Emakumeak abstrakziogile
Joan Mitchell
Lillian F. Schwartz
Atalak
Helen Frankenthaler
- Izenburua:
- Helen Frankenthaler
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Jackson Pollock | Kenneth Noland | Morris Louis | Robert Motherwell | Clement Greenberg | Sexismoa
- Teknikak:
- Keinu-pintura | Kolore-eremuko pintura | Zurgatutako kolore-orbana (Soak-Stain)
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
1952an, Helen Frankenthaler-ek trementinarekin disolbatutako margoa isuri zuen kotoizko mihise baten gainean; oihala bere estudioko zoruaren gainean zegoen kokatuta, euskarririk ez inprimaziorik gabe. Soak-stain (blaitu-zikindu) izena duen metodo horren bidez zenbait irudi sortu zituen; lan horiek inspirazio-iturri izan ziren Kenneth Noland eta Morris Louis artistentzat, eta kritikariek keinuzko abstrakzioarekiko interesa galtzea eragin zuten. Kolore-eremuen pinturaren hastapenetan aitzindari gisa izan zuen betekizuna txikiagotzeko asmoz, zenbaitetan aipatu izan da Frankenthalerrek lotura izan zuela eragin handiko gizonekin, adibidez, Clement Greenberg arte-kritikariarekin —harreman bat izan zuten elkarrekin— eta Robert Motherwell senarrarekin. Nolanahi ere, Kenneth Nolandek aitortu zuen Frankenthalerrek eragina izan zuela bere obran: “Zubi bat izan zen, Pollocken eta posible zen horren artean”.