Emakumeak abstrakziogile
Alma Woodsey Thomas
Huguette Caland
Atalak
Harmony Hammond
- Izenburua:
- Harmony Hammond
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Lesbianismoa | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Oihalak | Erakusketak | A.I.R. galeria | Feminismoa | Tradizioa | New York | Herri-kultura | Mugimendu sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Artisautza | Zarpailez osatutako alfonbrak (Rag rugs)
- Aipatutako artistak:
- Hammond, Harmony
Harmony Hammond aktibista feminista bat da, New Yorkeko A.I.R. Galleryren fundatzaileetako bat (1972), eta arte lesbikoari lotutako erakusketa handien eta artelanen sortzailea. Artistak obra abstraktu garrantzitsua eta politikoki konprometitua du egina. Eskulturaren eta pinturaren, “goi mailako” artearen eta arte “herrikoiaren” mugen artean kokatuak, Lurzorurako piezak obren kategoria zehaztu gabe geratzen da. Piezok horma hutsen ondoan multzokatuta aurkeztean, artistak margolanen duintasuna ematen die. Pinturaz estalitako oihal zatiak dira, alfonbra baten forma hartzen dutenak, eta etxe-giroa gogora ekartzen dutenak. Horiek sortzeko, Hammond bere obraren erdian eseri eta oihal-zerrendak txirikordatzen ditu bere inguruan, elkarrekin bat eginda dauden emakumeen metafora gisa, bere borroka feministaren hastapenetan berak maiz parte hartzen zuen kontzientzia-hartze taldeetan bezala. Alfonbra horiek egiteko, rag rug txirikordatze tradizionalaren metodoa erabiltzen du, eta horrek agerian uzten du Hammondek artearen historian baztertuta geratu diren kulturetako arteekiko eta artisautzarekiko duen interesa.