Emakumeak abstrakziogile
Huguette Caland
Irene Chou
Atalak
Howardena Pindell
- Izenburua:
- Howardena Pindell
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta hezkuntza | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erakusketak | A.I.R. galeria | Feminismoa | New York | Mugimendu sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Pindell, Howardena
Howardena Pindellen lanaren ezaugarri nagusia aniztasuna da: artista, erakusketa-komisario, irakasle eta aktibista izan da, eta A.I.R. galeria kolektibo feministaren sortzaileetako bat. Titulurik gabea lanerako, artistak zulodun txantiloi handiak sortu zituen zulagailu arrunt batekin, eta zuloetan zehar pintura lurruneztatu, geruzaz geruza, koloreztatutako gainazal garbiak lortzeko. Teknika hori da —zirkulutik abiatuta sortutako beste forma batzuetarako ere baliatu izan duena— haren ekoizpen osoaren hari nagusia. New Yorken bizi den artista honen bost hamarkadako ibilbide luzeak margolan figuratiboak, lan abstraktu eta kontzeptual hutsak eta arte-sorkuntza pertsonal eta politikoak hartzen ditu barne. Bere arte ibilbidearen luzera gorabehera, Pindellek oso berandu jaso zuen egindako lanaren aitorpena, 75 urte zituela, haren obraren lehen atzera begirako erakusketa handia egin zenean, 2018an.