Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Eduardo Chillida Belzunce

Galder Reguera

Izenburua:
Eduardo Chillida Belzunce
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Horma-pintura | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Chillida Belzunce, Eduardo | López García, Antonio

Donostia,1964 | Donostian bizi da

1964 Martxoaren 15ean jaioa, Eduardo Chillida eskultorearen eta Pilar Belzunceren seme
1981 Eskultura lantzen hasi zen, harria eta alabastroa, eta terrakota eta brotzea ere landu zituen
1982 Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en ikasi zuen, Antonio López pintorearekin
1985 Istripu larria izan zuen, eta ondorioz hilabete eta erdi egon zen koman. Une hartatik aurrera ezkerreko eskuarekin pintatzen hasi zen eta eskultura baztertu zuen
1986 Debako Arte-Eskolan sartu zen
1987 Madrilgo Arte- eta Lanbide-Eskolan ikasi zuen. Denboraldi luzea igaro zuen New Yorken
1988 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galería 16-n, Donostian
1989 Erakusketa bat egin zuen Kaj Forsblom galerian, Turkun, Finlandian, eta Fernando Silió galerian, Santanderren
1990 ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, Donostiako Galería 16-ekin erakusketa bat egin zuen Koldobika Jauregui eskultorearekin batera Sanz-Enea Kultur Etxean, Zarautzen
1992 Erakusketa bat egin zuen Nieves Fernández galerian, Madrilen
1993 Estampa grabatu-azokan parte hartu zuen, Madrilen
1994 Erakusketa bat egin zuen Antonia Puyó galerian, Zaragozan, eta Nieves Fernández galerian, Madrilen. Estampa grabatu-azokan parte hartu zuen, Madrilen. Santanderreko III. Arte-Azokan parte hartu zuen
1995 ARCOn parte hartu zuen Londresko Gimpel Fils eta Madrilgo Nieves Fernández galeriekin. I. Grabatu Trienalean parte hartu zuen, Revillagigedo jauregian, Gijonen.
1996 Erakusketa bat egin zuen Galería Colón XVI-n, Bilbon. ARCOn parte hartu zuen Londresko Gimpel Fils eta Madrilgo Nieves Fernández galeriekin. Estampa grabatu-azokan parte hartu zuen, Madrilen
1997 Erakusketa bat egin zuen Nieves Fernández galerian, Madrilen. Árboles por la paz erakusketan parte hartu zuen, Fernando Múgicaren omenez, Bartzelonan
1998 Erakusketa berriak izan zituen Bilboko eta Santanderreko bere ohiko galeriekin. II. Grabatu Trienalean parte hartu zuen, Revillagigedo jauregian, Gijonen. Federico García Lorcaren omenezko erakusketan parte hartu zuen, Fábrica Nacional de la Moneda y Timbre-n, Madrilen
1999 Erakusketa bat egin zuen Jordi Barnadas galerian, Bartzelonan. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen
2000 Erakusketa bat egin zuen Colón XVI galerian, Bilbon
2001 Bakarkako erakusketa Nieves Fernández galerian, Madrilen. Art Chicago-n parte hartu zuen. Eduardo Chillidarekin batera Relevos erakusketan parte hartu zuen, Torre Caja Madrid-en, Madrilen
2003 Con las dos manos erakusketa inauguratu zuen Adrako Museoan, Almerian, ondoren Motrilen, Ubedan eta Baezan ikusi ahal izan zena Caja de Granada-ren lankidetzarekin
2004 Erakusketa bat egin zuen Jordi Barnadas galerian, Bartzelonan, eta Nieves Fernández galerian, Madrilen. Chigagoko, Milango eta Koloniako azoketan parte hartu zuen. Beste aldean terrakotazko murala instalatu zuen Ignacio Zuloaga plazan, Donostian
2005 San Telmo Museoan, Etxean, eta Ekain galerian, Etxetik erakusketak inauguratu zituen Donostian. Koloniako eta Chicagoko azoketan parte hartu zuen Nieves Fernández galeriarekin

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]