Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Sol Lewitt

Galder Reguera

Izenburua:
Sol Lewitt
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala | Minimalismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia | Grabatua | Inprimaketa | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
LeWitt, Sol

Hartford, Connecticut (AEB), 1928 | Chesterren bizi da (Connecticut)

1928 Irailaren bederatzian jaioa, Hartforden, Connecticuten
1949 Arte Ederretako ikasketak bukatu zituen Syracuse University-n
1951 AEBko armadan soldadu izan zen Koreako Gerran, eta Kaliforniara, Japoniara eta Koreara bidali zuten
1952 Gerra amaituta, New Yorkera joan zen bizitzera eta Cartonists and Illustrators Schooll-en matrikulatu zen
1955 Diseinatzaile grafiko gisa lan egin zuen Ieoh Ming Pei arkitektoaren estudioan, Louvre Museoko piramide ezagunaren egilea izanik
1960 New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) hasi zen lanean, aurrena liburu-dendan eta ondoren harreragile gisa, eta bertan beste artista batzuk ezagutu zituen, haien artean Dan Flavin, Robert Mangold eta Robert Ryman baita Lucy Lippard arte-kritikaria ere
1965 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko John Daniels Gallery-n. Bere lehenengo pieza modularrak egin zituen
1966 Minimal Art ezagutzera eman zen Primary Structures erakusketa historikoan parte hartu zuen, New Yorkeko Jewish Museum-en
1967 Paragraphs on Conceptual Art testu ezaguna argitaratu zuen, arte kontzeptualaren “manifestutzat” hartu izan dena
1968 Bere aurreneko Wall Drawing egin zuen Paula Cooper Gallery-n, Vietnamgo gerraren aurka mobilizatu ziren ikasle komiteentzako fondoak biltzeko erakusketa batean. Documenta 4an parte hartu zuen, Kasselen
1969 Sentences on Conceptual Art argitaratu zuen
1970 Erakusketa bat egin zuen Gemeentemuseum-en, Den Haagen, Holandan eta ko Pasadena Art Museum-en
1971 Zenbait erakusketa egin zituen New York, Milan, Düsseldorf, Amsterdam eta Londresko galerietan
1974 Grabatu-erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en
1975 Incomplete Open Cubes erakusketa inauguratu zuten Amsterdameko Art & Project-en, eta ondoren Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en ikusi ahal izan zen
1976 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1977 Documenta 6an parte hartu zuen, Kasselen
1978 New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) bere lanaren atzera begirako garrantzizko erakusketa bat egin zuen, ondoren Chicagoko Museum of Contemporary Art-en eta Jolla Museum of Contemporary Art-en ikusi ahal izan zena
1980 Spoletora (Italia) joan zen. Erakusketa bat egin zuen Ohioko Akron Art Institute-n. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1981 Documenta 7an parte hartu zuen, Kasselen
1983 Erakusketa bat egin zuen Bordeleko Musée d’Art Contemporain-en, Perugiako Academia del Belle Arti-n eta Genevako Centre d’Art Contemporain-en
1984 Erakusketak egin zituen Holandako bi zentrotan, Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Eindhoveneko Stedelijk van Abbemuseum-en
1985 Wall Drawing bat egin zuen New Yorkeko Brooklyn Museum-en
1986 Estatu Batuetara itzuli zen. Londresko Tate Gallery-k Sol LeWitt: Prints 1970–1986 atzera begirako erakusketa inauguratu zuen
1987 Erakusketak egin zituen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en, Ohioko Cleveland Museum of Art-en eta Washington DCko Hirshorn Museum and Sculpture Garden-en
1988 Lan grafikoaren erakusketa bat egin zuen Minneapolisko Walker Art Center-en. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1989 Erakusketa bat egin zuen Bernako Kunsthalle-n, Suitzan
1990 Azkenaldiko lanen erakusketa bat egin zuen Touko Museum of Contemporary Art-en, Tokion
1992 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Arts against AIDS erakusketaren barruan
1993 Erakusketa bat egin zuen Museum of Modern Arten, Oxforden
1994 Sol LeWitt, Drawings, 1958–1992 atzera begirako marrazki-erakusketa Haags Gemeentemuseum-en inauguratu zen, Den Haagen, Holandan, eta ondoren leku hauetan ikusi ahal izan zen: Oxfordeko Museum of Modern Art, Münsterreko Westfälisches Landesmuseum (Alemania), Leedseko Henry Moore Sculpture Trust and Leeds City Art Gallery, Suitzako Kunstmuseum Winterthur, Parisko Centre Georges Pompidou, Tourcoingeko Musée des Beaux-Arts (Frantzia), Amienseko Musée de Picardie (Frantzia), Bartzelonako Fundació Tapiès, Bostongo Museum of Fine Arts eta, azkenik, Baltimore Museum of Art
2000 San Franciscoko Museum of Modern Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Chicagoko Museum of Contemporary Art-en eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en ikusi ahal izan zena
2001 Sol LeWitt – Wall Drawings erakusketa Dublineko Irish Museum of Modern Art-en eta Washington DCko Williams College Museum of Art-en egon zen ikusgai
2004 Bere lehenengo argazki-erakusketa egin zuen Europan, Murtziako Díaz Cassou etxean
2005 Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en Iris B. and Gerald Cantor Roof Gardenen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]