Emakumeak abstrakziogile
Liubov Popova
Varvara Stepanova
Atalak
Anni Albers
- Izenburua:
- Anni Albers
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta hezkuntza | Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Oihal-diseinua | Pinturagintza | Bauhaus Eskola | Black Mountain College | Ehungintza | Jacquard ehungailuak | Erbestea | AEB | Dessau | Josef Albers | Sexismoa
- Artelan motak:
- Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Albers, Anni | Stölzl, Gunta
Anni Albers, familia burges bateko alaba, margolaritzan trebatu zen, eta Bauhausen sartu 1922an. Berak pintura-ikasketekin jarraitu nahi zuen, baina ehungintza-lantegian onartu zuten garai hartan Bauhausean emakumeek debekatuta zutelako margolaritza ikastea. Hasieran erreparoak agertu zituen arren, azkar asko menderatu zuen ehungintza Gunta Stölzlen gomendioei esker. 1925ean, Josef Albers margolariarekin ezkondu zen; loturik dago bien lana, gai berak ikertzen zituzten-eta. Dessaun, Anni Albersek hainbat oihal garatu zituen ikuspegi funtzionalista batetik, praktikotasuna eta erresistentzia uztartuz. Jacquarden ehungailuan lan egiten zuen bere diseinuak zehatzak izan zitezen; horren adibide da Oihal zintzilikaria (1927/64). 1933an, Alemaniatik alde egin, eta AEBra joan ziren bizitzera senar-emazteak; Black Mountain College unibertsitatean sartu ziren, eta Anni Albersek ehungintza-lantegia sortu zuen bertan. Bere praktikaren oinarrian dauden planteamendu teorikoak bi testutan jaso zituen: Diseinuaz (1959) eta Ehungintzaz (1965). AEBko garaian egindako lanari esker, artista ezaguna bihurtu zen mundu osoan.