Emakumeak abstrakziogile
Barbara Hepworth
Hilma af Klint
Atalak
Georgiana Houghton
- Izenburua:
- Georgiana Houghton
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Kritika | Kolorea | Lan-prozesua | Sinbologia | Erakusketak | Pinturagintza | Espiritualtasuna | Ingalaterra | Londres | Espiritismoa | Traszendentzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Houghton, Georgiana
Artea ikasi ondoren, espiritismoarekin zaletu zen Georgiana Houghton, garai hartan boladan zegoen-eta Ingalaterran. 1861etik aurrera, marrazki abstraktuak egiteari ekin zion gida espiritualek inspiratzen ziotenari jaramon eginez, eta “sinbolismo sakratua” islatu zuen horrela; hasieran, arkatz batzuk zintzilik zituen ohol baten laguntzarekin egiten zituen irudiok, eta esku hutsez ondoren. 1871. urtean 155 marrazki aurkeztu zituen Londresen alokairuan hartu zuen galeria batean. Porrot ekonomikoa izan arren, zenbait kritika positibo jaso zituen erakusketak. Artistak idatzi zuen bere obrak ezin zirela baloratu “artean ezagutzen eta onartzen diren kanonen arabera”. Haren lana ez zen 2015 arte berreskuratu nazioartean. Houghtonek artistatzat jotzen zuen bere burua, baina ez zuen kontzeptualizatu bere abstrakzioa, zeina haraindikoa “errepresentatzeko” desiratik abiatzen baitzen. Alabaina, bazter utzi zuenez figurazioa, sortzaile espiritisten artean erradikalena izan zen, eta, hortaz, etorkizuneko abstrakzioaren hastapenetan kokatzen da.
Georgiana Houghtonen “sinbolismo sakratua” ideia eta koloreen arteko korrelazio-sistema batean oinarritzen da: horia fedeari eta jakinduriari dagokio; urdina, berriz, itxaropenari eta egiari; gorria, azkenik, karitateari eta maitasunari. Bere obren infrentzuan, kasu bakoitzari buruzko xehetasunak eta edukia azaltzen zituen Houghtonek, eta obraren esanahia ulertzeko gakoak ematen zituen batzuetan.