Emakumeak abstrakziogile
Helen Khal
Gunta Stölzl
Atalak
Benita Koch-Otte
- Izenburua:
- Benita Koch-Otte
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta musika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Kolorea | Erakusketak | Bauhaus Eskola | Ehungintza | Bauhaus-Archiv Museoa | Berlin | Weimar | Paul Klee
- Aipatutako artistak:
- Koch-Otte, Benita | Stölzl, Gunta
1920an, Weimarreko Bauhausean sartu zen Benita Koch-Otte, eta Gunta Stölzlen adiskide egin zen laster asko. Bere Oihal zintzilikariak obretan ikus daitekeen moduan, xehe-xehe landu zituen erritmo musikal bat iradokitzen duten oreka kromatikoak; artelan horiek Paul Kleeren konposizio batzuen antza dute —artistak miretsi egiten zuen Klee—. Kolorea oso garrantzitsua da Koch-Otteren lanetan. 1922an, ehunak koloreztatzeko eskolak hartu zituen, eta 1925ean, berriz, bere obraren muina bilakatu zen kolore-sorta eratu zuen. 1976an, atzera begirako handi bat antolatu zioten Berlineko Bauhaus-Archiv museoan: Eskolako emakume artista bati eskainitako lehen erakusketa monografikoetako bat.