Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

David Hockney

Galder Reguera

Izenburua:
David Hockney
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Teknikak:
Collage | Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia | Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Hockney, David

Bradford (Ingalaterra), 1937 | Los Angelesen bizi da

1937 Uztailaren 9an jaioa, Bradforden, Ingalaterran
1953 Bradford School of Art-en ikasi zuen, eta bertan graduatu zen 1957an
1959 Londresko Royal College of Art-en sartu zen, eta 1962an graduatu zen eta ezagutu zuen bertan R.B. Kitaj eta “Pop Britainiarra” izeneko taldearen gainerako artistak
1961 Bi hilabeteko egonaldia egin zuen New Yorken, eta koadro bat saldu zion Museum of Modern Art-i (MoMA).
1962 Eskolak ematen hasi zen Londresko Maidstone School of Art-en
1963 Bakarkako lehen erakusketa Londresko Kasmin Gallery-n, aurreko urtean kontratu bat sinatu zuenarekin. New Yorkera joan zen eta Andy Warhol ezagutu zuen
1964 Bere lehen egonaldia egin zuen Los Angelesen, eta bertan margotu zituen igerileku sail ezagunak. Bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken, Alan Gallery-n
1965 Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en
1966 Alfred Jarryren Ubu Errege antzezlanaren eszenografia eta jantziak diseinatu zituen Londresko Royal Court Theatre-rentzat
1967 Eskolak eman zituen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn. Lehenengo Saria irabazi zuen John Moores Exhibition-en, Liverpoolen
1968 Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). Documenta 4-n parte hartu zuen, Kasselen. Veneziako 34. Bienalean parte hartu zuen
1969 Eskolak eman zituen irakasle gonbidatu gisa Hochschule für bildende Künste-n, Hanburgon
1970 Londresko Whitechapel Gallery-k bere lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa egin zuen, ondoren Hannoverren, Rotterdamen eta Belgradon ikusi ahal izan zena
1973 Parisa joan zen bizitzera bi urtez
1974 Parisko Musée des Arts Décoratifs-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1976 Bere autobiografia, David Hockney by David Hockney, argitaratu zen. Grabatu-sorta bat egin zuen Wallace Stevensen The Man with the Blue Guitar ilustratzeko
1977 Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1978 Los Angelesen ezarri zen. Bere marrazkien erakusketa zabal batek, Travels with Pen, Pencil and Ink, hiru urteko ibilaldia egin zuen AEB, Kanadatik eta Ingalaterratik
1979 Eskolak eman zituen San Francisco Art Institute-n
1980 Zenbait eszenografia diseinatu zituen New Yorkeko Metropolitan Opera-rentzat, Ravel-en, Poulenc-en eta Erik Satier-en obretarako. Erakusketa bat egin zuen Tate Galleryn, Londresen
1981 Bere lau lan ikusgai egon ziren A New Spirit in Painting erakusketan, Londresko Royal Academy of Artsen. Hockneyren lehenengo monografia argitaratu zen, Marco Livinsgston-ek egina
1982 Bere argazki-collage famatuak egiten hasi zen. Erakusketa bat egin zuen Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1983 Walker Art Center-en, Minneapolisen, Hockney Paints the Stage erakusketa inauguratu zen
1988 Los Angeles County Museum of Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuen, ondoren New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en eta Londresko Tate Gallery-n ikusi ahal izan zena
1989 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen. “Praemium Imperiale” saria jaso zuen pintura-sailean, Japan Art Association-ek emana, Japonia
1991 Londresko Royal Academy-ko kide izendatu zuten
1993 Bere autobiografiaren bigarren liburukia argitaratu zuen That’s the way I see it izenburupean
1995 Bere lanaren atzera begirako erakusketa zabala egin zuten Hamburger Kunsthalle-n, Hanburgen, hurrengo urtean Londresko Royal Academy of Arts-en eta Los Angeles County Museum of Art-en ikusi ahal izan zena. Erakusketa bana egin zuen Boijmans van Beuningen Museum-en, Rotterdamen, eta Museum of Contemporary Art-en, Tokion. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1997 Koloniako Museum Ludwig-ek bere argazki-lanen atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Turingo Galleria d’Arte Moderna e Contemporanea-n, Italian, ikusi ahal izan zena. Companion of Honour izendatu zuten
1998 Erakusketa bat egin zuen National Museum-en, Washington DCn
1999 Centre Georges Pompidou-k David Hockney. Espace Paysage inauguratu zuen. Aldi berean, eta Parisen ere, ikusgai egon ziren bere lanak Musée Picasso-n eta argazkiak Maison Européenne de la Photographie-n
2000 Bere lanak ikusgai egon ziren Encounters: New Art from Old taldeko erakusketan, Londresko National Gallery-n
2001 Los Angelesko Museum of Contemporary Art-ek bere argazkien atzera begirako erakusketa egin zuen
2003 Lorenzo de Medici saria jaso zuen Florentzian, Italian, bere ibilbide artistikoaren errekonozimendu gisa. Londresko National Portrait Gallery-k Five Double Portraits erakusketa inauguratu zuen
2004 Rosa d’Oro saria jaso zuen, Italiako Novecento argitaletxeak emana
2005 National Portrait Gallery, hurrengo urtean bere 150. urteurrena ospatzeko, Hockneyk egindako erretratuen erakusketa bat prestatzen hasi zen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]