katalogoa
Anselm Kiefer
Galder Reguera
- Izenburua:
- Anselm Kiefer
- Egilea:
- Galder Reguera
- Argitalpena:
- Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
- Neurriak:
- 31 x 24 cm.
- Orrialdeak:
- 480
- ISBN:
- 978-84-95216-49-6
- Erakusketa:
- Chillidaren omenez
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kiefer, Anselm
Donaueschingen (Alemania), 1945 | Barjacen bizi da (Frantzia)
1945 Martxoaren 8an jaioa, Donaueschingenen, Alemanian
1966 Urte betez Zuzenbidea ikasten aritu ondoren, artea ikasten hasi zen Peter Dreher-en zuzendaritzapean, Albert- Ludwigs-Universität-en, Friburgon
1969 Staatliche Akademie der Bildenden Künste-n jarraitu zituen ikasketak, Karlsruhen. Besetzungen (okupazioak) argazki-saila egin zuen, Europako leku desberdinetan bere burua nazien agurra eginez erakutsiz, alemanen okupazioa pertsonalizatzeko. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galerie am Kaiserplatz-en, Karlsruhen
1970 Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen, eta bertan Joseph Beuys ezagutu zuen eta bi urte gehiago egon zen
1973 Zurezko barne espazioen gaineko lan-sail famatua egin zuen, “ganbarako koadroak” deitu ohi zaienak eta bere estudioko teilatupea motibotzat dutenak, Höpfingenen, Odenwalden. Erakusketa bat egin zuen Galerie Michael Werner-en, Kolonian
1977 Bakarkako erakusketa egin zuen Bonneko Kunstverein-en. Documenta 6-n parte hartu zuen
1978 Erakusketa bat egin zuen Bernako Kunsthalle-n, Suitza
1979 Bakarkako erakusketa egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en, Eindhovenen
1980 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Alemaniako Errepublika Federalaren Pabilioian, Verbrennen, verholzen, versenken, versanden erakusketarekin
1981 Erakusketa bat egin zuen Museum Folkwang-en, Essenen, ondoren Whitechapel Art Gallery-n, Londresen, ikusi ahal izan zena
1982 Domunenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1984 Erakusketa bat egin zuen Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en, ondoren Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en eta Israel Museum-en, Jerusalemen, ikusi ahal izan zena
1986 Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en
1987 Bere lana ikusgai jarri zuten Art Institute of Chicagon, urte hartan eta ondorengoan Philadelphia Museum of Art-en, Museum of Contemporary Art-en, Los Angelesen, eta Museum of Modern Art-en (MoMA), New Yorken, ikusi ahal izan zen erakusketan. Documenta 8-n parte hartu zuen, Kasselen
1989 Zweistromland amaitu zuen, 32 tonako pieza, non berunezko 200 liburu zortzi metro luze diren apaletan ordenatuak agertzen diren, 1986an hasitako lana izanik
1990 Wolf Foundation Prize of Painting saria jaso zuen, Jerusalemen
1991 Erakusketa bat egin zuen Neue Nationalgalerie-n, Berlinen
1992 Barjacera joan zen bizitzera, Frantziara
1993 Erakusketa bat egin zuen Marian Goodman Gallery-n, New Yorken. Ikusgai jarritako lanen artean 20 Jahre Einsamkeit (Bakardadeko 20 urte) zegoen, 1971 eta 1991 urte bitartean egindako lan pilo handi bat. Erakusketa bat egin zuen Sewon Museum of Art-en, Tokion, ondoren Kyoto National Museum of Art-en eta Hiroshima Museum of Contemporary Art-en ikusi ahal izan zena
1995 Kosmosari buruzko pintura monumentalen saila egiten hasi zen. Erakusketa bat egin zuen Kukje Gallery-n, Seulen
1996 Erakusketa bat egin zuen Centro Cultural Arte Contemporáneo-n, Mexiko DFn
1997 Pintura-sail bat egiten hasi zen, arkitektura arkaiko hutsak aurkeztuz. Erakusketa bat egin zuen Museo Correren, Venezian, Veneziako 47. Bienalaren barruan
1998 Erakusketa bana egin zuen Museo di Capodimonten, Napolesen, eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen
1999 New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-ek (MoMA) paper gaineko bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. “Praemium Imperiale” saria eman zion, pintura sailean, Japan Art Association-ek, Japonian
2000 Erakusketa bat egin zuen National Gallery-n, Londresen
2001 Basileako Fondation Beyeler-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Londresko Royal Academy of Arts-en, orain Ohorezko Kide den elkartean, eta Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaeken, Danimarkan
2002 Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Errepublikak
2004 Erakusketa bat egin zuen Napolesko Museo Archeologico Nazionale-n
2005 Heaven and Earth erakusketa inauguratu zen Modern Art Museum of Fort Worth-en, hurrengo hilabeteetan Montrealeko Musée d’Art Contemporain-en, Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en, Washingtonen, eta San Francisco Museum of Modern Arten ikusi ahal izan zena
[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]