Emakumeak abstrakziogile
Cercle et Carré elkartetik Abstraction-Création elkartera
Sonia Delaunay eta arropa: prêt-à-porter modatik zinemako eta antzerkiko jantzietara
Atalak
Argazkigintzako Ikuspegi Berria
- Izenburua:
- Argazkigintzako Ikuspegi Berria
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Enkoadraketa | Artea eta estetika | Artea eta teknologia | Artearen historia | Perspektiba | Erakusketak | Stuttgart
- Mugimendu artistikoak:
- Ikuspegi Berria
- Aipatutako artistak:
- Krull, Germaine
1930eko hamarkadaren hasieran, argazki-kamera berriak merkaturatu ziren, eramangarriak eta erabilerrazak (Leica eta Rolleiflex, adibidez), eta horrek asko azkartu zuen argazkigintzaren estetika berritzeko prozesua. Enkoadraketa akademikotik (aurrez aurrekoa eta horizontala) aldenduta, 1920ko hamarkadako argazkilariak aparteko ikuspuntuak eta enkoadraketak erabiltzen hasi ziren: pikatuak eta kontrapikatuak, alboetako bistak, lehen planoak...; eta horrek aukera eman zien munduari buruzko ikuspegi desberdina erakusteko. “Ikuspegi Berri” edo “Argazkigintza Berri” horren aldekoak Film und Foto (FIFO) erakusketan elkarretaratu ziren lehen aldiz, Stuttgart hirian, 1929an. Germaine Krull-ek parte-hartze nabarmena izan zuen bertan.