Emakumeak abstrakziogile
Alexandra Exter
Etel Adnan
Atalak
Vera Molnár
- Izenburua:
- Vera Molnár
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Artea eta teknologia | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Lerroa | Paris | Max Bill | Paul Klee | Ilusio optikoak | Informatika | Ordenagailuak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Digitala | Arte Konkretua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Molnár, Vera
1947an, Parisera bizitzera joanda, Vera Molnár artistak bat egin zuen Max Billen inguruan ardaztutako Arte Konkretua mugimenduarekin. Forma geometriko sinpleak (karratuak, angeluzuzenak, zirkuluak eta zirkuluerdiak) baliatzen zituen lanerako, eta pertzepzio bisualaren inguruko efektuekin jolasten zuen. 1968an, ordenagailuz sortutako lehen marrazkia egin zuen. Bi urte geroago, lauki-sare batean banatutako konbinazio linealak zituen Paul Kleeren koadro abstraktu batek liluratuta, Paul Kleeren bila sailari ekin zion. Kleeren margolanaren forma karratu eta antolaketa ortogonal bera erabilita, Molnárrek bere marrazkia 81 laukitan zatitu, eta lerro paraleloekin edo gurutzatuekin bete zituen, programa informatiko batek ezarritako arauen arabera. Abstrakzio “digital” baten sorburuan kokatu zen hala makina.