Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Jannis Kounellis

Galder Reguera

Izenburua:
Jannis Kounellis
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Povera
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa | Pintura
Aipatutako artistak:
Kounellis, Jannis

Pireo (Grezia), 1936 | Erroman bizi da

1936 Pireon jaioa, Grezian
1956 Erromara joan zen bizitzera eta Accademia di Belle Arti-n sartu zen
1960 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, L’alfabeto di Kounellis izenburupean, Erromako Galleria la Tartaruga-n
1961 Lissone saria jaso zuen
1963 Kalean aurkitutako elementuak erabiltzen hasi zen bere pinturetan. San Marinoko Bienalean parte hartu zuen
1967 Bere lana ikusgai egon zen Arte povera e IM spazio erakusketan, Galleria La Bertesca-n, Genovan, Germano Celant izanik komisarioa, “arte povera” terminoa barneratu zuena. Lankidetzan hasi zen Mario Merz-ekin, Michelangelo Pistoletto-rekin eta Guiseppe Penone-rekin. Parisko Bienalean parte hartu zuen
1969 Bere erakusketa famatua egin zuen, Erromako Galleria l’Attico-n bizirik zeuden hamabi zaldi sartu zituenekoa. Parisko Bienalean parte hartu zuen
1970 Bere lana ikusgai egon zen Tokioko Bienalean
1972 Bakarkako lehenengo erakusketa New Yorken, Sonnabend Gallery-n. Documenta 5-en parte hartu zuen, Kasselen
1974 Veneziako 36. Bienalean parte hartu zuen
1976 Veneziako 37. Bienalean parte hartu zuen
1977 Bere lehenengo erakusketa Atenasen, Jean & Karen Bernier Gallery-n. Erakusketa bat egin zuen Bernako Kunstmuseum-en, Suitzan, eta Rotterdameko Museum Boymans van Beuningen-en. Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1978 Primo Pascali saria jaso zuen. Veneziako 38. Bienalean parte hartu zuen
1979 Erakusketa bat egin zuen Folkwang Museum-en, Essenen, Alemanian
1980 Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Veneziako 39. Bienalean parte hartu zuen
1981 Bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuten Stedelijk Van Abbemuseum-en, Eindhovenen, hurrengo urtean Fundación Caja de Pensiones-en, Madrilen, Whitechapel Art Gallery-n, Londresen, eta Staatlische Kunsthalle-n, Baden-Badenen, ikusi ahal izan zena
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1984 Erakusketa bat egin zuen Museum Haus Esters-en, Krefelden, Alemanian. Veneziako 41. Bienalean parte hartu zuen
1985 Bordeleko Musée d’Art Contemporain-ek bere lanaren garrantzizko erakusketa egin zuen
1986 Chicagoko Museum of Contemporary Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Montrealeko Musée d’Art Contemporain-en ikusi ahal izan zena
1987 Erakusketa bat egin zuen Institute of Contemporary Art-en, Nagoyan, Japonian
1988 Veneziako 43 Bienalean parte hartu zuen
1989 Erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Espai Poblenou-n
1990 Via del mare erakusketa inauguratu zuen Stedeljik Museum-en, Amsterdamen. La stanza verde erakusketa ikusgai egon zen Hayako Haags Geementemuseum-en, Holandan, Bristoleko Arnolfino Gallery-n, Londresko Institute of Contemporary Arts-en eta Bartzelonako Fundació Tapies-en
1991 Erakusketa bat egin zuen The Henry Moore Sculpture Trust Studio-n, Dean Clough-en, Halifaxen
1993 Irakasle gisa sartu zen Düsseldorfeko Kunstakademie-n. Veneziako 45. Bienalean parte hartu zuen
1994 Azken hogeita hamar urteetan egindako lan-sorta instalatu zuen bere jaioterri Pireoko (Grezia) portuan atrakatu zuen Ionion izeneko itsasontzian
1995 Istanbuleko Bienalean parte hartu zuen
1997 Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n. Kounellis. Die Front, das Denken, der Sturm erakusketa inauguratu zen Koloniako Museum Ludwig in der Halle-n
1999 Il Sarcofago degli Sposi erakusketa inauguratu zen Osterreichisches Museum für Angewandte Kust-en, Vienan
2000 Erakusketa bana egin zuen Kunstmuseum Winterthur-en eta Museo Nacional de Bellas Artes-en, Buenos Airesen
2001 Bere lanaren erakusketa inauguratu zen Montevideoko Museo Nacional de Artes Visuales-en, Uruguain
2002 Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Museeum voor Actuele Kunst Gent-en (SMAK), Genten, Belgikan eta Erromako Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n
2004 Azkenaldiko lana ikusgai jarri zuen Museum of Modern Art Oxford-en, Ingalaterran. Erakusketa bat egin zuen Joko Olinpikoetan, Atenasko Arte Garaikideko Museo Nazionalean (EMST)
2005 Jannis Kounellis – Works 1958–2005 atzera begirako erakusketa inauguratu zen Scottish National Gallery of Modern Art-en, Edinburgon. Opus One erakusketa inauguratu zen Vienako Albertina Museoan 

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]