Emakumeak abstrakziogile
Louise Bourgeois
Agnes Martin
Atalak
Tess Jaray
- Izenburua:
- Tess Jaray
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arkitektura | Artea eta espazioa | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Saint Martin’s School of Art | Slade School of Fine Art | Natura | Italia | Viena | Filippo Brunelleschi
- Mugimendu artistikoak:
- Op-art
- Aipatutako artistak:
- Jaray, Tess
1950eko hamarkadan, Tess Jarayk Saint Martin’s School of Art-en ikasi zuen, eta ondoren, Londresko Slade School of Fine Art-en. San Esteban berdea hau Vienako katedral gotikoaren teilatu berdean inspiratua dago, eta arkitektura-lan bat dakar gogora; itxura homogeneoa du, ongi amaitua, 1960ko hamarkadaren hasierako haren lan gehienek bezala. Izan ere, garai hartan, Italian, txundituta geratu zen perspektiba linealaren maisu italiarren ikerketekin eta Brunelleschiren Florentziako katedraleko eraikuntza-espazioak delineatuta dauden moduarekin. Jarayren obra garai hartako Op Art mugimenduarekin lotzen den arren, artistaren esperientzia pertsonalak (arkitektura eraikiarekin eta naturalarekin duen lotura sakonak) aberastuta dago beti.