Emakumeak abstrakziogile
Florence Henri
Saloua Raouda Choucair
Atalak
Regina Cassolo Bracchi
- Izenburua:
- Regina Cassolo Bracchi
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Eskulturagintza | Movimento per l’Arte Concreta (MAC) | Italia | Bruno Munari
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Futurismoa
- Aipatutako artistak:
- Cassolo Bracchi, Regina
Regina Cassolo Bracchi Italiako bigarren Futurismoaren kide bat izan zen 1930eko hamarkadan. Hurrengo hamarkadaren amaieran, eskultura arinak eta etereoak sortu zituen material berriekin, hala nola plexiglasarekin, azetatoarekin edo Rhodoidarekin. 1951n, Bruno Munari artistak Milango Movimento per l’Arte Concreta (MAC) taldean sartu zuen, zeinak kanpoko munduari buruzko erreferentziarik gabeko abstrakzio geometriko bat aldezten baitzuen. Artistak abstrakzio erradikalaren alde egin zuen, ikuspegi erabat pertsonal batetik, bere eskulturetan eta paper gaineko lanetan aipamen espazialak eta landare-erreinuan, geologian eta espazioan inspiratutako motiboak konbinatuz.