Emakumeak abstrakziogile
Abstrakzioa sinbolismo sakratu gisa
Abangoardiako emakume errusiarrak
Atalak
Dantza eta abstrakzioa, gorputzaren geometrizazioa
- Izenburua:
- Dantza eta abstrakzioa, gorputzaren geometrizazioa
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Kolorea | Oihalak | Dantza | Alemania | Paris | Italia | Suitza | Auguste Rodin | Vasily Kandinsky
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Futurismoa
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Censi, Giannina | de Saint-Point, Valentine | Fuller, Loïe | Palucca, Gret | Taeuber-Arp, Sophie
Orain arte ez zaio asko erreparatu dantzaren bitartez abstrakziora iritsi ziren “emakume artisten” lanari. Esaterako, Loïe Fuller-en Suge-dantza lanak agerian uzten du gorputzaren geometrizazioa lortu nahi zuela; batetik, oihalekin sortutako uhinlerroen hainbat posizioren bidez; eta bestetik, argiztapen-mota berezi bat erabiliz, dantzariaren gorputza koloretako forma abstraktu bihurtzen zuena. 1910eko hamarralditik aurrera, ertz askoko geometrizazio bat lantzeari ekin zioten dantzariek. Arkatzak bailiran erabiltzen zituzten beren gorputzak, forma geometrikoak marrazteko espazioan: Sophie Taeuber-Arp Suitzan aritu zen, Valentine de Saint-Point, berriz, Parisen, Rodin-en begirada pean; Gret Palucca Alemanian —Vasily Kandiskyren zirriborro batzuetarako inspirazio-iturria izan zen— eta Giannina Censi “aerofuturista”, azkenik, Italian. Abstrakzioaren ikuspegi performatibo horrek bere bidea egin zuen mende osoan, eta espazioan gorputzaren marrazki abstraktu bat osatzera iritsi zen; marrazki efimeroak ziren batzuetan, eta beste batzuetan egiazko aztarna plastikoak uzten zituzten.