Emakumeak abstrakziogile
Dadamaino
Běla Kolářová
Atalak
Martha Hoepffner
- Izenburua:
- Martha Hoepffner
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Bigarren Mundu Gerra | László Moholy-Nagy | Man Ray | Optika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Zinetikoa | Ikuspegi Berria
- Teknikak:
- Fotomuntaketa | Polarizazioa | Solarizazioa
- Aipatutako artistak:
- Hoepffner, Marta
Martha Hoepffnerrek László Moholy-Nagyren eta Man Rayren fotogramak ezagutu zituen ikasketak egiten ari zela. Ondoren, argazkigintza esperimentalean sakondu zuen, pintura abstraktuari buruzko erreferentziak eta Ikuspegi Berria korrontearen prozedurak uztarturik. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, solarizazioaren, esposizio anizkoitzaren, gehiegizko esposizioaren eta fotomuntaketaren prozedurak ikasi eta gero, koloretako fotogramak sortzen jardun zuen buru-belarri, polarizazioaren teknika baliatuz. Argi zuriaren eta hark eragindako efektu optikoaren errebelatzeari buruzko lan hori arte zinetikorako lehen urrats bat izan zen: Hoepffnerren argi-kutxak haren fotogramen hiru dimentsioko transposizioa dira.