Emakumeak abstrakziogile
Lygia Pape
Fahrelnissa Zeid
Atalak
Carmen Herrera
- Izenburua:
- Carmen Herrera
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erakusketak | Pinturagintza | Errealitate Berrien Aretoa | Whitney Museum of American Art | New York | Paris | Rose Fried | Sexismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Espresionismo Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Herrera, Carmen
1949–54 bitartean Parisen egindako egonaldia erabakigarria gertatu zen Carmen Herreraren arte-ibilaldian. Artistak figurazioa alde batera utzi eta koloreen kontraste mugatu batean oinarritutako abstrakzio geometriko baten aldeko hautua egin zuen. Garai hartan, Errealitate Berrien Aretoan aurkezten zituen urtero bere lanak. New Yorkera itzulita, espresionismo abstraktuak eta gizonek menderatzen zuten eszena artistiko batean, zaila gertatu zitzaion soiltasunez landuriko bere margolan erradikalak erakusketetan aurkeztea. Rose Fried galeristak aintzat hartzen zuen haren obra baina ez zuen ikusgai jarri nahi izan emakume batek egina zelako. Carmen Herrerak ez zuen bakarkako erakusketarik egin 2016 arte, New Yorkeko Whitney Museumen. Egun, 106 urte ditu eta margotzen jarraitzen du.