Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Antoni Tàpies

Galder Reguera

Izenburua:
Antoni Tàpies
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Instalazioa | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Bartzelona, 1923 | Bartzelonan bizi da

1923 Abenduaren 13an jaioa, Bartzelonan
1944 Bartzelonako Unibertsitatean sartu zen Zuzenbidea ikasteko, baina utzi egin zuen karrera amaitu aurretik justu. Marrazketa ikasi zuen Academia Valls-en, Bartzelonan
1948 Bartzelonako Udazkeneko Azokan parte hartu zuen. Joan Miró ezagutu zuen eta lagun onak egin ziren
1949 Dau al Set: Un aspecto de la pintura catalana erakusketan parte hartu zuen, Bartzelonako Institutu Frantsesean
1950 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeries Laietanes-en, Bartzelonan. Carneggie International-en parte hartu zuen, Pittsburghen
1951 Parisa joan zen beka bati esker, eta bertan Picasso ezagutu zuen
1952 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1953 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1955 Kolonbiako Errepublikaren saria jaso zuen Bienal Hispanoamerikarrean, Bartzelonan
1957 Bakarkako erakusketa egin zuen Martha Jackson Gallery-n, New Yorken. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1958 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, eta bertan UNESCO saria eman zioten. Carnegie Institute-ren lehenengo saria jaso zuen, Pittsburghen. Marcel Duchamp ezagutu zuen
1960 Before Picasso, after Miró erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, eta New Spanish Painting and Sculpture-n, Museum of Modern Art-en, New Yorken. Tokioko Bienalean parte hartu zuen
1962 Bere lanaren atzera begirako lehenengo erakusketa Kestner Gesellschaft-en, Hannoverren, eta ondoren beste batzuk New Yorkeko Solomon R. Guggenheim-en eta Zuricheko Kunsthaus-en
1964 Documenta 3-n parte hartu zuen, Kasselen, formatu handiko zortzi lan ikusgai jarriz
1965 Londresko Institute of Contemporary Arts-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1967 St. Galleneko Kunstmuseum-ek bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Harremanetan hasi zen Galerie Maeght-ekin, Parisen, eta urteetan zehar erakusketak egin izan zituen bertan
1970 Bere idatzien bilduma argitaratu zuen La pràctica de l’art izenburupean
1972 Rubens saria jaso zuen, Siegenen, non bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zioten Städtische Galerie im Haus Seel-en
1973 Musée d’art moderne de la Ville de Paris-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Genevan eta Charleroin ikusi ahal izan zena
1974 Bere lanaren atzera begirako erakusketak egin zituzten Louisiana Museum-en, Humlebaeken, eta Nationalgalerie-n, Berlinen. L’art contra l’estètica liburua argitaratu zuen
1976 Fondation Maeght-ek, Saint Paul de Vencen, bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan, ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Seibu Museum of Art-en, Tokion. España: Vanguardia Artística y Realidad Social erakusketan parte hartu zuen, Veneziako Bienalean
1977 Atzera begirako erakusketa ibiltaria inauguratu zen Iparramerikako hainbat hiritan, Albright-Knox Art Gallery-n, Buffalon, hasi eta Musée d’Art Contemporain-en, Montrealen, amaitzeko. Paper gaineko bere lanen atzera begirakoa inauguratu zen Bremengo Kunsthalle-n, ondoren Baden-Badengo Staatliche Kunsthalle-n eta Winterthur Kunstmuseum-en ikusi ahal izan zena
1978 Memoria personal liburu autobiografikoa argitaratu zen
1979 Ohorezko kide izendatu zuen Berlineko Arte Eder Akademiak
1980 Bere lanaren atzera begirako erakusketak egin zituzten Museo Español de Arte Contemporáneo-n, Madrilen, eta Stedelijk Museum-en, Amsterdamen
1981 Espainiako Estatuak Arte Ederretako Urrezko Domina eman zion. Londresko Royal College of Art-ek Honoris Causa Doktore izendatu zuen
1982 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Scuola di San Giovanni Evangelista-n erakusketa bat eginez. Wolf Fundazioaren saria jaso zuen, Jerusalemen
1983 Dimentsio handiko bere eskultura bat instalatu zuten Picassoren omenez, Bartzelonan. Officier des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Errepublikak. Urrezko Domina eman zion Generalitat de Catalunya-k eta Rembrandt saria eman zion Toepfer Fundazioak
1984 Fundació Antoni Tàpies eratu zen Bartzelonan
1985 Erakusketa bat egin zuen Palazzo Reale-n, Milanen, eta Musée d’art Moderne-n, Bruselan. Prix National de Peinture saria jaso zuen, Frantzian
1986 Vienako Wiener Künstlerhaus-ek bere lanaren erakusketa antologikoa inauguratu zuen, ondoren Stedelijk van Abbemuseum-en ikusi ahal izan zena, Eindhovenen
1988 Bere lana ikusgai egon zen Aspects of Collage, Assemblage and the Found Object in Twentieth-Century Art erakusketan, Solomon R. Guggenheim Museum-en, New Yorken. Honoris Causa Doktore izendatu zuen Universitat de Barcelona-k
1990 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k bere lanaren atzera begirakoa inauguratu zuen, ondoren Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan, ikusi ahal izan zena. Ohorezko kide izendatu zuen Real Academia de Bellas Artes de San Fernando-k. Arteetako Príncipe de Asturias saria jaso zuen
1992 Tàpies. Comunicació sobre el mur erakusketa inauguratu zen Fundació Antoni Tàpies-en, ondoren Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) eta Londresko Serpentine Gallery-n ikusi ahal izan zena. Honorary Fellow izendatu zuen Royal Academy of Arts-ek, Londresen
1993 Rinzen instalazioa egin zuen Veneziako Bienaleko Espainiako Pabilioian, eta Urrezko Lehoia jaso zuen lan horrengatik
1994 Parisko Galerie Nationale du Jeu de Paume-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Herbert- Boeckl-Preis saria jaso zuen, Salzburgon
1995 Bere lanaren atzera begirakoa inauguratu zuten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en. Premi Nacional d’Arts Plàstiques saria eman zion Generalitat de Catalunya-k
1996 Bere lanaren garrantzizko erakusketa eraman zuten Japoniako hainbat museotara
1997 El tatuatge i el cos erakusketak, Fundació Antoni Tàpies-en egina, azken berrogeita hamar urteetan egindako paper eta kartoi gaineko bere lanak ikusgai jarri zituen. Rinzen lana iraunkorki instalatu zuten Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA)
2000 Bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen, ondoren Haus der Kunst-en, Munichen, ikusi ahal izan zena
2001 Parisko Bibliothèque Nationale de France-k bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen
2002 Erakusketa bat egin zuen Musée Picasso-n, Antibesen. Grabatu eta Lan Grafiko Sari Nazionala eman zion Calcografía Nacional-ek
2003 Erakusketa bat egin zuen Kunsthalle in Emden-en. Arte Ederretako Velázquez saria jaso zuen
2004 Antoni Tàpies. Retrospectiva erakusketa inauguratu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA), ondoren Museo Patio Herreriano-n ikusi ahal izan zena, Valladoliden. Erakusketa bana egin zuen Fundación Marcelino Botín-en, Santanderren, eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, Madrilen
2005 Tokioko Hara Museum-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Lissone saria eman zioten bere ibilbide osoaren errekonozimendu gisa

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]