Emakumeak abstrakziogile
Helen Saunders
Sonia Delaunay-Terk
Atalak
Vanessa Bell
- Izenburua:
- Vanessa Bell
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Altzariak | Barne-diseinua | Oihalak | Bloomsbury taldea | Omega Workshops Ltd. | Duncan Grant | Roger Fry | Virginia Woolf
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bell, Vanessa
Vanessa Bell oso pertsona garrantzitsua izan zen hainbat artistak, idazlek eta intelektualek osaturiko Bloomsbury taldean; Virginia Woolf idazlearen ahizpa ere bazen. 1914 inguruan, papiers collés (paper itsasiak) deritzon prozedura erabiltzen hasi zen forma eta kolore sentsualeko konposizioak osatzeko. Garai bertsuan, Omega Workshops Ltd. (1913–19) —Bellek berak eta Duncan Grant margolariak Roger Fry arte-kritikariarekin batera gidatzen zuten kolektiboa— collagea erabiltzen hasi zen altzari artistikoak, oihalak eta etxerako bestelako objektuak sortzeko. 1914ko udazkenean eta 1915aren hasieran, harago jo zuen Bellek, eta margolan abstraktuak sortu zituen, errealitate objektiboarekiko inongo erreferentziarik erakusten ez zutenak. 1970eko hamarkadan azaleratu ziren berriro obra haiek, eta abstrakzioaren sorrerari dekorazio-artearen praktikatik egindako ekarpen goiztiartzat hartzen dira gaur egun.