Emakumeak abstrakziogile
Aurèlia Muñoz
Helen Frankenthaler
Atalak
Joan Mitchell
- Izenburua:
- Joan Mitchell
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | School of the Art Institute of Chicago | New York | Frantzia | Vetheuil | Oroimena | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Mitchell, Joan
Joan Mitchell sinetsita zegoen ez zela inoiz “lehen mailan arituko”, emakumea baitzen; hala ere, aitortza handia jaso zuen artista abstraktu gisa. School of the Art Institute of Chicago ikastegian egin zituen ikasketak; horren ostean, Frantzia deskubritu zuen, eta herrialde horrekiko loturari eutsi zion bere bizialdi osoan. 1949an, New Yorkera itzultzean, espresionismoaren korronteko emakume apurretako bat izan zen. 1952an, bakarkako erakusketa bat egin zuen lehen aldiz, eta bere lankideen interesa zein inbidia piztu zituen. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erditik aurrera, Frantzian eta New Yorken bizi izan zen txandaka; 1968an, ordea, Vetheuil udalerrian jarri zen bizitzen behin betiko. Haren lanek intentsitate eta lirismo handia erakusten zuten, eta une zehatz baten oroitzapena iradokitzen zuten maiz. Mitchellen beraren esanetan, “prosa-lerro bat eta poesia-lerro bat bereizten dituen ezaugarriak” adierazten saiatzen zen bere lanaren bidez.