Emakumeak abstrakziogile
Gertrud Arndt
Florence Henri
Atalak
Katarzyna Kobro
- Izenburua:
- Katarzyna Kobro
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Zuria | Abstraction-Création taldea | Moskuko Arte Ederren Akademia | Mosku | Władysław Strzemiński | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kobro, Katarzyna
Eskultura modernoa markatu zuten abangoardiako egileen artean, Katarzyna Kobro oinarri-oinarrizko figura da gaur egun. 1917an Moskuko Arte Ederren Akademian ikasten hasi zen; Władysław Strzemiński ezagutu zuen han, bere senarra eta kide artistikoa izango zena. Eskulturarako forma berriak ikertzeari ekin zion, eta forma horiek abstraktuak izan ziren hasiera-hasieratik. Poloniara itzulirik, arte-abangoardiako taldeekin bat egin zuen, eta Abstraction-Création taldean sartu zen. Bere obra-sorta ezagunenean —Konposizio espazialak (1925–31)— forma geometriko irekiak aurkeztu zituen, eta azalera lauak uztartu zituen zuriz edo kolore primarioz margoturiko kurbekin eta irekidurekin. Strzemińskik jasanarazten zion indarkeriaz gogaituta, dibortziatu egin zen. Gerraren ostean izugarri pobretu zen, eta gazte hil zen, 53 urterekin.