-en, Seulen. Honoris Causa Doktorea izendatu zuen Londresko University of Arts-ek. Plastika-Arteen Cristóbal Gabarrón Saria jaso zuen
2005 Bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuten Londresko Tate Britain-en. Erakusketa bat egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]