Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Robert Rauschenberg

Galder Reguera

Izenburua:
Robert Rauschenberg
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura | Happening-a | Pintura | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

Port Arthur, Texas (AEB), 1925 | New Yorken eta Floridan bizi da

1925 Urriaren 22an jaioa, Milton Ernest Rauschenberg izenez, Port Arthurren, Texasen
1944 Soldadutza egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan
1947 Ikasketa-beka bat lortu zuen eta Kansas City Art Institute-n matrikulatu zen. Robert izena hartu zuen
1948 Parisko Académie Julian-en izena eman zuen eta, AEBra itzultzean, Black Mountain College-n, Ipar Carolinan
1950 Aurreko urtean New Yorkera bizitzera joan ondoren, eskolak hartu zituen Art Students League-n, eta bertan ezagutu zuen Cy Twombly
1951 Bere lana ikusgai egon zen Abstraction in Photography erakusketan, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Betty Parsons Gallery-n, New Yorken. White Paintings eta Black Paintings sailak hasi zituen
1952 Theater Piece # 1 antzezpenean parte hartu zuen, John Cagek antolatua eta artearen historiako lehenengo “happening”-tzat hartua. Bidaia bat egin zuen Europa eta Afrikatik Cy Twomblyrekin
1954 Bere lehenengo Combines egiten hasi zen, eskulturaren eta pinturaren alderdiak konbinatzen dituzten lanak
1959 Documenta 2-n, Kasselen, eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen. Bere lana ikusgai egon zen L´Exposition Internationale du Surréalisme erakusketan, Galerie Daniel Cordier-en, Parisen, André Breton-ek eta Marcel Duchamp-ek antolatutakoan
1960 Erakusketa bat egin zuen Galerie Daniel Cordier-en, Parisen. Marcel Duchamp ezagutu zuen
1961 Bere lana ikusgai egon zen The Art of Assemblage erakusketan, Museum of Modern Art-en (MoMA), New Yorken
1962 Serigrafia erabiltzen hasi zen
1963 New Yorkeko Jewish Museum-ek bere lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa egin zuen
1964 Londresko Whitechapel Art Gallery-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen, eta Nazioarteko Pintura-Sari Nagusia irabazi zuen bertan, baita Documenta 3-n ere, Kasselen
1965 Erakusketa bana egin zuen Houstongo Contemporary Arts Museum-en eta Minneapolisko Walker Art Center-en
1968 Autobiography lana aurkeztu zuen, ia bost metro altu den grabatua, Whitney Museum of American Art-en, New Yorken. Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Musée d’Art Moderne de la Ville de Parisen. Documenta 4-n parte hartu zuen, Kasselen
1970 Bere lanaren atzera begirako erakusketa handia inauguratu zuten Minneapolis Institute of Arts-en. Bere lanak erretiratu egin zituen Estatu Batuetako Pabilioitik Veneziako Bienalean, Vietnamgo gerraren kontrako protesta gisa
1972 Venetian saila hasi zuen
1975 Spread saila hasi zuen. Erakusketa bat egin zuen Veneziako Museo d´Arte Moderna Ca´Pesaro-n. Arte Ederretako Honoris Causa Doktorea izendatu zuen Tampako Unibertsitateak, Floridan
1976 Washingtoneko National Collection of Fine Arts, Smithsonian Institution-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Forte di Belvedere-n, Florentzian
1977 Scales saila hasi zuen. Documenta 6-n parte hartu zuen, Kasselen
1980 Berlingo Staatliche Kunsthalle-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1981 Argazki-erakusketa egin zuen Musée National d´Art Moderne Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1982 Bi urtez ibili zen Japoniatik, Txinatik, Thailandiatik eta Sri Lankatik bidaiatzen
1984 ROCI (Rauschenberg Overseas Culture Interchange) aurkeztu zuen New Yorkeko Nazio Batuen eraikinean, garapen bidean dauden hamaika herrialdetan bere lanak ikusgai jarriko dituen erakusketa-proiektua izanik
1985 Mexiko DFko Museo Rufino Tamayo-k egin zion harrera ROCI proiektuaren lehenengo erakusketari. Urte hartan bertan Txilen, Venezuelan, Txinan eta Tibeten egon zen ikusgai. Erakusketa bat egin zuen Fundación Juan Marchen, Madrilen, ondoren Fundació Joan Miró-n ikusi ahal izan zena, Bartzelonan
1986 Shiners saila egin zuen
1987 Erakusketa bat egin zuen Metropolitan Museum of Art-en, New Yorken
1989 Borealis saila hasi zuen. ROCI erakusketa inauguratu zen Moskuko Kultur Etxe Nagusian, artista baten lehenengo erakusketa SESBen II. Mundu Gerraren ondoren
1990 Robert Rauschenberg Foundation sortu zuen. Erakusketa bat egin zuen Whitney Museum of American Art-en, New Yorken
1991 ROCI proiektuari amaiera eman zion erakusketa inauguratu zen National Gallery of Art-en, Washingtonen
1992 Waterworks saila hasi zuen
1993 Hiroshima Art Prize eman zioten Hiroshima City Museum of Contemporary Art-en, Hiroshiman, non urte hartan bertan erakusketa bat izan zuen
1994 Erakusketa bat egin zuen Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en, Düsseldorfen
1995 Bere eskulturen atzera begirako erakusketa handia egin zioten Modern Art Museum of Forth Worth-en
1996 Erakusketa bat egin zuen Monastero Mechitarista dell’Isola di San Lazzaro degli Armen-en, Venezian
1997 New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen, hurrengo urtean Guggenheim Bilbao Museoan ikusi ahal izan zena
1998 “Praemium Imperiale” saria eman zion, pintura-sailean, Japan Art Association-ek, Japonian
1999 Erakusketa bat egin zuen San Francisco Museum of Modern Art-en
2004 Erakusketa bat egin zuen Wadsford Atheneum Museum-en, Hartforden. Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zioten Palazzo di Diamanti-n, Ferraran
2005 Julio González Eskultura-Saria eman zion Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM), Valentzian, non Gluts saileko hogeita zazpi lan ikusgai jarri zituen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]