Emakumeak abstrakziogile
Claire Falkenstein
Olga Fröbe-Kapteyn
Atalak
Lee Bontecou
- Izenburua:
- Lee Bontecou
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Eskulturagintza | Pinturagintza | Leo Castelli Gallery | Birziklatzea | New York | Metal
- Aipatutako artistak:
- Bontecou, Lee
Titulurik gabea (1966) obra Lee Bontecouk hirurogeiko hamarkadan garatu zuen praktika artistikoaren erakusgarria da. Metalezko egitura baten gainean, artistak era askotako materialak konbinatu zituen, batzuk birziklatuak: olanak, zinta garraiatzaileak, sokak, zerra-xaflak, pintura eta mihise- edo larru-zatiak, kobrezko alanbreekin josten zituenak. Keinu aitzindari batean, artistak nahita altxatu zituen zorutik egitura horiek, eta paretan zintzilikatu zituen; horrela sortu zituen pinturaren eta eskulturaren erdibidean dauden piezak. Industriala eta organikoa uztartzen dituzten eraikuntza horien ausardia eta originaltasunari esker, berehala zabaldu zen Bontecouren ospea New Yorkeko artearen eszenan, eta horrek eraman zuen Leo Castelli Gallery-k ordezkatutako aurrenetako lehen emakumeetako bat izatera.