Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Miquel Navarro

Galder Reguera

Izenburua:
Miquel Navarro
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Akuarela | Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa | Pintura
Aipatutako artistak:
Navarro, Miquel

Mislata, Valentzia, 1945 | Mislatan bizi da

1945 Irailaren 29an jaioa, Mislatan, Valentzian
1964–68 Pintore gisa hasi zen, batez ere paper gaineko lanak eginez
1968 Nuestro yo taldeko erakusketan parte hartu zuen, Valentziako Círculo Universitario-n. Arte Ederretako ikasketak bertan behera utzi zituen, San Carlos Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan, Valentzian
1972 Eskultura lantzen hasi zen batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Tessili galerian, Oviedon
1973 La ciutat 1973–1974 egin zuen, bere hirietatik lehena. Erakusketa bat egin zuen Val i 30 galerian, Valentzian
1974 Lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Valentziako Arkitektoen Elkargoan, La ciutat izenburupean. Pintura baztertu zuen eskulturan soilik jarduteko
1975 La ciutat-en instalazio bat jarri zuen ikusgai, Buades galerian, Madrilen
1977 Erakusketa bat egin zuen Juana de Aizpuru galerian, Sevillan
1978 Pirámide 1978–1979 egin zuen. Katalanische Funts des 20 Jahrhunderts taldeko erakusketan parte hartu zuen, Berlingo Staatliche Kunsthalle-n
1980 Bere lana ikusgai egon zen Images from Spain erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, eta ondoren AEBko beste hiri batzuetan ikusi ahal izan zen
1981 Medellingo IV. Coltejer Bienalean parte hartu zuen
1982 Zenbait eskultura-instalazio aurkeztu zituen marrazkiekin eta akuarelekin batera Madrilgo Galería Fernando Vijante-n, Esculturas, acuarelas, dibujos 1972–1982 izenburupean. Parisko XII. Bienalean parte hartu zuen, Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en
1984 La ciutat 1984–1985 egin zuen. Font Pública egin zuen, 23 metroko iturria, Jucar ibaitik Valentziara isuritako uren oroimenez
1986 Plastika-Arteen Sari Nazionala jaso zuen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen Espainiako Pabilioian, Ferran García Sevilla-rekin, José María Sicilia-rekin eta Cristina Iglesias-ekin batera. Iturri publiko bat egin zuen Turisen, Valentzian
1987 Alfons Roig saria eman zio Valentziako Diputazioak
1988 Erakusketa antologiko txiki bat egin zuen Sala Parpalló-n, Valentzian, Madrilgo Gamarra y Garrigues galerian eta Bartzelonako Joan Prats galerian
1989 Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía-n. Urriaren 27an, 17 metro altu den Minerva Paranoica eskultura ipini zuten Madrilgo Kristalezko Jauregian, erakusketa aldiari hasiera emanez
1990 CEOE Arteen Saria jaso zuen. Torre de Sonido eskultura instalatu zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean
1992 Art Baselen parte hartu zuen. Fraternitat eskultura instalatu zuen Bartzelonan
1994 Erakusketa bat izan zuen Centro Georges Pompidou-n, Parisen. Boca de Luna iturri publikoa instalatu zuen Bruselan
1995 Arte-Kritikarien Elkartearen Sari Nazionala jaso zuen ARCO 95ean
1998 Chicago Cultural Center-en Miquel’s World erakusketa egin zuten, ondoren Museo de Monterrey-n, Mexikon, eta Museo de Arte Moderno-n, Mexiko DFn, ikusi ahal izan zena
1999 Bilbon Casco Industrial pieza eta Gijonen Andarín instalatu zituen
2000 Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin. “XXXIV Prix International d´Art Contemporain” saria jaso zuen Montecarlon. Bere lana ikusgai egon zen Den Haag Sculptur 2000-n, Hayan. Vigía pieza instalatu zuten Kanaria Handiko Las Palmasen
2001 Bakarkako erakusketa egin zuen Faust Kunsthalle-en, Hannoverren
2002 Bere lana New Yorkeko Marlborough galerian aurkeztu zen. Arte en España 1977–2000 erakusketan parte hartu zuen, Moskun. La mirada eskultura jarri zuten Artium Museoaren plazan, Gasteizen. Valentziako Generalitat-ek Kultur Merezimenduaren Saria eman zion
2003 Una urbe en tus manos ikusgai jarri zuen Ammanen (Jordania), Beiruten (Libano) eta Taipein, Instituto Cervantes-en lankidetzarekin. La ciudad que nunca existió erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània-n eta Bilboko Arte Eder Museoan. El Parotet eskultura instalatu zuten Valentzian eta Palas Fundición instalatu zuten Ceutin, Murtzian
2004 Guggenheim Museoak Harresi-hiria eskultura eskuratu zuen eta 103. aretoan aurkeztu zuen
2005 Burgosko Katedralak erretaula bat egiteko eskaria egin zion. Institut Valencià d’Art Modern-ek bere hirurehun lan baino gehiago jarri zituen ikusgai, 1964–2005 aldikoak

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]