Emakumeak abstrakziogile
Elsa Thiemann
Monir Shahroudy Farmanfarmaian
Atalak
Dóra Maurer
- Izenburua:
- Dóra Maurer
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Maurer, Dóra
Dóra Maurer Europa erdialdeko eszena artistikoko artistarik erradikalenetako bat da. Haren Erritmoa filmak agerian uzten du keinu eta forma sinple jakin batzuen aldaerak aztertzeko zuen interesa. Kameraren aurrean, artistak, hondo beltz baten aurrean zutik, zazpi aldiz errepikatzen du lihozko izara zuri bat tolesteko ekintza, aldiro toles bat gehiago eginez, izara gehiago tolestu ezin arte. Beltzez jantzita, artistaren gorputza pantailaren neurri bereko izarak ezkutatuta geratzen da. Dóra Maurerrek “mihise” gisa deskribatzen du izara hori. Pantaila etengabe berrosatutako “mihise” bat da hor: tolesdura bakoitzak konposizio geometriko berri batean banatzen du pantaila, “urratsez urratseko” abstrakzio baterako bidean.