Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Anish Kapoor

Galder Reguera

Izenburua:
Anish Kapoor
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Kapoor, Anish

Bombay (India), 1954 | Londresen bizi da

1954 Bombayn jaioa, Indian
1970 Familia Londresa joan zen bizitzera
1973 Londresko Hornsey College of Art-en sartu zen, eta bertan jarraitu zuen lau urtez
1977 Londresko Chelsea School of Art-en osatu zuen bere prestakuntza
1979 Bidaia luzea egin zuen Indian zehar, bere lanean izugarrizko eragina izan zuena
1980 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Patrice Alexandre-n, Parisen
1982 Artista egoiliar gisa sartu zen Walker Art Gallery-n, Liverpoolen. Harremanetan hasi zen Londresko Lisson Gallery-rekin, eta erakusketa bat egin zuen han urte hartan bertan. Veneziako 40. Bienalean parte hartu zuen
1983 São Pauloko XVII. Bienalean parte hartu zuen, Transformations: New Sculpture from Britain erakusketan
1985 Bakarkako erakusketa egin zuen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Eindhoveneko Stedelijk Van Abbemuseum-en ikusi ahal izan zena, Holandan. Parisko Bienalean parte hartu zuen
1987 Paper gaineko lanen erakusketa egin zuen Sydneyko Ray Hughes Gallery-n, ondoren Museum of Modern Art of Brisbane-n ikusi ahal izan zena, Australian
1990 Britainia Handia ordezkatu zuen Veneziako 44. Bienalean. Duemila saria eman zioten bertan. Marrazki-erakusketa bat egin zuen Tate Gallery-n, Londresen
1991 Turner saria eman zion Tate Gallery-k, Londresen. Anish Kapoor and Abstract Art in Asia erakusketa inauguratu zen Fukuoka Art Museum-en, Fukuokan, Japonian. Bakarkako erakusketak egin zituen Grenobleko Centre National d’Art Contemporain-en, Frantzian, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia-n, Madrilen, Kunstverein Hannover-en, Alemanian, eta Sixth Japan Ushimado International Art Festival, Ushimadon, Japonian
1992 Erakusketa bat inauguratu zuen Museum of Contemporary Art San Diego-n, La Jollan, urte hartan eta hurrengoan Iowako Des Moines Art Center-en, Ottawako National Gallery of Canada-n, eta Torontoko The Power Plant Contemporary Art Gallery-n ikusi ahal izan zena. Documenta 9-n parte hartu zuen, Kasselen. David Connor-ekin elkarlanean, Building for a Void eraikuntza egin zuen Sevillako Expo 92rako
1993 Erakusketa bat egin zuen Tel Aviv Museum of Arten, Israelen. Londresko Queen Elizabeth Hall-en estreinatu zen River Run baleterako eszenografiaren diseinuan parte hartu zuen. Brian Elias konpositorearekin elkarlanean Echo sortu zuen, musika mekanismoak dituzten bost eskulturez osatutako multzoa
1994 Erakusketa bat egin zuen Moderna Galerija Ljubljana-n, Eslovenian
1995 Bere lana ikusgai egon zen Fémininmasculin. Le sexe de l’art erakusketan, Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1996 Erakusketa bat egin zuen Aboa Vetus & Ars Nova Museum-en, Turkun, Finlandian
1997 Honoris Causa Doktorea izendatu zuten London Institute-k eta Leeds University-k
1998 Santiago Compostelako Centro Galego de Arte Contemporanea-n At the Edge of the World instalazioa jarri zuen ikusgai, kupula gorri bat, zortzi metroko diametroa duena eta museoaren aretoetako batean esekia. Her Blood pieza aurkeztu zuen La Chapelle de la Salpêtrière-n, Parisen
1999 Honoris Causa Doktorea izendatu zuen University of Wolverhampton-ek Erakusketa bat egin zuen Baltic Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden, Ingalaterran, eta Taratantara pieza instalatu zuen bertan
2000 The Edge of the World pieza iraunkorki instalatu zuen Axel Vervoordt Kanaal-en, Wijnegemen, Belgikan
2001 Ohorezko Kide izendatu zuen Royal Institute of British Architecture-k. Valentziako eta Shangaiko Bienaleetan parte hartu zuen
2002 Marsyas pieza, ia 140 metro luze eta 35 altu dena, Tate Modern-eko Turbina-Aretoan jarri zuen ikusgai, Londresen. Sky Mirror pieza instalatu zuen Nottingham Playhouse-n
2003 My Red Homeland erakusketa inauguratu zen Kunsthaus Bregenz-en, Austrian. Erakusketa bat egin zuen Museo Archeologico Nazionale-n, Napolesen, Italian. Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) III. Julio González Saria jaso zuen, Eduardo Chillida-rekin ex-aequo
2004 British Memorial Garden Trust lehiaketa irabazi zuen, New Yorkeko Hanover Square-rako monumentu bat eraikitzeko deitutakoa. Melancholia erakusketa inauguratu zen, Musée d’Art Contemporain Grand Hornu-n, Belgikan. Cloud Gate pieza instalatu zuen Millennium Park-en, Chicagon, eta Origin of the World pieza 21st Century Museum of Contemporary Art-en, Kanazawa Museum-en, Japonian
2005 Erakusketa bat egin zuen Scai The Bathhouse galerian, Tokion, Japonian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]